LIMSwiki
Edukiak
Japoniako historia |
|
Kamakura Aroa (1192-1333), herrialdean gobernu militarra izan zen lehen garaia izateagatik bereizi zen Japoniako historiako garai bat da.
Kamakura shogunerria Minamoto no Yoritomok ezarri zuen 1185ean, familia gerlari etsaia zen Tairatarren aurka porrota jasan ondoren, bere gune operatiboa Kamakuran zegoelarik. Bere autoritateari eusteko, Yoritomok jitōak (ordezkariak) eman zizkien estatu guztiei (shoen) lurraldean, zergak biltzeko eta shugo edo babesleak, probintzia bat edo gehiagorako izendatuak, gerra garaian laguntzeko.
Sistema, Hojo klanak hobetu zuen, zeinek shogunerriaren kontrola hartu zuen Yoritomo hil ondoren. Kamakura shogunerriaren sorrerak, Japoniaren Erdi Aroko edo garai feudalaren hasiera adierazten du, obligazio, leialtasun eta estoizismoko etika gerlari bategatik bereizten zena.
Mendebaldekoek, Japoniako kulturarekin lotzen dituzten elementu asko, seppukua, samuraiak, Zen budismoa edo tearen zeremonia adibidez, garai honetakoak dira.
Jodo Shinshu eta Nichiren sekta budistek, salbazioa, fede autonomoaren bidez lor daitekeela adierazten dutenek, jende masari kontsolamendua eman zioten, gesta ipuinek, entretenimendua eman zuten bitartean.