LIMSwiki

Liburu elektroniko
digital edition (en) Itzuli eta liburua
Honen partedigital media (en) Itzuli

Liburu elektronikoa edo e-booka liburu baten bertsio elektroniko edo digitala da. Liburu elektronikoa irakurtzeko, irakurgailu edo liburu elektronikoen irakurgailu izena duen gailua erabiltzen da. E-book terminoa ingelesetik dator, eta anbiguoa da, batzuetan «liburu elektroniko» (hots, irakurtzen dena) eta beste batzuetan «liburu elektronikoen irakurgailu» esan nahi baitu.

Bestalde, autore batzuek liburu elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuek informazioaren egituraketaren lotura egiteko balio dute; liburu elektronikoa, aldiz, paperean argitaratuko liburua digitalizatzeko erabiltzen da. Hipertestuaren adibide da Wikisource; eta e-bookaren adibide da edozein liburu digital, Interneten edota CD-ROM batean gordea.

Liburu elektronikoaren bilakaera

Liburu elektronikoaren irakurgailutzat hainbat tresna erabil daitezke: ordenagailuak, PDA, ordenagailu eramangarriak, eta hala pantaila nola memoria digitala dituen edozein gailu elektroniko, oro har.

Hala ere, XXI. mendearen lehen hamarkadaren bukaeran, liburu elektronikotzat soilik balio zuten gailuak azaldu ziren, paperezko liburuen aldakortasuna emulatzeko diseinatuta daudenak. Honela bilatu zen: mugikortasuna eta autonomia (kontsumo baxua duten gailu mugikorrak irakurketa luzatzeko, kargaren beharrik gabe), neurri nahikoa duten pantailen bidez ohiko dokumentuak ikusteko (A4 edo A5 formatuetan), kontraste neurri altua eta baita eguneko argiaz ere.

Testuinguru horretan, tinta elektronikoa agertu zen: paper eragina du (berezko argitasunik gabe, kontraste altua lortuta) eta kontsumo eskasa (teknologia horrek pantaila aldaketetan bakarrik behar baitu elikagaia).

Adibidez, iLiad gailua (iRex-ek sortua eta Espainian 2006tik aurrera salmentetan lehena dena), Reader (PRS-500 eta PRS-505) Sony-rena, HanLin V3, STAReBOOK STK – 101, Bookeen Cybook eta Kindle, Amazoneko produktua.

Liburu elektronikoen fitxategien formatuak

Formatu arrunten artean honako hauek daude: DOCa, PDBa (Mobipocket) eta PDFa. Formatu horiek programa bereziekin ikusi daitezke. Erabiliena PDFa da: Adobe Reader jabe-programa erabiliz gero, irakurgarria da. Haren abantailak mugikortasuna eta ISO estandarizazioa dira; desabantaila nagusia, aldiz, orrialde arteko banaketa egokitzeko ezina da: adibidez, MOBI (Mobipocket) eta Adobe ePUB formatuek ez dute desabantaila hori.

Antzekoak

  • Komikia edo antzekoa digitala badira, e-komikia deitzen zaie.
  • Liburuak audio formatuan badaude, audioliburua deitzen zaie.

Irakurgailuen taula

Cybook[Betiko hautsitako esteka] Sony Reader iLiad HanLin Hanlin-V3[Betiko hautsitako esteka] STAReBOOK FLEPia
Neurriak (mm) 188 x 118 x 8.5 175 x 124 x 12 217 x 155 x 16 210 x 159 x 18.2 184 x 120.5 x 9.9 188 x 118 x 8 ??? x ??? x 12
Pisua (gramoetan) 174 255 389 480 200 176 320
Pantaila (hazbeteak / mm) 6 / 122x91 6 / 122x91 8.1 / 124x152 7.5 6 /122x91 6 / 122x91 A4
Bereizmena (pixelak) 800x600 800x600 1024x768 800x600 800x600 800x600 1024x768
Grisaren mailak 4 16 16 4 4 4 KOLOREA
Orrialde kopurua 8000 orrialde 7500 orrialde 12 ordu 13500 orrialde 9000 orrialde ? orrialde 50 ordu
Bateriako autonomia Ez Ez Bai Ez Ez Ez Bai
Barne memoria 64 MB 192 MB 128 MB 32 MB 64 MB ?
Zabaltzeko ahoak SD SD, MMS,MS,MC SD, MMC, CF SD SD SD
Oinarrizko formatuak PDF, RTF, PRC, JPG, GIF, PNG, Open Book PDF, TXT, RTF, Word, JPG, GIF, PNG, BMP, BBeB Book PDF, HTML, TXT, JPG, BMP, PNG, PRC PDF, DOC, WOLF, HTML, MP3, JPG, TXT, CHM, RAR, ZIP, CEB Images PDF, RTF, DOC, HTML, TXT, FB2 (XML), CHM, WOLF, RAR, ZIP, JPG, MP3, DJVU y otros ??? ???
USB bertsioa 2.0 2.0 1.1 1.1 1.1 2.0 ???
Entzungailuen irteera Bai Bai Bai Ez Bai ??? ???
WI-FIa Ez Ez Bai ??? Ez ??? Bai
Ethernet irteera Ez Ez Bai Ez Ez Ez
Sistema eragilea Linux 2.4.18 Linux Linux Linux ??? Windows CE 5.0

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak