LIMSpec Wiki

Sena
Datu orokorrak
MotaIbai nagusi
Luzera776,67 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°26′05″N 0°07′03″E / 49.4347°N 0.1175°E / 49.4347; 0.1175
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Normandia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera78.650 km²
Arro hidrografikoaSeine basin (en) Itzuli
Ur-emaria500 m³/s
Iturburuasource of the Seine River (en) Itzuli
(446 m)
Bokalea
()
Mantxako kanala (Le Havre)

Sena[1] (frantsesez: La Seine) iparraldeko Frantziako ibaia da, herrialdeko garrantzitsuenetakoa, sal-erosketarako ubide historikoa baita. Paris hirian, batez ere, turismo erakarle ona ere bada. Herrialdeko bigarren ibairik luzeena da, Loiraren ondoren. 776 km luze da eta 78.650 km²ko ibai arroa hartzen du.

Geografia

Sena ibaia eta Eiffel dorrea, Paris
Sena La Défensetik hurbil, Paris

Burgundian du iturburua, Tasselot mendian, 446 metroko garaieran, Source-Seine izeneko herri txikian, Côte-d'Or departamenduan. Ipar-ekialdera egiten du Aube ibaiarekin bat egiten duen arte. Handik Ile-de-Franceko eskualdean barneratzen da. Montereau hirian Yonne ibaiaren ura jasotzen du eta ipar-mendebaldera egiten du. Parisen sartu ondoren Marne ibaiarekin bat egiten du, eta Frantziako hiriburua igarotzen du zubi ikusgarrien azpitik. Ondoren Oise ibaiaren ura bildu eta ipar-mendebaldera egiten du, bihurgune handiekin. Rouen hiritik (Normandia) igaro ondoren, 25 kilometroko delta zabala eratu eta Le Havretik gertu Mantxako kanalean itsasoratzen da.

Sortaldetik sartaldera, honako departamendu hauek zeharkatzen ditu: Côte-d'Or, Aube, Marne, Sena eta Marne, Essonne, Marne Harana, Paris, Senako Gainak, Sena Saint-Denis, Val-d'Oise, Yvelines, Eure, Itsas Sena eta Calvados.

Ontziz ibil daiteke; Frantziako itsas joan-etorriaren heren bat ibai horretatik egiten da. Paris, Le Havre eta Rouengoak dira portu nagusiak. Rodano, Rhin eta Loira ibaiekin ubideen bidez lotua dago.

Ibaiadarrak

(Oharra: Es=Eskuinetik Ez=Ezkerretik)

Senaren ibaiadar nagusien arroak:

Hiriak

Zeharkatzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

Uharteak

Hidrometria

Senaren emaria 1975-2010 bitartean neurtua izan da Poissyko estazioan (Île-de-France)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 61.820 km² ditu, arro osoaren % 78,6. Batez besteko emaria 483 m³/s da. Emari handiena otsailean du (811 m³/s), eta txikiena abuztuan (250 m³/s).

Senaren batez besteko emariak (/s) Poissyn neurtuak
Datuak: 1975-2010 bitartean

Erreferentziak

Kanpo estekak