LIMSwiki

Istituto Centrale per il Catalogo Unico delle biblioteche italiane e per le informazioni bibliografiche
ICCU
Istituto centrale per il catalogo unico delle biblioteche italiane e per le informazioni bibliografiche
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1975
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaViale Castro Pretorio, 105
E-postamailto:ic-cu@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-06-4921-0425
Webgune ofiziala

Istituto Centrale per il Catalogo Unico delle biblioteche italiane e per le informazioni bibliografiche, ICCU bezala ezaguna ere bai, "Informazio biliografikarako eta liburutegi italiarraren institutu zentralaren katalogo bakarra" euskaraz, Italiako Liburutegi Nazionalaren Zerbitzuaren sarearen katalogoa koordinatzeko sortutako erakunde publikoa da. ICCU 1975an sortu zen; aurretik, 1951an, estatuko ondare bibliografikoa katalogatzeko, Centro nazionale per il catalogo unico sortu zen.

Aktibitateak eta funtzioak

Hauek dira, besteak beste, ICCUren funtzioak:

  • Liburutegi Nazionalaren Zerbitzuaren sarea eta katalogoa koordinatzea eta gestionatzea. Liburutegien arteko mailegu zerbitzuak antolatzea. Dokumentuak egitea.
  • Italia mailako datu-base bibliografikoa, tartean liburu zaharren, eskuizkribuena e.a.
  • Italiako liburutegien gestioa antolatzea.
  • Mundu mailako arauen eta estandarren uniformizazioa indartu. Bibliografiaren kontrola hobetzeko tresna berriak ekoiztea.
  • 2009tik ISIL kodeen esleipena bera baita Italiako Agentzia Nazionala.
  • Nazioartean arauak eta formatu bibliografikoak gaurkotzeko ekimenetan parte hartzea.
  • Digitalizazio proiektuen jarraipenaren segizioa, SBN katalogoan sartuz.
  • Internet Culturale ataria gestionatzen du.
  • Formakuntza eta programa didaktikoen antolaketa.
  • Nazioarteko proiektuetan parte hartzea: esaterako CERL, DPE, Michael, TEL eta Europeana.
  • Argitalpen aktibitate indartzea.

Kanpo loturak