LIMSwiki

"Eskubide batzuk erreserbatuak" irudia
Creative Commons lizentzien ezaugarriak

Creative Commons, edo laburrago CC, legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek, Stanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

Erakunde honek garatzen dituen lizentziek[1] izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.

Creative Commons (CC) lizentziek oso sistema erraza osatzen dute, eta edukien sortzaileen materiala beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen dute. CC lizentzia pean askatutako edukiak baimenik eskatu edo ordaindu beharrik izan gabe erabil daitezke lizentziak zehaztutako baldintzak betez gero. Lizentzia horietako bat obra batean sartze hutsarekin, egileak bere lana lizentzia zehatz horren baldintzetan erabiltzeko baimena ematen dio edozein erabiltzaileri. Beraz, erabiltzaile batek CC markaz lizentziatutako material bat aurkitzen duenean, badaki legez eta doan erabil dezakeela baimenik eskatu beharrik gabe, betiere lizentzia mota horretan adierazitako baldintzak betetzen baditu.

Ez da egile eskubideen alternatiba bat, baizik eta legeria horretan oinarritzen da ezagutza irekia sustatzeko.[2]

Creative Commons International

Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak hainbat jurisdikziotara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.

Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak dozenaka hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 estatuk baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa, behar izan denean, eguneratu egin da.

Lizentziak

Creative Commons lizentzien "semaforoa"; taula argigarria:██ Copyright-dun lizentzia██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak ez diren Creative Commons lizentziak██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak diren Creative Commons lizentziak

Creative Commons lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira soilik softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, zeinak edukien banaketa eta erabilera errazten dion.

Hainbat lizentzia mota daude[3], eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Erabilpen komertzialetarako ez erabiltzeko murriztapen hori, grafikoki, euroaren logoaren gainean (€) edo dolarren logoaren gainean ($) debekuaren logoa jarrita markatzen da.











Atributuak

Creative Commons CC baldintzak edo atributuak

Creative Commonsen lizentzia desberdinak zenbait atributu edo baldintzen konbinazioan oinarritzen dira. Erabil daitezkeen atributuak edo baldintzak ondorengo hauek dira:

  • Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du, egilea nor den esatea[4].
  • EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.

CC lizentzia bat hautatzerakoan, atributu horien artean bat, bi, hiru edo bakar bat ere ez hautatzen da[5].

Esate baterako, Wikipediako testu gehienak CC BY-SA[6] (v. 3.0) lizentziapean dago[7]. Wikipediako irudiak goiko semaforoan berde kolorearekin markatutako lizentziapean daude, Wikimedia Commonsera irudiak kargatzen dituztenek aukera horien artean bat hautatu behar dute.

Gehien erabiltzen diren zazpi CC-lizentziak (20 bat CC lizentzia daude aukeran)

Gehien erabiltzen diren zazpi lizentziak taula honetan agertzen dira. Horien artean daude Wikimedia Fundazioak onartzen dituenak—jabari publikokoa eta bi aitorpen-lizentziak (CC BY eta CC BY-SA)— hiru horiek onartzen dituzte trukaketa eta berregitea (lan eratorriak sortzea), baita merkataritza-erabilera ere, betiere jatorrizko egilea nor den aitortzen bada.[8][9]

Ikonoa Deskribapena (Ingelesez) Deskripzioa Laburdura Egile-aitorpena beharrezkoa da? Berregitea onartzen du? Erabilera komertziala onartzen du? Onartzen ditu Free Cultural Works? Bat dator "OKF"ireki" definioazrekin?
CC0 icon Freeing content globally without restrictions Copyleft. Egile eskubideen (ustiapen eskubideen) bidez babestuta ez dauden eta, ondorioz, jabari publikokoak diren obrak identifikatzeko erabiltzen da. Copyleft = Jabari publikoan partekatuta Ez Bai Bai Bai Bai
CC0 icon Freeing content globally without restrictions Copyrightik gabe. Egile eskubideen (ustiapen eskubideen) bidez babestuta ez dauden eta, ondorioz, jabari publikokoak diren obrak identifikatzeko erabiltzen da. Jabari publikoan partekatuta Ez Bai Bai Bai Bai
CC0 icon Freeing content globally without restrictions Badago eduki osoa murrizketarik gabe partekatzerik. Sorkuntza berrien egileek marka hau eman diezaiekete beren lanei, haren gaineko eskubide orori uko egiten diotela adierazteko. Jabari publikoko obra. CC0 = Jabari publikoan partekatuta Ez Bai Bai Bai Bai
CC BY icon Attribution alone Besterik gabe aitortu egin beharko da egilea nor den CC-BY Bai Bai Bai Bai Bai
CC-BY-SA icon Attribution + ShareAlike Aitortu beharko egiletza + PartekatuBerdin (partekatzekotan, lege-baldintzak mantendu beharko) CC-BY-SA Bai Bai Bai Bai Bai
CC-by-NC icon Attribution + Noncommercial Aitortu beharko egiletza + EzKomertzial (ez erabili edukia dirua irabazteko asmoarekin) CC-BY-NC Bai Bai Ez Ez Ez
CC-BY-NC-SA icon Attribution + Noncommercial + ShareAlike Aitortu + EzKomertzial + PartekatuBerdin (partekatzekotan, baldintzak mantendu) CC-BY-NC-SA Bai Bai Ez Ez Ez
CC-BY-ND icon Attribution + NoDerivatives Aitortu + MoldatuGabe Eratorritako lanik EZ (Erabili edukia bere horretan; ez sortu lizentzia hau duen edukian oinarrituta eratorritako beste edukirik) CC-BY-ND Bai Ez Bai Ez Ez
CC-BY-NC-ND icon Attribution + Noncommercial + NoDerivatives Aitortu + EzKomertzial + MoldatuGabe Eratorritako lanik EZ CC-BY-NC-ND Bai Ez Ez Ez Ez

Creative Commons lizentziak erabiltzen dituzten proiektuak

Atari, blog, eransketa eta artxiboak

Nazioartekok

Euskal Herriko komunikabideak

Argitalpen akademikoak

Prentsa

Euskaraz argitaratzen den prentsak Creative Commons lizentziak hautatu izan ditu:

Telebista

Kartografia

Instituzioak

Kritikak

Kritika orokorra

Péter Benjamin Tóth-ek copyright sistema Creative Commonsen helburuez arduratzen dela baieztatzen du, baita "eskubide batzuk erreserbaturik" (eskubide batzuk erreserbatuta) eslogana "eskubide guztiak erreserbaturik" (eskubide guztiak erreserbatuta) printzipioaren ordez dikotomia faltsua sortzen duela ere. Copyrightak egileari eskubide esklusiboen zerrenda bat eskaintzen dio eta egileak zeintzuk saldu, eman edo mantendu nahi dituen erabaki ahal du. Beraz, eskubide batzuk erreserbatuta kontzeptua ez da aukera bat, baizik eta copyright klasikoaren ideia bera.[23] Beste kritiko batzuk beldur dira Creative Commonsak copyright sistema gainbeheratu dezakeelako[24] edo pertsonen sormena "guztien ondasuna" izatera pasatu daitekeelako, errotuladore bat duen edozeinek ustiatu ahal duena.[25] Batzuek zalantzan jartzen dute lizentzia hauek autoreentzat erabilgarri suertatu daitezkeenik.

Aaron Swartz eta Lawrence Lessig (2002).

Kritiko batzuen iritziz Creative Commonsen lizentzien sistemak edukia sortzen duten produktoreei copyright-aren legea berritzeko ahaleginak egiteko asmoa kentzen die[24].

Creative Commonsen sortzaileak, Lawrence Lessig, bere proiektuaren alde egiten du, copyright-aren legeek gaur eguneko legeek ez bezala, ez dutela beti babes sendo eta mugagabe bat eman adieraziz.[26] Ostera, copyright-aren iraupena tarte txikiagoetara mugatuta egoten zen (urteetakoa), eta obra askok ez zuten inoiz babesa lortu, orain bertan behera utzi den egitura hori ez betetzeagatik.[26]

Giles Moss bezalako kritikoen ustez, Creative Commons fundazioa ez da "guztien on" originalak sortzeko mekanismorik egokiena.[27]

Creative Commons sistemak jasaten duen beste kritika bat lizentziekin erlazionatuta dago; izan ere, sistema honek dituen sei lizentzien artean lau pribatuak eta itxiak dira berrerabilpenari inposatutako murrizketen arabera. Horrela definitzen da askatasuna: "obra askea da baldin eta edonork obra hori erabiltzeko, berrerabiltzeko eta birbanatzeko askatasuna badu". Definizio hau jarraitzen duten murrizketak "Aitortu" eta "Partekatu berdin" dira.[28]

« (...) baina sortzailea babestea ezin ahaztuzkoa dela uste dut. Eta bai, baita enpresa argitaratzailea ere.

Hortik aurrera, ba cc-by-sa lizentziak egokia dirudi bihurkina apurtzen ez den bitartean. Tortsio indar handiarekin torlojua larregi estutzeak horixe ekar lezake-eta.

»

—Iban Arantzabal[29]


Lizentzien hedapenak eta bateraezintasunak

Kritikoen iritziz, Creative Commons sistemak lizentzien hedapena okerragoa egin du, haien artean bateraezinak diren lizentziak sortu dituelako. CC sistemaren web orrialdeak hurrengoa baieztatzen du: "Creative Commonsen sei lizentziak era ezberdin batean funtzionatzen dutenez, lizentzien azpian erabilitako baliabideak ez dira bateragarriak izan behar, baten edo gehiagoren zehaztapenak hautsi gabe".[30][oh 1] Lizentzia bateraezinak dituzten obrak ezin izango dira elkartu obra eratorri bat sortzeko, copyright-aren jabearen baimena lortu gabe.[31] Esparru legal bateratua gabe, lizentziak elkarbanatzen eta nahasten dituzten obrak ezin izango dira partekatu.

Bateragarritasunaren arazoa oso garrantzitsua da; izan ere, gehien erabiltzen diren lizentziak pribatuak dira, "EzKomertzial" (CC BY-NC-SA o CC BY-NC-ND) eta ezin dira askeekin konbinatu, "Aitortu-PartekatuBerdin" (CC BY-SA, Wikipedian erabilitakoa).

Lizentzien erabilera okerrak

Creative Commons zergadunak gidatzen. Irudi hau Eugène Delacroix-ren La Libertad guiando al pueblo-tik eratorria da.

Creative Commons zerbitzuak estandarizatutako lizentziak eskaintzen dituenez, erabiltzaileek Creative Commons lizentzia baten azpian copyright duen obra jarri ahalko dute eta Internetetik zabaldu. Ez dago Creative Commonsen obrak eta lizentziak gordetzen dituen datu-baserik eta sistemaren ardura erabiltzaileengan erortzen da. Hala ere, egoera hau ez du Creative Commons sistemak bakarrik jasaten. Copyrighteko jabe guztiek haien eskubideak babestu behar dituzte eta horretarako ez dago datu-base zentralizaturik obra guztiekin. Estatu Batuetako copyright bulegoak erregistratutako obra guztiak gordetzen duen datu-base bat du, baina erregistro falta ez dago copyright faltarekin zertan lotuta egon.

Nahiz eta Creative Commonak erabilera ezberdinetarako lizentzia ezberdinak eskaintzen dituen, batzuen ustez lizentziak ez dituzte autore bakoitzaren araberako ezberdintasunak eskaintzen.[32] Esaterako, dokumentalista batek dituen kezkak ez dira bat etorri behar software diseinatzaile baten kezkekin.[32] Horrez gain, lizentzia hauen azpian dauden obrak erabili nahi dituen pertsonak erabilera zehatz horretarako erabili ditzakeen egiaztatu beharko du, eta ezin izatekotan, baimen bereziren bat behar duen ikusi beharko du.[32]

Lessigen arabera Creative Commons sistemaren helburua copyrightak eskaintzen dituen mutur bien arteko erdiko puntua ematea da. Baten eskakizuna eskubide guztien kontrola izatea da, eta bestearena eskubide bakar bat ere ez kontrolatzea.[26] Creative Commons sistemak erdiko aukera ematen du. Honen bidez, autoreak erabakitzen ditu kontrolatu zein eman nahi dituen eskubideak.[26] Lizentzien kopuru handiak etorkizuneko autoreei transmititu ahal diren eskubideak islatzen ditu.[26]

Free Software Foundation

Richard Stallman-ek, FSFren sortzaileak, Creative Commonsen lizentzia batzuk salatu ditu. Bere iritziz: "ez dio mundu guztiari [...] publikatutako obra bat partekatzeko askatasun minimoa ematen".[33][oh 2] Mako Hill-en ustez, CC-k ez luke lizentzietan islatu behar den eta erabiltzaileak bete behar duten askatasun oinarri maila ezarri behar. Bere hitzetan: "Jarrera etiko finkoa hartzera edo zatilerro bat uztera uko egiten dionez, CC-k aukera galtzen du eta "funtsezko eskubideak ezin dira ordezkatu" deia munduan hedatu beharrean, "eskubide batzuk erreserbatuta" esloganari dei ahula egiten dio."[34][oh 3]

NoComercial lizentziari beste kritika batzuk

Erik Möller-ek, beste kritiko batzuek bezala, "NoComercial" lizentziaren erabilerari buruzko arazo batzuk azaltzen ditu. Lizentzia honen azpian dauden obrak ez dira bateragarriak eduki irekiko web orrialde askorekin, Wikipedia esaterako, zeinetan erabilera komertzialak esplizituki baimentzen diren. Möllerrek hurrengoa esaten du: "NC lizentziaren aurrean kaltetuta ateratzen diren taldeak ez dira korporazio handiak, baizik eta wegune, irrati estazioak eta egunkari lokalak bezalako argitalpen txikiak".[35] [oh 4]

Lessig-ek erantzuten du, copyright-aren gaur eguneko erregimenak bateragarritasuna baimentzen duela esanez. Horrez gain, honen iritziz "EzKomertzial" lizentzia autoreentzat erabilgarria da, inork bere obrarekin komertzializatu ez dezan autoreak etorkizunean asmo hori duenean.[36]

Ikonoak

Oharrak

  1. Dado que cada una de las seis licencias Creative Commons funcionan de distinta manera, los recursos puestos bajo distintas licencias no necesariamente tienen que poder ser combinados entre sí sin violar los términos de alguna de ellas.
  2. Do not give everyone [...] minimum freedom to share, noncommercially, any published work.
  3. By failing to take any firm ethical position and draw any line in the sand, CC is a missed opportunity... CC has replaced what could have been a call for a world where ‘essential rights are unreservable’ with the relatively hollow call for ‘some rights reserved.
  4. The people who are likely to be hurt by an -NC license are not large corporations, but small publications like weblogs, advertising-funded radio stations, or local newspapers.


Erreferentziak

  1. «About The Licenses - Creative Commons» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. «Creative Commons lizentziak | Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa» descargas.intef.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. (Ingelesez) «Creative Commons licenses» Creative Commons (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  4. (Ingelesez) Attributing Creative Commons Materials. Published by the Australian Research Council Centre of Excellence for Creative Industries and Innovation (www.cci.edu.au) in partnership with Creative Commons Australia (http://creativecommons.org.au).
  5. «Marking your work with a CC license - Creative Commons» wiki.creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  6. «Creative Commons — Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa — CC BY-SA 4.0» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  7. (Ingelesez) «copyright - Question about using Wikipedia content. About "CC-BY-SA" license. About its "Copyleft/Share Alike" part» Law Stack Exchange (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  8. «Creative Commons — Aitortu 3.0 Estatu Batuak — CC BY 3.0 US» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  9. (Ingelesez) «About CC Licenses» Creative Commons (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  10. Creative Commons egoera (ikus, goiko menuan, DATUAK). (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  11. a b «Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna» ARGIAren barrenak 2021-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  12. «Bilbo Sarean - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-24).
  13. «Araba - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  14. Albistea ARGIAren webgunean.(2010-01-31).
  15. ARGIAren oharra Twitter-en. (2012-10-19).
  16. «Zumaiako albisteak - Baleike.eus» baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  17. Berriaren lizentzia egunkariaren webgunean.
  18. «Debagoieneko albisteak - Goiena.eus» goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  19. «Goierriko Hitza - Goierriko albisteak» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  20. «Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz - Hiruka.eus» hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  21. «Tolosaldea interneten - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  22. «Azpeitiko ataiye. Sarrera - Uztarria (Azpeitia)» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  23. Péter Benjamin Tóth. «Creative Humbug» Indicare Projects (Noiz kontsultatua: 2009).
  24. a b John Dvorak. (). «Creative Commons Humbug» PC Magazine.
  25. Maritza Schaeffer. «Note and Comment: Contemporary Issues in the Visual Art World: How Useful are Creative Commons Licenses?» Journal of Law and Policy.
  26. a b c d e Lessig, Lawrence (2004). «The Creative Commons». 65 Mont. L. Rev. 1.
  27. Giles Moss. (2005). «On the Creative Commons: A Critique of the Commons Without Commonality.» Free Software Magazine.
  28. Open Definition. .
  29. arantzabal, Iban. (2021-09-14). «CC: Iritzi bat, eta ez legeaz» Etxebarri (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  30. «CC Learn Explanations: Remixing OER: A guide to License Compatibility» Creative Commons CC Learn.
  31. Creative Commons. .
  32. a b c «Exploring Creative Commons: A Skeptical View of a Worthy Pursuit.» THE FUTURE OF THE PUBLIC DOMAIN. https://papers.ssrn.com/sol3/papers.cfm?abstract_id=885466.
  33. Stallman, Richard M.. «Fireworks in Montreal» FSF Blogs (Noiz kontsultatua: 18 de noviembre de 2009).
  34. Benjamin Mako Hill. Towards a Standard of Freedom: Creative Commons and the Free Software Movement. (Noiz kontsultatua: 29 de julio de 2005).
  35. Erik Moeller. «The Case for Free Use: Reasons Not to Use a Creative Commons -NC License» Open Source Jahrbuch (Noiz kontsultatua: 2006).[Betiko hautsitako esteka]
  36. Lawrence Lessig. «CC in Review: Lawrence Lessig on Important Freedoms» Creative Commons.

Ikus, gainera

Kanpo estekak