LIMSpec Wiki

Aldatu loturak

Inurri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
SuperfamiliaFormicoidea
Familia Formicidae
Latreille, 1809
Azpifamiliak

Inurria[1] Formicidae familiako intsektu eusozialak dira eta, liztor eta erleekin batera, Hymenoptera ordenakoak dira. Kretazeoan, inurriak Vespoideatik abiatuta eboluzionatu ziren. Guztira, 13.800 baino gehiago sailkatu dira, eta kalkulatzen da 22.000 inguru direla. Erraz identifikatzen dira beren antena genikulatuengatik (ukondo itxurakoak) eta gerri mehea eratzen duen korapilo formako egitura bereizgarriarengatik.

Inurriek tamainaz aldatzen diren koloniak eratzen dituzte: haitzulo txiki naturaletan bizi diren harrapari gutxi batzuetatik lurralde handiak har ditzaketen eta milioika ale bizi daitezkeen kolonia oso antolatuetara. Kolonia handienek eme antzuen eta hegalik gabeen kasta batzuk dituzte, gehienak langileak (ergateak), soldaduak (dinergateak) eta beste talde espezializatu batzuk. Ia inurri kolonia guztiek ernaltzeko gai diren ar batzuk eta "erreginak" (ginak) izeneko eme emankor bat edo gehiago. Koloniak superorganismo gisa deskribatzen dira, inurriek erakunde bateratu gisa funtzionatzen dutela baitirudi, kolonia mantentzeko elkarlanean.

Etimologia

Halaber txindurria edo xinaurria (Lap. eta BNaf.).

Ezaugarri fisikoak

Inurriak ikusmen ona du: 7 begi ditu, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta abdomenean, ile txikiak, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Arnasten duten gasa exoeskeletoan sartzen da, espirakulo deitutako balbula batzuen bidez.

Ezin dute kolore gorria bereizi, hortik haien jarrera. Ezaugarri hori inurriak aztertzeko erabiltzen da, izan ere, argi gorriaz, pertsonak tartean egongo ez balira bezala jokatzen dute.

Elikadura

Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuen isurkiak jaten dituzte. Zorriek landareei zulotxoa egiten diete eta haien izerdiaz elikatzen dira. Horren ondoren, landare-zorriek azukre ugari duen gorozkia botatzen dute, inurriek bilatzen dutena, hain zuzen ere. Inurriek landare-zorrien atzeko antenak kitzikatzen dituzte eta honela likido gozoa ateratzen dute. Inurriek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere erreginak arrautzak errun ahal ditzan.

Bizimodua

Inurriak animalia gizartekoiak dira.

Intsektu gizartekoiak dira, kolonietan bizi dira eta taldean erregina bat edo gehiago egon daitezke. Koloniak inurri langile ugarik osatzen dituzte. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da, salbu. Kolonia bateko erregina bere torax handiagatik bereiz daiteke, baita bi hego txikiengatik eta abdomen handiagatik ere.

Inurri taldean bakoitzak egin behar jakinak ditu:

  • Alde batetik, erregina dago. Haren funtzio nagusia etengabe arrautzak errutea da (ugal daitekeen eme bakarra da), berea da inurri berriak ekoizteko ardura guztia.
  • Bestalde, langileak: eme horiek ezin dute arrautzarik errun. Hainbat lan egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
  • Azkenik, soldaduak. Inurritegia babesten dute, bai etsaiengandik, baita inguruko inurriengandik ere.

Bizilekua

Inurriak mundu guztian daude. Batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina batzuk zuhaitzetan eginak dira, harrien azpian, lur gainean... Azken horiek dorre itxura dute eta batzuetan metro eta erdi baino altuagoak dira.

Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei ganbera deritze eta korredore antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Urtaroaren arabera, ganbera bakoitzean hainbat eginkizun egiten dira.

Berezitasunak

Inurriek gorputzaren mugimenduaz jatekoa non dagoen, alarma elkarri jotzen diote… elkarri jakinarazten diote. Narrastiek, anfibioek eta beste intsektu batzuek langileak jan ditzakete.

Espezieak

14.000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan, ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Hala ere, badira beste espezie batzuk: esaterako, basamortuko inurria, 60° C-ko tenperatura ere jasan dezakeena, izan ere, sei hanka eduki arren, biren gainean ibiltzen da ez erretzeko, baina txingoan joan arren, ez da astiro ibiltzen, gorputza 100 aldiz mugitzen baitu segundo batean. Gutxi egoten da agerian eta ez galtzeko, zeruko argi polarizatuzko lerroei jarraitzen die.

Atta sexdens inurria Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dituelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.

Ugalketa

Erregina arrautzak errun ditzakeen bakarra da eta arrautza horiek larbak eta pupalak izaten dira, nagusiak izan aurretik. Larbak direnean, ez dira ezertarako gauza, ez baitute besorik ez hankarik mugitzeko.


Kulturan

Txinaurria lotzen da goizetik lanari
egun guzietako duen guduari
karga ezin altxatuz nigarrez da ari
txoriak itzalpetik trufa eta irri
txinaurriak derauko zerbait erran nahi.

Txinaurria - herri kanta[2]

Erreferentziak

  1. «Inurri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-06-26.)
  2. «Txinaurria - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Kanpo loturak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: inurri .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inurri Aldatu lotura Wikidatan