Wikiversity
Itxura
2004. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2004 MMIV |
Ab urbe condita | 2757 |
Armeniar egutegia | 1453 ԹՎ ՌՆԾԳ |
Bahá'í egutegia | 160 – 161 |
Bengaliar egutegia | 1411 |
Berber egutegia | 2954 |
Egutegi budista | 2548 |
Myanmarko egutegia | 1366 |
Bizantziar egutegia | 7512 – 7513 |
Koptoen egutegia | 1720 – 1721 |
Etiopiar egutegia | 1996 – 1997 |
Hebrear egutegia | 5764 – 5765 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2060 – 2061 |
Shaka Samvat | 1926 – 1927 |
Kali Yuga | 5105 – 5106 |
Iraniar egutegia | 1382 – 1383 |
Islamiar egutegia | 1424 – 1425 |
Korear egutegia | 4337 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2547 |
Unix denbora | 1072915200 – 1104537599 |
Holozeniar egutegia | 12004 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
- Ur edangarriaren nazioarteko urtea
- Irrisaren nazioarteko urtea
Gertaerak
Euskal Herria
- Martxoaren 13a – Miguel José de la Peña eta polizia espainola zen bere aitak Angel Berrueta hil zuten Iruñeko Donibane auzoko bere okindegian, M11ko Madrilgo atentatuak ETAri leporatzen zizkion kartel bat jartzeari uko egin ziola eta.
- Martxoaren 14a – Kontxi Santxis bihotzekoak jota hil zen ertzaintzak kontzentrazio baten aurka egindako karga baten ondoren. Protesta aurreko egunean Iruñean gertatutako Angel Berruetaren hilketa salatzeko zegoen deituta.
- Apirilaren 3a – Emakume bat hil zen Bilboko Sabino Arana etorbidean, tranbiak harrapatuta.
- Ekainaren 21a – Erdiko hatza erakutsiz iraindu zituen Gasteizen Espaniako errege Juan Carlos I.ak haren aurka protestan zeuzkanak, amorratuta.
- Irailaren 18a – Lizoainibar-Arriasgoitin 4,6 graduko lurrikara gertatu zen. Ez zuen hildako edo zauriturik eragin.
- Irailaren 21a – Gelako kideen mehatxu eta tratu txarrengatik bere buruaz beste egin zuen Jokin izeneko gazte Hondarribiar batek.
- Urriaren 30a – Manifestaldia Hondarribian, Jokinen omenez.
- Azaroaren 5a – Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano, Pedro Subijana eta Martin Berasategik, Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, ETAri eginiko ustezko ordainketengatik.
- Azaroaren 14a – Donostia, Batasunak "Orain herria, Orain bakea" ekarpen politikoa aurkeztu zuen Anoetako belodromoan.
Mundua
- Urtarrilaren 3a – Flash Airlines konpainiako 604 hegaldiak istripua izan zuen Egiptoko kostaldean eta Itsaso Gorrira erori zen, 148 hildako.
- Urtarrilaren 8a – Elisabet II.a Ingalaterrakoa erreginak Queen Mary 2 itsasontzia bataiatu zuen.
- Otsailaren 1a – Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako.
- Otsailaren 5a – Haitin egindako estatu-kolpea hasi zen, otsailaren 29an Jean-Bertrand Aristide boteretik kendu zuena.
- Otsailaren 6a – Suizida batek 43 hildako eragin zituen Moskuko metroan, soinean zeraman bonba leherrarazita.
- Otsailaren 10a – Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
- Otsailaren 12a – Ameriketako Estatu Batuetako San Frantzisko (Kalifornia) hiriak sexu bereko bikoteak ezkontzen hasi zen, herrialdean horretarako legedirik ez zuten arren.
- Otsailaren 18a – Petrolioa eta gai kimikoak zeramatzan merkantzia tren baten istripua Iranen, 320 hildako.
- Otsailaren 20a – Kontserbakorrek Irango hauteskundeak irabazi zituzten.
- Otsailaren 24a – Richter eskalan 6,5 graduko lurrikara batek 628 eta 631 hildako artean eragin zituen Marokon.
- Otsailaren 29a – Jean-Bertrand Aristide, Haitiko presidenteak, dimisioa aurkeztu zuen, bere aurkako protestak zirela eta.
- Martxoaren 11 – Madrilen, Espainian izan den atentaturik larrienaren ondorioz, 190 hildako eta 1400etik gora zauritu izan ziren. Al Qaeda talde terrorista izan zen triskantzaren egilea.
- Martxoaren 14a -
- José Luis Rodríguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi zituen.
- Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak errez irabazi zituen.
- Martxoaren 29a – Irlandako Errepublikan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
- Apirilaren 3a – Ustezko Al Qaedako kideak gordetzeko erabiltzen zuten etxebizitza baten leherketa Madrilen, sei hildako.
- Apirilaren 17a – Helikoptero israeldarrek jaurtitako misilek Hamaseko burua zen Abdel Aziz al-Rantissi hil zuten.
- Apirilaren 22a – Produktu kimikoak zeramatzaten bi trenek elkar jo zuten Ipar Korean, 161 hildako eta 1.300 zauritu.
- Apirilaren 28a – Abu Ghraiben soldadu estatubatuarrek eginiko torturen berri lehen aldiz eman zuen telebista saio batek.
- Maiatzaren 1a – Europar Batasunera hamar herri berri sartu ziren. Polonia, Eslovakia, Malta, Zipre, Hungaria, Txekiar Errepublika, Estonia, Letonia, Lituania eta Eslovenia.
- Maiatzaren 9a – Txetxeniako presidentea, Akhmad Kadyrov, mina baten leherketaren ondoren hil zen.
- Maiatzaren 12a – Nick Berg Irakera lan egitera joandako estatubatuarrari lepoa mozten ziotela erakusten zuen bideo bat kaleratu zuen bahitu zuen talde terroristak.
- Maiatzaren 23a – Parisgo Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
- Ekainaren 6a – Normandian Bigarren Mundu Gerran egondako batailaren 60. urteurrena ospatu zen.
- Abuztuaren 1a – Sutea Asuncion, (Paraguai), hiriko supermerkatu baten. 400 hildako eta 100 desagertu.
- Irailaren 1a – Txetxeniako errebelde talde batek Ipar Osetiako Beslan hiriko eskola bat eraso zuen, 1.500 haur eta irakasle gatibu harturik.
- Irailaren 3a – Errusiar ejerzitoak Beslan hiriko eskolaren aurkako erasoa biolentziaz eteten du. 335 hildako, euretariko gehienak haurrak.
- Irailaren 25a – Jeanne hurakaiak Haitin lur hartu zuen, 3.000 hildakotik gora eraginez.
- Irailaren 29a – Enrique Rodriguez Galindo GALen buru eta Intxaurrondoko kuarteleko torturen erantzulea aske uztea erabaki zuen Espainiako PSOEren gobernuak.
- Urriaren 1a – Enrique Rodriguez Galindo GALen burua, PSOEren gobernuak aginduta, espetxetik atera zen. 75 urteko zigorretik bost baino gutxiago bete zituen.
- Urriaren 8a – Bonba leherketak Egiptoko Taba herrian. 34 hildako.
- Urriaren 29a – Europar Batasunako herrialdeek Europako Konstituzioa sinatu zuten.
- Urriaren 31 – Tabaré Vazquez ezkertiarra aukeratu zuten Uruguaiko presidente.
- Azaroaren 2a – George W. Bushek 2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi zituen.
- Azaroaren 15a – Andorrak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Europar Batasunarekin.
- Abenduaren 7a – Hamid Karzai Afganistango presidente aukeratu zuten.
- Abenduaren 26a – Richter eskalan 9,3 graduko indarra izan zuen lurrikara, Sumatrako kostatik gertu. Lurrikarak eta ondoren sorturiko tsunamiak 290.000 hildako eragin zituen, India, Indonesia, Thailandia, Sri Lanka, Birmania eta Malaisian.
- Abenduaren 30a – Buenos Aireseko Republica Cromagnon diskotetan egondako suteak 194 hildako utzi zituen
- Abenduaren 31 – Ukrainako presidentea zen Viktor Yanukovichek dimisioa aurkeztu zuen.
Ekonomia
- Apirilaren 19a – Bilbao Exhibition Centre inauguratu zuten Barakaldon.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Martxoaren 28a – 2004ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Xabier Silveirak jantzi zuen txapela bigarren aldiz.
- Apirilaren 25a – 2004ko Arabako Bertsolari Txapelketan Asier Otamendik jantzi zuen txapela.
- Abenduaren 19a – 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko hiru edizioetan legez.
Mundua
- Abuztuaren 22a – "Garrasia" eta "Madonna", Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 1a – NASAren Spirit sunda, Martitzen lurreratu zen.
- Urtarrilaren 24a – NASAren Opportunity sunda, Martitzen lurreratu zen.
- Martxoaren 15a – Neptunoz gain dagoen objektu bat topatu dutela argitara ematen du zientzialari talde batek. Objektuaren behin behineko izena 90377 Sedna da.
- Ekainaren 8a – Artizarraren lehen iragatea milurteko honetan, hurrengoa 2012ko ekainaren 12an.
- Uztailaren 1a – Cassini-Huygens espazio-ontzia Saturnora ailegatu zen.
Kirolak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoak (Atenas, Grezia; Abuztuaren 13a – Abuztuaren 29a).
- 32 Euskal herritarrek hartu zuten parte 13 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin. Lehendabizikoz historian emakume gehiago joan ziren gizonezkoak baino.
- Otsailaren 19a – 2004ko Andaluziako Itzulia: Juan Carlos Domínguez irabazle.
- Martxoaren 27a – 2004ko Sei Nazioen Txapelketa amaitu zen. Frantziak bere 14. txapelketa eskuratu zuen partida denak irabazita. Imanol Hariñordoki baionarrak lau entsegu lortu zituen.
- Apirilaren 9a – 2004ko Euskal Herriko Itzulia: Denis Menxov irabazle.
- Apirilaren 11 – 2004ko Paris-Roubaix – Magnus Backstedt suediarra irabazle.
- Maiatzaren 30a -
- Damiano Cunegok 2004ko Italiako Giroa irabazi zuen.
- 2004ko Nafarroako Itzulia: Alexei Bugrov irabazle.
- Ekainaren 6a – 2004ko Euskal Bizikleta: Roberto Heras irabazle.
- Ekainaren 13a – Martinez de Irujok 2004ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen.
- Uztailaren 4a – Greziak Portugali 1-0 irabazi zion, Europako Futbol Kopako finalean.
- Uztailaren 7a – 2004ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketan Patxi Ruizek jantzi zuen txapela.
- Uztailaren 25a – Lance Armstrongek seigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra. 2012an garaipen hau baliogabe geldituko zen, dopatzeagatik.
- Abuztuaren 7a – 2004ko Donostia Klasikoa: Miguel Ángel Martín Perdiguero irabazle.
- Irailaren 19a – Urdaibai Arraun taldeak TKE liga irabazi zuen Nojan (Kantabria).
- Irailaren 26a – 2004ko Espainiako Itzulia: Roberto Heras irabazle.
- Abenduaren 26a – 2004ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketa: Olaizola II.a garaile.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Miha Fontaine, kanadar estilo libreko eskiatzailea.
- Urtarrilaren 6a - Aimar Peña, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a - Eneko Astigarraga, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Kaitlyn Maher, estatubatuar aktore eta umorista.
- Urtarrilaren 18a – Iñigo Ariztimuño López, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 19a – Mohamed-Ali Cho, frantziar futbolaria.
- Urtarrilaren 21a – Ingrid Alexandra Norvegiakoa, Norvegiako printzesa.
- Urtarrilaren 22a – Tyler Armstrong, estatubatuar mendizalea, 9 urte zituela Aconcagua igo zuen pertsonarik gazteena.
- Urtarrilaren 24a - Ander Sánchez Fernández De Larrea, arabar futbolaria.
Otsaila
- Otsailaren 12a - Beñat Garaiar, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 18a – Su Yiming, txinatar snowboarderra.
- Otsailaren 19a – Millie Bobby Brown, espainian jaiotako britainiar aktorea.
- Otsailaren 19a - Naiara Rodríguez, arabar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- Otsailaren 20a - Aimar Peñalver, nafar futbolaria.
- Otsailaren 26a – Bibisara Assaubayeva, kazakhstandar xake jokalaria, Nazioarteko Maistraren eta Emakumezko Maistra Handiaren tituluak irabazi dituen gazteena eta lehen emakume musulmana.
Martxoa
- Martxoaren 3a – Ander Astralaga, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a - Ibon Sánchez, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 16a - Ieltxu Garcia, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 24a – Miguel Barandalla, nafar futbolaria.
- Martxoaren 26a - Lander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.
Apirila
- Apirilaren 4a - Ander Barck, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 12a – Yoel Baigorri, nafar futbolaria.
- Apirilaren 14a – Julen Jon Guerrero, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 14a – Egoitz Muñoz, arabar futbolaria.
- Apirilaren 19a – Marvin De Lima, lapurtar futbolaria.
- Apirilaren 21a - Félix Garreta, kataluniar futbolaria.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Charli D'Amelio, estatubatuar tik toklaria.
- Maiatzaren 16a – Ainhoa Colino, bizkaitar ibiltaria.
- Maiatzaren 18a - Maite Zubieta, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 21a - Hodei Arrillaga, gipuzkoar futbolaria.
Ekaina
- Ekainaren 8a - Eñaut Lete, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Nahia Zudaire, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Ekainaren 19a – Millie Gibson, ingeles aktorea.
- Ekainaren 23a - Alexandra Trusova, errusiar izotz-gaineko patinatzaile artistikoa.
- Ekainaren 24a – Ainhoa Azpitarte, bizkaitar abeslaria, futbolaria eta aktorea.
- Ekainaren 28a – Johaneko Louis-Jean, lapurtar futbolaria.
- Ekainaren 29a - Jakes Gorosabel, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 29a - Markel Ruiz, arabar futbolaria.
- Ekainaren 30a - Luken Beitia, gipuzkoar futbolaria.
Uztaila
- Uztailaren 18a – Lander Arenal, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 22a - Iker Galindo, gipuzkoar futbolaria.
Abuztua
- Abuztuaren 5a - Ugaitz Amundarain, gipuzkoar aktorea eta idazlea.
- Abuztuaren 18a - Ander Cepas, gipuzkoar mahai-tenislari paralinpikoa.
- Abuztuaren 24a – Asier Ros, nafar atleta.
Iraila
- Irailaren 1a - Mikel Montero, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 25a – Haizea Oses, gipuzkoar eskalatzailea.
Urria
- Urriaren 1a – Ibon Badiola, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 5a - Daniel Lyubomirov, bulgariar-nafar futbolaria.
- Urriaren 26a - Mikel Unzilla, nafar txirrindularia.
- Urriaren 30a – Asier Otsanbela, nafar futbolaria.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Javier Elías, espainiar futbolaria.
- Azaroaren 1a - Mikel Santos Linares, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 1a – Eneritz Vadillo, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 7a – Kokomo Murase, japoniar snowboarderra.
- Azaroaren 11 – César Palacios Pérez, nafar futbolaria.
Abendua
- Abenduaren 3a - Xabier Cerro, bizkaitar txirrindularia.
- Abenduaren 4a - Ekaitz Redondo, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 14a - Unai Hernández Lorenzo, kataluniar futbolaria.
- Abenduaren 20a – Carmen Garay, bizkaitar surflaria.
- Abenduaren 27a – Patricia Arbués, espainiar haur aktorea.
- Abenduaren 28a - Aser Palacios, bizkaiar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Irati Artzelus, gipuzkoar trikitilaria.
- Malen Azpirotz, gipuzkoar aktorea.
- Dara McAnulty, iparirlandar naturalista, idazle eta ekologista.
- Olalla Martínez, galiziar traineru-estropadetako patroia.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Bittor Arana, bizkaitar aktibista (j. 1943).
- Urtarrilaren 5a – Pepe Carrol, espainiar ilusionista eta telebista aurkezlea (j. 1957).
- Urtarrilaren 7a – Piotr Kowalski, poloniar jatorriko frantziar artista (j. 1927).
- Urtarrilaren 7a – Ingrid Thulin, suediar antzezlea (j. 1926).
- Urtarrilaren 8a – Christian Belaskain, lapurtar errugbilaria (j. 1953).
- Urtarrilaren 9a – Norberto Bobbio, italiar filosofo eta politologoa (j. 1909).
- Urtarrilaren 12a – Olga Ladyzhenskaya, sobietar matematikaria (j. 1922).
- Urtarrilaren 14a – Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (j. 1908).
- Urtarrilaren 16a – Kalevi Sorsa, Finlandiako lehen ministroa (j. 1930).
- Urtarrilaren 18a – José Luis Ortega Monasterio, euskal jatorriko kataluniar musikagilea, habanera konpositore handienetako bat (j. 1918).
- Urtarrilaren 21a – Patricia Rex, niuetar politikaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 23a – Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria (j. 1920).
- Urtarrilaren 24a – Leônidas da Silva, brasildar futbolaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 25a – Fanny Blankers-Koen, Etxekoandre hegalaria, herbehereetar atleta, 1948ko Olinpiar Jokoetan lau urrezko dominaren irabazle (j. 1918).
- Urtarrilaren 27a – Felipe Ruiz Martín, espainiar historialaria, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatua (j. 1915).
- Urtarrilaren 29a – Janet Frame, zeelandaberritar eleberrigilea, ipuingilea eta poeta (j. 1924).
- Urtarrilaren 31 – Jean-Baptiste Intzegarai, euskal txirrindularia (j. 1908).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Alvaro d'Ors, kataluniar legelaria, erromatar zuzenbidean aditua (j. 1915).
- Otsailaren 4a - Valentina Borok, ukrainar-sobietar matematikaria, ekuazio diferentzial partzialetan egindako lanagatik ezaguna (j. 1931).
- Otsailaren 4a – Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1930).
- Otsailaren 6a - Margarita Landi, espainiar kazetaria (j. 1918).
- Otsailaren 11 – Marcos Kaplan, argentinar soziologoa (j. 1927).
- Otsailaren 11 – Shirley Strickland, abiadura eta hesidun lasterketetan espezializatutako australiar atleta (j. 1925).
- Otsailaren 13a – Javier Bello-Portu, gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1920).
- Otsailaren 14a – Marco Pantani, italiar txirrindularia, historiako igotzailerik onenetakoa (j. 1970).
- Otsailaren 15a – Helena Kolody, brasildar poeta eta irakaslea (j. 1912).
- Otsailaren 17a – José López Portillo, Mexikoko presidentea (j. 1920).
- Otsailaren 18a – Jean Rouch, frantziar etnografoa eta zinemagilea (j. 1917).
- Otsailaren 21a – Svava Jakobsdóttir, islandiar idazlea (j. 1930).
- Otsailaren 21a – Irina Press, sobietar atleta (j. 1939).
- Otsailaren 24a – Antonio Garrigues Díaz-Cañabate, espainiar legegizon eta diplomatikoa (j. 1904).
- Otsailaren 26a – Boris Trajkovski, Mazedoniako Errepublikako presidentea (j. 1956).
- Otsailaren 28a – Carmen Laforet, espainiar eleberrigilea (j. 1921).
- Otsailaren 29a – Harold Bernard St. John, Barbadosko lehen ministroa (j. 1931).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Mercedes McCambridge, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Martxoaren 3a – Alberto Miralles, espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 4a – Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (j. 1923).
- Martxoaren 4a – Claude Nougaro, frantziar abeslari eta letragilea, jazz arloan espezializatuta (j. 1929).
- Martxoaren 5a – Masanori Tokita, japoniar futbolaria (j. 1925).
- Martxoaren 6a - Luisa Villalta Gomez, galiziar idazlea, filologoa eta biolin-jotzailea (j. 1957).
- Martxoaren 7a – Maria Juana Gesalaga, gipuzkoar errepresaliatu politikoa izan zen Ravensbrückeko kontzentrazio-esparruan (j. 1907).
- Martxoaren 8a – Kit Connor, britainiar aktorea.
- Martxoaren 13a – Franz König, austrial kardinala (j. 1905).
- Martxoaren 15a – John A. Pople, britainiar kimikari teorikoa, 1998ko Kimikako Nobel Saria (j. 1925).
- Martxoaren 15a – William Hayward Pickering, estatubatuar fisikaria, espazioko ikerketetan aditua (j. 1910).
- Martxoaren 20a – Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (j. 1909).
- Martxoaren 22a – Janet Akyüz Mattei, turkiar-estatubatuar astronomoa (j. 1943).
- Martxoaren 24a – Andolin Eguzkitza, bizkaitar idazlea, irakaslea eta euskaltzaina (j. 1953).
- Martxoaren 26a – Takeshi Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- Martxoaren 27a – Larry Trask, euskal hizkuntzalari estatubatuarra (j. 1944).
- Martxoaren 28a – Peter Ustinov, ingeles aktore, idazle eta antzerkigilea (j. 1921).
Apirila
- Apirilaren 2a – Lynne Karen Deutsch, estatubatuar astrofisikaria, izpi infragorrien astronomian espezializatua (j. 1956).
- Apirilaren 5a – Johañe Epherre, zuberoar euskaltzale eta elizgizona (j. 1931).
- Apirilaren 12a – Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat (j. 1916).
- Apirilaren 18a – Kamisese Mara, Fijiko presidentea (j. 1920).
- Apirilaren 22a – Yosu Arketa, bizkaitar frantziskotar apaiza (j. 1932).
- Apirilaren 24a – Estee Lauder, izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea (j. 1906).
- Apirilaren 26a – Iñaki Linazasoro, gipuzkoar idazlea (j. 1931).
- Apirilaren 29a – Manuela Manzanares, espainiar arabista (j. 1910).
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Manex Goihenetxe, baxenafar historialari, kultur eragile eta politikaria (j. 1942).
- Maiatzaren 7a – Jesus Larrañaga Lizarralde, Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat (j. 1926).
- Maiatzaren 9a – Akhmad Kadirov, Txetxeniar Errepublikako presidentea, eraila (j. 1951).
- Maiatzaren 15a – Gloria Anzaldúa, estatubatuar akademikoa, aktibista politiko chicanoa, feminista, idazlea eta poeta (j. 1942).
- Maiatzaren 15a – Clint Warwick, ingeles musikaria, The Moody Blues taldeko baxu-jotzailea (j. 1940).
- Maiatzaren 17a – Tony Randall, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- Maiatzaren 17a – Antonio Segura, bizkaitar botanikaria (j. 1921).
- Maiatzaren 18a – Elvin Jones, estatubatuar jazz bateria-jotzailea (j. 1927).
- Maiatzaren 18a – Vladislav Terziul, ukrainar alpinista (j. 1953).
- Maiatzaren 19a – Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (j. 1912).
- Maiatzaren 23a – Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (j. 1919).
- Maiatzaren 26a – Nikolai Txernikh, sobietar eta ukrainar astronomoa (j. 1931).
- Maiatzaren 27a – Xabier Ortiz de Luzuriaga, mendi bizikletako gipuzkoar txirrindularia (j. 1984).
- Maiatzaren 28a – Umberto Agnelli, automobilgintzako enpresaburu italiarra (j. 1934).
- Maiatzaren 28a – Juan Artzamendi, gipuzkoar musikagilea (j. 1927).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Nikolái Giaúrov, bulgariar opera-abeslaria, baxua (j. 1929).
- Ekainaren 4a – Nino Manfredi, italiar aktorea (j. 1921).
- Ekainaren 5a – Fernando Manzaneque, Manzaneque de la Mancha, espainiar txirrindularia (j. 1934).
- Ekainaren 5a – Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea (j. 1911).
- Ekainaren 8a - Nuria Torray, kataluniar aktorea (j. 1934).
- Ekainaren 10a – Ray Charles, soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jolea (j. 1930).
- Ekainaren 10a – Xenofon Zolotas, Greziako lehen ministroa (j. 1904).
- Ekainaren 11 – Egon von Fürstenberg, alemaniar moda diseinatzailea (j. 1946).
- Ekainaren 14a – Juan Mari Musti Mujika, zumarragar futbolaria (j. 1963).
- Ekainaren 16a – Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (j. 1911).
- Ekainaren 17a – Jacek Kuroń, poloniar historialari eta politikaria (j. 1934).
- Ekainaren 19a – Esther Nirina, madagaskartar poeta (j. 1932).
- Ekainaren 21a – Leonel de Moura Brizola, brasildar politikaria (j. 1922).
- Ekainaren 25a – Imanol, euskal egile abeslaria (j. 1947).
- Ekainaren 26a – Naomi Shemer, israeldar musikari eta kantautorea, "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama" (j. 1930).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Marlon Brando, estatubatuar aktorea, XX. mendeko hoberenetarikoa (j. 1924).
- Uztailaren 2a – Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (j. 1919).
- Uztailaren 3a – Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (j. 1929).
- Uztailaren 6a – Thomas Klestil, Austriako presidentea (j. 1932).
- Uztailaren 8a - Oihane Errazkin, gipuzkoar ETAkidea (j. 1973).
- Uztailaren 10a – Maria de Lourdes Pintasilgo, Portugalgo lehen ministroa (j. 1930).
- Uztailaren 11 – Laurance Rockefeller, estatubatuar filantropoa (j. 1910).
- Uztailaren 12a – Augustin Zubikarai, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (j. 1914).
- Uztailaren 13a – Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria (j. 1930).
- Uztailaren 15a – Hugh Shearer, Jamaikako lehen ministroa (j. 1923).
- Uztailaren 17a – Mildred Dolson, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (j. 1918).
- Uztailaren 20a – Antonio Gades, espainiar dantzaria (j. 1936).
- Uztailaren 21a – Jerrald Goldsmith, estatubatuar musikagilea (j. 1929).
- Uztailaren 21a – Edward B. Lewis, estatubatuar genetikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- Uztailaren 23a – Carmina Ordóñez, papel-couché deritzon prentsaren protagonista nabarmena (j. 1955).
- Uztailaren 23a – Serge Reggiani, italiar antzezlea eta kantaria (j. 1922).
- Uztailaren 27a – Peporro, gipuzkoar futbolaria (j. 1929).
- Uztailaren 28a – Francis Crick, britainiar biologo eta irakaslea, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Uztailaren 28a – Tiziano Terzani, italiar kazetari eta idazlea, gerra-berriemailea (j. 1938).
- Uztailaren 31 – Laura Betti, italiar aktorea (j. 1927).
- Uztailaren 31 – Líber Seregni, uruguaitar militarra eta politikaria (j. 1916).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea (j. 1908).
- Abuztuaren 4a – Pierre de Chevigné, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (j. 1909).
- Abuztuaren 4a – Fumio Watanabe, japoniar aktorea (j. 1929).
- Abuztuaren 8a – Fay Wray, kanadar-estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Abuztuaren 12a – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- Abuztuaren 12a – Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (j. 1920).
- Abuztuaren 13a – Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea (j. 1912).
- Abuztuaren 14a – Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (j. 1911).
- Abuztuaren 15a – Sune Bergström, suediar biokimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Abuztuaren 17a – Thea Astley, australiar idazlea (j. 1925).
- Abuztuaren 18a – Elmer Bernstein, estatubatuar konposatzailea (j. 1922).
- Abuztuaren 22a – Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (j. 1919).
- Abuztuaren 23a – Jesús Gallego Rodríguez, Gaztelan jaiotako donostiar margolaria eta irakaslea (j. 1919).
- Abuztuaren 23a – Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (j. 1911).
- Abuztuaren 24a – Elisabeth Kübler-Ross, suitzar-estatubatuar psikiatra eta idazlea (j. 1926).
- Abuztuaren 24a – Eduardo Ramírez Villamizar, kolonbiar eskultore eta pintorea (j. 1923).
- Abuztuaren 26a – Laura Branigan, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1952).
- Abuztuaren 30a – Fred Lawrence Whipple, estatubatuar astronomoa (j. 1906).
- Abuztuaren 31 - Santiago Pérez Luzuriaga, Pachi, bizkaitar futbolaria (j. 1917).
Iraila
- Irailaren 2a – Joan Oró, kataluniar biokimikaria (j. 1923).
- Irailaren 5a – Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (j. 1911).
- Irailaren 8a – Manuel María, galizierazko olerkaria, Galizian izan den olerkari handienetako bat (j. 1929).
- Irailaren 8a – Matías Prats Cañete, espainiar kazetaria, NO-DOren ahotsa izateagatik eta futbolean eta tauromakian egindako lanengatik ezaguna (j. 1913).
- Irailaren 10a – Mari Carmen Madariaga, Arrati, bizkaitar erraketista (j. 1927).
- Irailaren 14a – Rota Onorio, kiribatiar politikaria (j. 1919).
- Irailaren 15a – Daouda Malam Wanké, Nigerko presidentea (j. 1946).
- Irailaren 15a – Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (j. 1948).
- Irailaren 16a – Cyriel Barbary, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen bizirik geratzen zen azken belgikarra, 105 urterekin (j. 1899).
- Irailaren 16a – Ramón Gabilondo, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1913).
- Irailaren 18a – Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1922).
- Irailaren 19a – Carmen Adarraga, gipuzkoar saskibaloilari, eskubaloilari eta belar-hockeylaria (j. 1921).
- Irailaren 20a – Brian Clough, ingeleses futbolari eta entrenatzailea, historiako entrenatzaile hoberenetakoa (j. 1935).
- Irailaren 21a – Georges Laplace, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (j. 1918).
- Irailaren 21a – Jokin Zeberio, 14 urte zituelarik eta eskola jazarpena pairatu eta gero suizidatu egin zen gipuzkoar gaztea (j. 1990).
- Irailaren 22a – Guy d'Arcangues, lapurtar poeta (j. 1924).
- Irailaren 22a – Edward Larrabee Barnes, estatubatuar arkitektoa (j. 1915).
- Irailaren 24a – Françoise Sagan, frantziar idazlea (j. 1935).
- Irailaren 26a – Manuel Agud Querol, euskal hizkuntzalaria (j. 1914).
- Irailaren 28a – Mulk Raj Anand, indiar idazlea (j. 1905).
- Irailaren 29a – FannyAnn Eddy, sierraleonar LGBT ekintzailea (j. 1974).
Urria
- Urriaren 1a – Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (j. 1923).
- Urriaren 3a – Janet Leigh, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Urriaren 4a – Martin Ugalde, gipuzkoar kazetaria, euskal idazlea eta politikaria (j. 1921).
- Urriaren 5a – Maurice Wilkins, zeelandaberritar-britainiar biofisikaria, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Urriaren 6a – Veríssimo Correia Seabra, Ginea-Bissauko estatuburua (j. 1947).
- Urriaren 9a – Jacques Derrida, frantziar filosofoa, dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena (j. 1930).
- Urriaren 10a – Christopher Reeve, estatubatuar aktorea (j. 1952).
- Urriaren 11 – Delia Lauroba, gipuzkoar abertzalea, Emakume Abertzale Batza taldeko kidea (j. 1909).
- Urriaren 13a – Antonio Zubiaurre, 21 urtez Alkizako alkatea (j. 1956).
- Urriaren 16a – Ekei Essien Oku, nigeriar liburuzain, historialari eta idazlea (j. 1924).
- Urriaren 19a – Kenneth E. Iverson, kanadar ordenagailu programatzailea (j. 1920).
- Urriaren 22a – Kepa Derteano, bizkaitar idazlea, kazetaria eta poeta (j. 1923).
- Urriaren 24a – Jokin Ormaetxea, gipuzkoar txirrindularia, auto istripuan (j. 1980).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Theo van Gogh, herbeheretar zinema zuzendari, telebista ekoizle, aktore eta prentsako idazlea, eraila (j. 1957).
- Azaroaren 2a – Zayed bin Sultan Al Nahyan, Abu Dhabiko emirra eta Arabiar Emirerri Batuetako aita sortzailea eta lehen estatuburua (j. 1918).
- Azaroaren 8 – Francisca Bartolozzi, nafar kartelgile, marrazkilari, margolari, idazle eta haur-ipuinen ilustratzailea, Madrilen (j. 1908).
- Azaroaren 9a – Stieg Larsson, suediar idazle eta kazetaria, Millennium trilogiagatik ezaguna (j. 1954).
- Azaroaren 11 – Yasser Arafat, Palestinako buruzagia eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (j. 1929).
- Azaroaren 14a – Daniel Gil, espainiar diseinatzailea (j. 1930).
- Azaroaren 18a – Alfred Maseng, Vanuatuko presidentea.
- Azaroaren 19a – John Vane, britainiar farmakologoa, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- Azaroaren 20a – José María González Barea, Currito, bizkaitar sukaldaria (j. 1931).
- Azaroaren 24a – Arthur Hailey, britainiar-kanadar eleberrigilea (j. 1920).
- Azaroaren 26a – Philippe de Broca, frantziar zinemagilea (j. 1933).
- Azaroaren 26a – Hans Schaffner, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1908).
- Azaroaren 26a – Lauriston Taylor, estatubatuar ikertzailea (j. 1902).
- Azaroaren 27a – Gunder Hägg, suediar atleta (j. 1918).
- Azaroaren 29a – Ugo Ferrante, italiar futbolaria (j. 1945).
Abendua
- Abenduaren 1a – Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa, Herbehereetako printze ezkontidea (j. 1911).
- Abenduaren 1a – Norman Newell, britainiar musika ekoizlea (j. 1919).
- Abenduaren 2a – Alicia Markova, britainiar dantzaria (j. 1910).
- Abenduaren 6a – Raymond Goethals, belgikar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1921).
- Abenduaren 5a – Rosita Arregi, bizkaitar erraketista (j. 1922).
- Abenduaren 15a – Lucien Musset, frantziar historialaria (j. 1922).
- Abenduaren 17a – Tom Wesselmann, estatubatuar pop art margolari eta eskultorea (j. 1931).
- Abenduaren 19a – Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
- Abenduaren 19a – Renata Tebaldi, italiar sopranoa (j. 1922).
- Abenduaren 21a – Juan Barjola, espainiar margolaria (j. 1919).
- Abenduaren 23a – P. V. Narasimha Rao, Indiako lehen ministroa (j. 1921).
- Abenduaren 23a – Anne Truitt, estatubatuar eskultorea (j. 1921).
- Abenduaren 27a – Eneko Arieta, euskal herritar futbolaria (j. 1933).
- Abenduaren 28a – Susan Sontag, estatubatuar idazlea (j. 1933).
- Abenduaren 29a – Julius Axelrod, estatubatuar biokimikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- Abenduaren 30a – Artie Shaw, estatubatuar klarinete-jotzaile, musikagile, aktore eta egilea (j. 1910).
- Abenduaren 31 – Gérard Debreu, frantziar ekonomialaria, 1983ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Urria – Xabier Ormazabal, gipuzkoar alpinista, Cho Oyu igo ondoren jaitsieran (j. 1981).
- Urria – Valentín Barragán, nafar mutildantzari, dantza irakasle eta folklorista (j. c. 1948).
- Pedro Irizar, euskal hizkuntzalaria eta gaztelaniazko idazlea (j. 1910).
- Dominick Arduin, frantziar esploratzailea, Iparburura eskiatzen joaten saiatu baina bidean desagertu zena (j. 1961).
- Saizo Saito, japoniar futbolaria (j. 1908).
- Fisika: David J. Gross, H. David Politzer, Frank Wilczek
- Kimika: Aaron Ciechanover, Avram Hershko, Irwin Rose
- Literatura: Elfriede Jelinek
- Medikuntza: Linda B. Buck, Richard Axel
- Ekonomia: Finn E. Kydland, Edward C. Prescott
- Bakea: Wangari Maathai
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|