LIMSwiki

Argania spinosa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaSapotaceae
GeneroaSideroxylon
Espeziea Sideroxylon spinosum
Argania spinosa

Argania spinosa Sapotaceae familiako zuhaitza da. Maroko hego-mendebaldean, Mendebaldeko Saharako iparraldean (Aaiun eta Smara inguruan) eta Aljeriako Tinduf probintziako erdibasamortuetan hazten da[1].

Argania spinosa kontserbatzeko helburuz, 1988an UNESCOk 2.560.000 hektareako eremua Biosfera erreserba izendatu zuen[2].

Ezaugarriak

Enbor motza eta bihurritua, eta adar arantzadunak dituen 8-10 mko zuhaitza da. Hosto erdi-iraunkorrak, larrukarak, txandakatu edo sortakatuak, obal-lantzeolatuak eta txikiak (2-4 cm luze). Loreak, txuriak edo hori-berdekarak eta gamopetaloak, maiatza-ekainean agertzen dira. Fruitua 9-16 hilabeteren buruan heltzen da. Drupa berde-horixka da, azal lodia, mesokarpo mamitsua eta endokarpo gogorra dituena. Honen barnean lipidotan oso aberatsa den hazi bat (batzuetan bi edo hiru) dago[1].

Erabilpenak

Egurra, hostoak (aziendak bazkatzeko) eta haziak (olioa ekoizteko) erabiltzen dira.

Argan olioa

Hazietatik ateratzen den olioa garrantzi handikoa da berbereen kulturan. Janari gisa asko erabiltzen da, eta baita kosmetikan ere (xaboiak, lozioak, kremak...), larruazala onddoen ugalketatik eta eguzki-erreduretatik babesteko[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak