LIMSwiki

Aldatu loturak

Geografiaren ikuspegitik, herrialdea eskualde geografiko bat da non herri bat (etnia bat, nazio bat) bizi den. Herri bat banatzen den lurralde edo eskualde bakoitzari ere herrialde esaten zaio[1].

Hala ere, normalean lurralde baten banaketa politiko bat izendatzeko erabiltzen da, dela Estatu bat, dela nazio bat, dela eskualde bat. Alta, lurralde txikiagoetarako ere baliatzen da batzuetan. Erabilera arruntena nazio-estatuez aritzeko da.

Euskal Herrian

Euskal Herriko herrialdeak.

Euskal Herria osatzen duten herrialdeak zazpi hauek dira:[2] Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Batzuetan, sei herrialde zenbatzen dira, Estatuen mugez gaindi Nafarroa herrialde bat bera dela hartuta.

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzari (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) foru lurralde deritzo; eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakoitzari (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) lurralde historiko ere bai.

Bizkaiari jaurerri deitu izan zaio hainbat une historikotan, Bizkaiko jaurerria[3], eta Gipuzkoari Probintzia. Nafarroak aspaldi utzi bazion ere Erresuma izateari, Erresuma hitza ez da inoiz erabat baztertu ((Gaztelaniaz) Reyno).

Erreferentziak

Kanpo estekak


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .