LIMSwiki
Edukiak
Tarjei Vesaas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vinje, 1897ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Rikshospitalet (en) , 1970eko martxoaren 15a (72 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Halldis Moren Vesaas (1934ko apirilaren 12a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera nynorsk |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea eta ipuingilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza antzezlana |
Tarjei Vesaas (Vinje, 1897ko abuztuaren 20a - Oslo, 1970eko martxoaren 15a) norvegiar olerkari eta eleberrigilea izan zen.
Telemark eskualdean jaio zen baserritar familia batean. Ez zuen familiaren baserriaz arduratu nahi izan, eta errudun sentiarazi zuen. Bere gaztaroaren zati handi bat bakarrik igaro zuen, naturan babestuta.
Ia berrogeita hamar urtez literaturan aritu zen. Bere istorioak drama psikologiko sakonak dituzten landa-giroko jende xumeari buruzkoak izaten dira. Norvegiako paisaian beldurra, erruduntasuna eta larritasuna bezalako gaiak agertzen dira.
Lan hautatuak
- Dei svarte hestane, eleberria 1928
- Det store spelet, eleberria 1934
- Kvinnor ropar heim, eleberria 1935
- Kimen, eleberria 1940
- Huset i mørkret, eleberria 1945
- Vindane, ipuinak 1952
- Løynde eldars land, olerkiak 1953
- Vårnatt, eleberria 1954
- Fuglane, eleberria 1957
- Is-slottet, eleberria 1963
- Bruene, eleberria 1966
- Båten om Kvelden, eleberria 1968