LIMSwiki

Aldatu loturak
Birjina Uharte Estatubatuarrak
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Virgin Islands March (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaU.S. Virgin Islands
Panenské ostrovy Spojených štátov
Amerikanesch Joffereninselen
ISO 3166-2VI
HiriburuaCharlotte Amalie
Governor of the United States Virgin Islands (en) ItzuliAlbert Bryan Jr. (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak18°20′00″N 64°50′00″W / 18.33333°N 64.83333°W / 18.33333; -64.83333
Azalera346,36 km²
MugakideakBirjina Uharte britainiarrak eta Puerto Rico
Punturik altuenaCrown Mountain (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria87.146 (2020)
0 (2020)
Dentsitatea251,61 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−04:00
vi.gov

Birjina Uharte Estatubatuarrak (ingelesez: United States Virgin Islands) Karibeko uharte talde bat dira, Ameriketako Estatu Batuen uharte eremuetako bat. Birjina uhartediaren zati bat dira; bestea Birjina uharte britainiarrak dira. Hiriburua Charlotte Amalie dute.

Historia

Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.

Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.

Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas (1672), Saint John (1694) eta Saint Croix (1733) okupatu zituzten, azkena Frantziari erosia. 1754an, Danimarkako koroak jabetza aldarrikatu zuenean, Jomfruøerne izena jarri zioten.

Geroztik, daniarrek uharteetan esklabotzari ekin zioten, Peter von Scholten gobernadoreak 1848ko uztailaren 3an abolitu arte. Uharteen jabetza jadanik ekonomikoki interesgarria ez zenez, 1917ko martxoaren 31n Estatu Batuei saldu zieten.

1927an bertokoei estatubatuar herritartasuna eman zieten. Hala ere, Danimarkak ez zuen saldu Water Island, Saint Thomasen hegoaldean dagoen uharte txikia. 1944an saldu zenean, gobernu estatubatuarrak administratu zuen 1996an beste uharteekin batera administratu arte.

Geografia

Birjina Uharte Estatubatuarren mapa

Birjina Uharte Estatubatuarrak Karibe itsasoan daude, Ozeano Atlantikoan, Puerto Ricotik 50 itsas-milia ekialderantz. Lurraldeak lau uharte nagusi (Saint Thomas, Saint John, Saint Croix, eta Water Island) eta zenbait uharte txiki ditu.

Uharteek sumendiz eta mendixkez beterik daude, baina mendirik altuena 474 metroko Crown Mountain da (Saint Croixen)

Politika

Charlotte Amalie, Saint Thomasen, Birjina Uharte Estatubatuarren hiriburua

Birjina Uharte Estatubatuarrak ez dira Estatu Batuei batutako lurraldea. Nahiz eta bertokoek estatubatuar herritartasuna izan, ezin dute presidenterako hauteskundetan parte hartu. Kongresurako ordezkari bat baino ezin dute aukeratu, egun Donna Christensen demokrata.

1970 urtetik birjina uharteetako biztanleek gobernadorea aukeratzen dute, lehen Estatu Batuetako presidenteak aukeratzen zuen.

Demografia

2000ko erroldaren arabera, uharteek 108.612 biztanle zituen (%76,19a afro-karibetarrak, %13,09a kaukasoarrak, %7,23a besteak eta %3,49a mestizoak).

Batez besteko BPG per capita 24.704 $ zen.

Uharteetan ezkerrez gidatzen da.

Barrutiak eta azpi-barrutiak

Barrutiak eta azpi-barrutiak

Birjina Uharte Estatubatuarrak barruti bitan eta hogei azpi-barrutietan banatuta daude.

Hauek dira barruti biak:

Saint Croixeko azpi-barrutiak:

  1. Anna's Hope Village
  2. Christiansted
  3. East End (St. Croix)
  4. Frederiksted
  5. Northcentral
  6. Northwest
  7. Sion Farm
  8. Southcentral
  9. Southwest


Saint Thomaseko azpi-barrutiak:

  1. Charlotte Amalie
  2. East End (St. Thomas)
  3. Northside
  4. Southside
  5. Tutu
  6. Hassel Island
  7. West End

Saint Johneko azpi-barrutiak:

  1. Central
  2. Coral Bay
  3. Cruz Bay
  4. East End (St. John)

Water Island lehen Saint Thomaseko azpi-barrutia zen.


Kanpo estekak


18°20′N 64°50′W / 18.333°N 64.833°W / 18.333; -64.833


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)