Statistical Genetics Wiki
Edukiak
New Horizons | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Johns Hopkins University Applied Physics Laboratory (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Hurrengoa | Juno |
Espazio jaurtiketa | 2006ko urtarrilaren 19a |
Flyby | 2006ko ekainaren 13a |
Planetary flyby | 2007ko otsailaren 28a |
Planetary flyby | 2015eko uztailaren 14a |
Planetary flyby | 2019ko urtarrilaren 1a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | New Frontiers programa |
Masa | 478 kg, 401 kg, 29,62 kg eta 76,8 kg |
Propulsatzailea | GPHS-RTG (en) (1) |
New Horizons Jupiter eta Kuiperren gerrikoa aztertzeko NASAren misioa da. Zunda hau Cañaveral Lurmuturretik aireratu zen, 2006ko urtarrilaren 19an. New Horizons-ek Jupiter inguruetara bidaiatzeko lehen helburua zuen. Hara iritsi zen 2007ko otsailean edo martxoan. Bide batez, planeta erraldoiaren laguntza grabitatorioa aprobetxatu zuen abiadura bizkortzeko eta, horrela, Plutonera 2015eko uztailean iristeko. Pluton atzean laga ostean, Kuiperrreko gerriko norabidea hartu zuen, helburu bat ala bi aztertzekotan.
Nabarmendu beharra dago zundarik azkarrena izan dela, 16.21Km/s hartu baititu orain arte.
Aurrekariak
Zunda hau Nasaren kategorian sartzen da. Misio osoaren kostu totala (iraizketa, zunda, garapena, ekintzak, informazioaren analisia, ...) 650 milioi dolarrekoa izan zen misioak iraundako 15 urteak (2001tik 2016ra) kontuan hartzen baditugu. Lan hau Pluto Express zundak egin behar zuen, baina, aurrekontu arazoak zirela eta, 2000.urtean misioa ezeztatu egin zen.
Zunda Southwesteko institutuari eta John Hopkinseko laborategiari esker eraiki zen.
Helburuak
Misio honetako helburu nagusienak honako hauek ziren: Plutonen geologi karakterizazioa, morfologia eta bere satelite den Karonteren karakterizazioa, hainbat gorputzen konposizioaren ikasketa eta, azkenik, Plutonen atmosferaren karakterizazioa. Horrez gain, beste helburu batzuk era bazituen, besteak beste, planetaren atmosferaren eta lurrazalaren denboraren aldakortasuna aztertzea, Pluton eta Karonteren kalitate hobeko argazkiak lortzea, Plutonen inguruan eraztunak eta sateliteak aurkitzea eta Kuiperreko gerrikoari buruz ezaugarriren bat aurkitzea.
Jaurtiketa
Zundaren jaurtiketa 2006ko urtarrilaren 17an izango zen hasiera batean, baina, azkenean,19an egin zen. Cabo Cañaveraletik.
Espazioratzea egiteko Atlas V kohetea erabili zen, bere abiadura handitzeko hirugarren etapa bat gehituz, Star 48b erregai solidozkoa. Koheteak 726.000Kg batu zituen eta 9MN-ko bultzada gaitasuna.
Ontzi honek 9 ordu behar izan zituen Ilargira iristeko.
2007 urteko otsailean Jupiterrera hurbildu zen, berarengandik 2,3 milioi kilometrotara pasaz eta, horrekin, bultzada gehiago irabaziz, horrela Plutonerako bidean hiru urte aurrezten zituen. Bertara 2015eko uztailaren 14ean iritsi zen (hurbiltasun handieneko puntura, alegia), Kuiperren gerrikora jarraituz.
Zunda hau abiadura handieneko bigarren ontzia dela esan daiteke, izan ere, gaur egun abiadura handiena duena Voyager 1 baita, zeinak 17.145 km/s abiadura hartzen duen.
Ezaugarri teknikoak
Ontziaren dimentsioak honakoak dira: 0.7 metro altueran; 2.1 metro luzeran eta 2.7 metro zabaleran, 2.1 metroko antena bat izateaz gainera. Bestalde, zundaren sistema eta diapositiba guztiak bikoiztuta daude. Hau guztiaz aparte, gidari motako sistema eta orientatzeko kontrola darama.