Wikiversity
Edukiak
Itxura
1793. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVII.a • XVIII.a • XIX.a |
Hamarkadak | 1770(e)koa • 1780(e)koa • 1790(e)koa • 1800(e)koa • 1810(e)koa |
Urteak | 1790 • 1791 • 1792 • 1793 • 1794 • 1795 • 1796 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1793 MDCCXCIII |
Ab urbe condita | 2546 |
Armeniar egutegia | 1242 ԹՎ ՌՄԽԲ |
Bahá'í egutegia | -51 – -50 |
Bengaliar egutegia | 1200 |
Berber egutegia | 2743 |
Egutegi budista | 2337 |
Myanmarko egutegia | 1155 |
Bizantziar egutegia | 7301 – 7302 |
Koptoen egutegia | 1509 – 1510 |
Etiopiar egutegia | 1785 – 1786 |
Hebrear egutegia | 5553 – 5554 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1849 – 1850 |
Shaka Samvat | 1715 – 1716 |
Kali Yuga | 4894 – 4895 |
Iraniar egutegia | 1171 – 1172 |
Islamiar egutegia | 1207 – 1208 |
Japoniar egutegia | Kansei 5 (寛政5年) |
Korear egutegia | 4126 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2336 |
Holozeniar egutegia | 11793 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Azaroaren 25a – Frantzia Sarako biztanleak deportatzea planteatzen hasi zen. Napoleon inguruko monarkiekin gatazkan sartu eta gerra fronte bat Pirinioetan kokatu zen. Derrigorrezko errekrutamendua inposatu zuten Ipar Euskal Herrian eta gazte askok ihes egin zuen Hegoaldera. Itsasuko 47 gaztek ihes egin zutenean, Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu, Sara eta Zuraideko. 4.000 biztanle deportatu zituzten Landetara.
Mundua
- Uztailaren 13a – Charlotte Corday normandiarrak Jean Paul Marat Frantziako Iraultzaren gidarietako bat bainuontzian hil zuen labankadaz.
- Irailaren 5a – Frantziako Konbentzio nazionalaren aginduak betez "Terrorea" hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
- Urtarrilaren 3a – Lucretia Mott, emakumeen eskubideen defendatzaile estatubatuarra (h. 1880).
- Urtarrilaren 15a – Ferdinand Georg Waldmüller, austriar margolaria (h. 1865).
- Otsailaren 2a – William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (h. 1866).
- Otsailaren 27a – Baldomero Espartero, espainiar militar eta politikaria (h. 1879).
- Martxoaren 2a – Sam Houston, estatubatuar militar eta politikaria, Texasko Errepublikako presidentea (h. 1863).
- Martxoaren 4a – Karl Lachmann, alemaniar filologoa eta grekolatindar, bibliko eta germaniar testu klasikoen editorea (h. 1851).
- Martxoaren 30a – Juan Manuel de Rosas, argentinar militarra eta diktadorea (h. 1877).
- Apirilaren 2a – Thomas Addison, ingeles sendagilea (h. 1860).
- Apirilaren 5a – Felix de Muelenaere, Belgikako lehen ministroa (h. 1862).
- Apirilaren 15a – Friedrich Georg Wilhelm von Struve, alemaniar astronomoa (h. 1864).
- Apirilaren 19a – Fernando I.a Austriakoa, Austriako enperadorea (h. 1875).
- Apirilaren 29a – Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta (h. 1874).
- Maiatzaren 31 – Charles Vignoles, burdinbideetako ingeniari ingelesa (h. 1875).
- Ekainaren 16a – Diego Portales, Txileko diktadorea (h. 1837).
- Ekainaren 20a – Alexander Fredro, polonierazko antzerkigilea (h. 1876).
- Ekainaren 22a – Tokugawa Ieyoshi, Tokugawa shogunerriko hamabigarren shoguna (h. 1853).
- Uztailaren 6a – Jacobus Mattheüs de Kempenaer, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1870).
- Uztailaren 14a – George Green, ingeles fisikari eta matematikaria (h. 1841).
- Uztailaren 19a – Thomas Doughty, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (h. 1856).
- Uztailaren 27a – Jose Pantaleon Agirre, Bilboko alkatea.
- Uztailaren 29a – Ján Kollár, eslovakiar olerkari, arkeologo, zientzialari, politikari eta paneslavismoaren ideologoa (h. 1852).
- Abuztuaren 12a – Auguste Andrade, lapurtar abeslari eta musikagilea (h. 1843).
- Irailaren 3a – José Ventura Agirre-Solarte, bizkaitar merkatari, bankari eta politikaria (h. 1842).
- Irailaren 25a – Felicia Hemans, britainiar poeta (h. 1835).
- Urriaren 11 – Henrik Johan Walbeck, finlandiar astronomo eta geodesialaria (h. 1822).
- Azaroaren 17a – Charles Lock Eastlake, ingeles margolari, galeria-zuzendari, bildumagaile eta idazlea (h. 1865).
- Abenduaren 10a – Didier Petit de Meurville, frantziar diplomatiko eta margolaria (h. 1873).
- Francisco Benito Eraso, nafar militarra (h. 1835).
Heriotzak
- Urtarrilaren 1a – Francesco Guardi, italiar margolaria eta diseinatzailea (j. 1712).
- Urtarrilaren 21 – Luis XVI.a, Frantziako eta Nafarroako erregea (j. 1754).
- Otsailaren 6a – Carlo Goldoni, antzerkigile eta musikagile italiarra (j. 1707).
- Otsailaren 22a – Caspar Friedrich Wolff, alemaniar fisiologoa, enbriologiaren sortzaileetako bat (j. 1734).
- Apirilaren 21a – John Michell, ingeles naturaren filosofo eta geologoa (j. 1724).
- Ekainaren 21a – Luis Unzaga, espainiar militar eta administratzailea (j. 1717).
- Uztailaren 1a – Étienne-Joseph de Pavée de Villevieille, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1739).
- Uztailaren 5a – Alexander Roslin, suediar pintorea (j. 1718).
- Uztailaren 13a – Jean-Paul Marat, jakobinoen klubeko lider garrantzitsuenetarikoa (j. 1743).
- Uztailaren 17a – Charlotte Corday, Frantziako Errepublikaren aldeko iraultzailea (j. 1768).
- Uztailaren 21a – Antoine Bruni d'Entrecasteaux, Frantziako itsasgizona (j. 1737).
- Abuztuaren 22a - Cäcilia Weber, Constanze Mozarten ama eta Wolfgang Amadeus Mozarten amaginarreba (j. 1727).
- Abuztuaren 25a – James Six, britainiar zientzialaria, maximoen eta minimoen termometroaren asmatzailea (j. 1731).
- Urriaren 16a – Marie Antoinette, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1755).
- Urriaren 24a – Teresa Margarida da Silva e Orta, portugesez eleberriak idatzi zituen lehen emakumetzat joa (j. 1711).
- Urriaren 31 – Jacques Pierre Brissot, frantziar kazetari, abolizionista eta iraultzailea, Girondarren buruzagia (j. 1754).
- Azaroaren 3a – Olympe de Gouges, Frantziako Iraultzan jardun zuen emakume feminista (j. 1748).
- Azaroaren 6a – Luis Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (j. 1747).
- Azaroaren 8a – Madame Roland, Frantziako Iraultzaren aldeko frantses politikaria (j. 1754).
- Azaroaren 10a – Jean-Marie Roland de la Platière, frantziar politikaria (j. 1734).
- Azaroaren 12a – Jean Sylvain Bailly, frantziar politikari eta zientzialaria, gillotinan (j. 1736).
- Abenduaren 8a – Madame du Barry, frantziar dama, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea (j. 1743).
- Abenduaren 9a – Yolande de Polignac, Marie Antoinette erreginaren laguna eta konfidentea (j. 1749).
- Antoni Palau i Verdera, kataluniar naturalista, mediku eta botanikoa (j. 1734).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|