Statistical Genetics Wiki
Edukiak
Nikolai Ivanovitx Ryzhkov (errusieraz: Николай Иванович Рыжков; Donetskeko oblasta, Ukrainako SES, Sobietar Batasuna, 1929ko irailaren 28a – Mosku, 2024ko otsailaren 28a) errusiar politikaria izan zen. Uraletako S.M. Kirov Institutu Politeknikoan egin zituen ikasketak, eta 1956an Alderdi Komunistako kide egin zen. Bi aldiz aukeratu zuten Sobiet Goreneko kide, eta 1981. urtean Batzorde Zentralean sartu zen. 1985ean politburoko kide izan zen eta urte hartan bertan Sobietar Batasuneko Lehen ministro izendatu zuten. Bere politika Gorbatxoven politika ekonomikoarekiko bat etorri zen, oro har.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/2/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.