LIMSpec Wiki

Eguzki-irteera Bristolgo ubidean.

Eguzki-irteera ekialdean, zeruertzaren gainean eguzkiaren goiko adarra agertzen den unea da. Ezin dugu eguzki-irteera eta egunsentia nahasi, azkena eguna argitzen hasten den unea delako[1], krepuskulua bukatzen duena hain zuzen ere. Atmosferaren errefrakzioaren ondorioz, eguzkia horizontearen azpian denean ikus daiteke eta, beraz, bai eguzki-irteera eta bai sarrera ilusio optikoak besterik ez dira.

Eguzkiaren irteera latitude eta urteko egunaren arabera aldatzen da[2] eta egun jakin batzuetan ekinokzio eta solstizioak sortzen ditu.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Egunsenti. .
  2. Starry Night Times - 2007ko urtarrila


Kanpo estekak