Statistical Genetics Wiki
Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
|
Gaur 2024ko urriaren 12a, Larunbata da eta 7.373 artikulu ditugu. |
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>> | Android |
iOS |
Ipar poloan sortzen denari “aurora boreala” (boreal, grezieraz iparraldea esan nahi du) deitzen zaio; eta hego poloan sortutakoari, berriz, “aurora australa”. Urritik martxora bitartean ikus daitezke, batez ere hotza egiten duenean. Hil egokienak urtarrila eta otsaila izaten dira.
Zergatik gertatzen da?
Eguzkiak argia eta beroa ez ezik, energia eta partikula txiki-txikiak ere bidaltzen ditu gure planetara. Lurrak duen eremu magnetikoak energia eta partikula horietako gehienetatik babesten gaitu, eta ez gara ezertaz konturatu ere egiten.
Baina Eguzkiak ez du beti energia-kantitate berbera bidaltzen denbora guztian. Eguzki-haizea delakoa egoten da, eta eguzki-ekaitzak ere badira noizean behin. Horrelako ekaitzak gertatzen direnean, Eguzkiak elektrifikatutako gas burbuila handi-handi bat bidaltzen du kanpora, lastertasun oso handian. Lurrera iristen denean, energiaren eta partikula txikien zati bat Lurraren eremu magnetikoak poloetan dituen lerroetatik sar daitezke gure atmosferan. Han, partikula horiek atmosferako gasekin erreakzionatzen dute eta, horren ondorioz, argitasun ederrak sortzen dira zeruan.
Ondoko artikulu hauek egin nahi?
Beste hauek, aldiz, osatzeko daude:
Kontaktua: eutxikipedia@gmail.com
Twitter: @txikipedia