LIMSwiki
Edukiak
Zetosa zetona taldea duen monosakaridoa da. Zetona hori 2. karbonoan dago eskuarki.
Zetosa sinpleena dihidroxiazetona da, 3 karbono besterik ez duena. Substantzia horrek ez du aktibitate optikorik, bere molekulan karbono asimetrikorik ez dagoelako.
Fruktosa eta erribulosa, besteak beste, zetosak dira.
Zetona taldea dutenez, zetosak erreduktoreak dira, hots, hainbat substantziarekin kontaktua egiten dutenean oxidatu egiten dira.
Monosakarido bat aldosa edo zetosa den jakiteko Seliwanoff-en testa erabiltzen da.[1].
Sailkapena
Karbono kopurua | Zetosak |
---|---|
Triosa () | Dihidroxiazetona |
Tetrosa () | Eritrulosa |
Pentosak () | Erribulosa, Xilulosa |
Hexosak () | Fruktosa, Psikosa, Sorbosa, Tagatosa |
Heptosak () | Manoheptulosa, Sedoheptulosa |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- ↑ (Ingelesez) « Seliwanoff's test »