LabLynx Wiki
Edukiak
Uztailaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamazortzigarren eguna da, 199.a bisurteetan. 167 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Gaztelako armadak Nafarroako Erresumaren inbasioa hasi zuen, Albako Dukearen agintepean.
Mundua
- 1245 – Inozentzio IV.a aita santuak Lyongo I. kontzilioan Frederiko II.a eskumikatu zuen.
- 1453 – Castillongo gudua, Ehun Urteko Gerraren azkena.
- 1918 – Alderdi Boltxebikearen aginduz, Errusiako tsar Nikolas II.a eta senide hurbilak hil zituzten Ipatiev Etxean, Ekaterinburgo hirian.
- 1936 – Espainiako Armadak Estatu Kolpea eman zuen Maroko iparraldean. Porrot egitean, Gerra Zibila hasi zen.
- 1998 – Ur-azpiko lurrikarak sortutako tsunami batek Papua Ginea Berriko hamar herri suntsitu zituen, 1500 hildako eta 2000 etxegabe utziz.
- 2002 – Soldadu espainiarrek Perrexil uhartea berriro hartu zuten.
- 2006 – 7,2 graduko lurrikara Javako uhartean. Lurrikarak 2-3 metro bitarteko tsunamia sortu eta 350 pertsona hil zituen.
- 2009 – 9 hildako eta 40 zauritu Jakartako luxuzko hotelen aurkako atentatuan.
- 2010 –
- Bartzelonako Tibidabo jolas-parkean egondako istripuan hamabost urteko neska bat hil zen. Beste hiru pertsona larri zauritu ziren.
- Txina erdialde eta hegoaldeko uholdeetan 150 hildako baino hegiago egon ziren.
- 2014 – Malaysia Airlines konpainiako 17 hegaldiko hegazkina Ukraina ekialdean misil batek jota erori zen. Bertan zihoazen 298 pertsonak hilik gertatu ziren. Bidaiari ugari HIESa ikertzen ziharduten ikerlariak ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1946 – Canyon Passage ("Arroilako Pasabidea") filma estreinatu zen, Jacques Tourneurek zuzendu eta Dana Andrews, Brian Donlevy, Susan Hayward eta Patricia Roc aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 – RoboCop filma estreinatu zen, Paul Verhoevenek zuzendu eta Peter Weller, Nancy Allen, Dan O'Herlihy, Ronny Cox, Kurtwood Smith eta Miguel Ferrer aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1996ko Frantziako Tourreko 17. etapa Argelès-Gazosten hasi eta Iruñean amaitu zen. Ibilbidean Soulor, Aubisque, Marie-Blanque eta Larraineko mendateak igo zituzten. Etapak 262 kilometro zituen, eta Laurent Dufaux (Festina-Lotus) suitzarrak irabazi zuen.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1786 – Henri Castro, lapurtar diplomazialari eta enpresaria (h. 1865).
- 1791 – Gustave Uhart, euskal funtzionario eta politikaria (h. 1860).
- 1832 – Fermin Lasala Collado, gipuzkoar politikaria eta historialaria (h. 1918).
- 1873 – Federico Moyúa, bizkaitar politikaria, Bilboko alkatea (h. 1939).
- 1898 – Benito Diaz, El Brujo, donostiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1990).
- 1905 – Jacinto Quincoces, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1997).
- 1918 – Angel Zubieta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1985).
- 1924 – Enrique Sendagorta, bizkaitar ingeniari eta enpresaburua (h. 2018).
- 1925 – Carlos París, bizkaitar filosofoa, idazlea eta prentsa-zutabegilea (h. 2014).
- 1926 – Maria Dolores Larramendi, gipuzkoar erraketista (h. 2023).
- 1931 – Remigio Mendiburu, gipuzkoar eskultorea (h. 1990).
- 1938 – Maritxu Gaztelumendi Urruzola, gipuzkoar euskaltzalea, irakaslea eta idazlea (h. 2020).
- 1942 –
- Juan Jose Otxoa de Eribe, arabar politikaria.
- Ángel Vallejo, arabar mendizalea (h. 2024).
- 1943 – Bernard Duprat, lapurtar errugbilaria ohia.
- 1954 – Iñaki Irazu, gipuzkoar euskara irakaslea eta idazlea.
- 1959 –
- Pedro Herrera, bizkaitar futbolari ohia.
- Karmele Igartua Bengoa, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta olerkaria (h. 2010).
- 1970 – Marie-Andrée Ouret, baxenafar liburuzaina, euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea.
- 1972 – Amaia Lopez de Munain, arabar kazetaria.
- 1973 – Ines Bengoa, kanariar-nafar ipuin kontalaria.
- 1974 – Aitziber López Cortajarena, bizkaitar biokimikaria, Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea.
- 1976 –
- Natxo López, nafar telebista zuzendari eta gidoigilea.
- Aitor Oroza, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa.
- 1978 – Jokin Perona, euskal politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko diputatua (h. 2024).
- 1980 –
- Bittor Aiape, nafar kantari eta dantzaria.
- Pottoka, nafar abeslaria.
- Idoia Villanueva, nafar politikaria.
- 1981 – Gorka Amuriza, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 – Ane Irazabal, gipuzkoar kazetaria.
- 1988 – Aitzol Atutxa, bizkaitar aizkolaria.
- 1990 –
- Omar Fraile, bizkaitar txirrindularia.
- Paula Mateo, bizkaitar futbolaria.
- 1991 – Sara Labiano, nafar futbolaria.
- 1993 – Ainhoa Etxebarria, bizkaitar irrati-esataria eta antzezlea.
- 1998 – Iosu Eskiroz, nafar pilotaria.
Mundua
- 1698 – Pierre Louis Maupertuis, frantziar matematikaria (h. 1759).
- 1744 – Elbridge Gerry, AEBetako 5. presidenteordea (h. 1814).
- 1763 – John Jacob Astor, Ameriketako Estatu Batuetako lehen milioiduna (h. 1848).
- 1797 – Paul Delaroche, frantziar margolaria (h. 1856).
- 1819 – Eunice Newton Foote, estatubatuar zientzialari, asmatzaile eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1888).
- 1831 – Xianfeng, Txinako enperadorea (h. 1861).
- 1837 – Wilhelm Lexis, alemaniar estatistikari, ekonomialari eta demografoa (h. 1914).
- 1839 – Ephraim Shay, estatubatuar asmatzailea (h. 1916).
- 1845 - Ragna Nielsen, norvegiar hezitzaile, pedagogo, autore, politikari eta feminista (h. 1924).
- 1846 – Tokugawa Iemochi, Tokugawa shogunerriko hamalaugarren shoguna (h. 1866).
- 1865 – Edoardo Bianchi, italiar enpresaburu eta asmatzailea, Bianchi bizikletak eta Autobianchi automobilak fabrikatzeko enpresen sortzailea (h. 1946).
- 1871 –
- Lyonel Feininger, alemaniar-estatubatuar margolaria eta marrazkilaria (h. 1956).
- Ethel Shakespear, britainiar geologo, funtzionario publiko eta filantropoa (h. 1946).
- 1876 – Maksim Litvinov, sobietar iraultzaile, politikari eta diplomazialaria (h. 1951).
- 1879 – Seamus O'Sullivan, The Dublin Magazine aldizkariko editore eta poeta irlandarra (h. 1958).
- 1887 – Josef Gerstmann, austriar neurologoa (h. 1969).
- 1888 –
- Shmuel Yosef Agnon, israeldar idazlea, 1966ko Literaturako Nobel Saria (h. 1970).
- Enrique Delgado, espainiar elizgizona, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua (h. 1978).
- 1889 – Erle Stanley Gardner, estatubatuar eleberrigilea (h. 1970).
- 1894 – Georges Lemaître, belgikar apaiz katoliko, matematikari, astronomo eta fisika irakaslea (h. 1966).
- 1898 – Berenice Abbott, estatubatuar argazkilaria (h. 1991).
- 1899 – James Cagney, estatubatuar aktorea (h. 1986).
- 1903 – Helena Cortesina, dantzaria, kupletista,aktorea eta Espainiako lehen emakume zinema-zuzendarietako bat (h. 1984).
- 1911 – Mercedes Sanz-Bachiller, espainiar politikaria, Auxilio Social sortzeagatik ezaguna (h. 2007).
- 1913 – Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (h. 2012).
- 1914 – James Purdy, estatubatuar idazlea (h. 2009).
- 1917 –
- Phyllis Diller, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2012).
- Kenan Evren, Turkiako presidentea (h. 2015).
- Christiane Rochefort, frantziar eleberrigile feminista (h. 1998).
- 1920 –
- Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (h. 2005).
- Juan Antonio Samaranch, kataluniar hockey jokalari, politikari eta enpresaburua eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentea (h. 2010).
- 1921 –
- Louis Lachenal, frantziar eskalatzailea (h. 1955).
- Mary Osborne, estatubatuar jazzeko-gitarrista, abeslaria eta gitarra fabrikatzailea (h. 1992).
- 1924 – Eulália Maria Lahmeyer Lobo, brasildar historialaria (h. 2011).
- 1925 –
- Carla Boni, italiar abeslaria (h. 2009).
- Mohammad Hasan Sharq, Afganistango lehen ministroa.
- 1929 – Sergei K. Godunov, errusiar matematikaria.
- 1930 – Arpád Račko, eslovakiar eskultorea (h. 2015).
- 1932 – Quino, argentinar komikigilea, Mafalda komiki sortaren sortzailea (h. 2020).
- 1933 – Karmenu Mifsud Bonnici, Maltako lehen ministroa (h. 2022).
- 1935 –
- Diahann Carrol, estatubatuar aktore, abeslari, modelo eta ekintzailea (h. 2019).
- Donald Sutherland, kanadar aktorea (h. 2024).
- 1939 – Spencer Davis, galestar musikari eta multiinstrumentista, The Spencer Davis Group taldeko sortzailea (h. 2020).
- 1944 –
- Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (h. 2019).
- Carlos Alberto Torres, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2016).
- 1945 – István Juhász, hungariar futbolaria (h. 2024).
- 1946 –
- José Catieau, frantziar txirrindularia (h. 2023).
- Eric Leman, belgiar txirrindulari ohia.
- 1947 –
- Camilla Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea.
- Fernanda Hurtado, espainiar aktorea, Hurtado ahizpak hirukoteko kidea.
- Teresa Hurtado, espainiar aktorea, Hurtado ahizpak hirukoteko kidea.
- 1948 –
- Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jotzailea (h. 2009).
- Luc Bondy, suitzar antzerki eta opera zuzendaria (h. 2015).
- 1952 –
- Carmen Balagué, kataluniar aktorea.
- David Hasselhoff, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- 1954 –
- Angela Merkel, 34. Alemaniako kantzilerra.
- Edward Natapei, Vanuatuko presidente eta lehen ministroa (h. 2015).
- 1959 – Baltazar Maria de Morais Júnior, brasildar futbolari ohia.
- 1961 – António Costa, portugaldar politikari eta abokatua.
- 1963 –
- Letsie III.a Lesothokoa, Lesothoko erregea.
- Matti Nykänen, finlandiar eski jauzilaria (h. 2019).
- 1964 – Dolors Feliu, Kataluniako Batzar Nazionaleko lehendakaria.
- 1965 – Santiago Segura, espainiar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta telebista aurkezlea.
- 1968 – Daniel Monzón, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
- 1969 – Jaan Kirsipuu, estoniar txirrindulari ohia.
- 1970 –
- Arlene Foster, Ipar Irlandako lehen ministroa.
- Gavin McInnes, estatubatuar aktorea.
- 1971 –
- Cory Doctorow, kanadar kazetaria, zientzia fikziozko idazlea eta Copyright eskubideak askatzearen aldeko ekintzailea.
- Ana Vives Casas, espainiar kazetaria (h. 2021).
- 1974 – Claudio Lopez, argentinar futbolaria.
- 1975 –
- Elena Anaya, espainiar aktorea.
- Cécile de France, belgikar aktorea.
- 1979 – Àlex Pastor López, kataluniar politikaria, Badalonako alkatea.
- 1981 – Mélanie Thierry, frantziar modelo eta aktorea.
- 1982 – Natasha Hamilton, britainiar abeslaria.
- 1983 – Bárbara Plá, kataluniar errugbilaria.
- 1993 – Kevin Larsen, daniar saskibaloi jokalaria.
- 1994 - Kali Uchis, kolonbiar-estatubatuar egile abeslaria, ekoizlea, aktorea, zuzendaria, diseinatzailea eta enpresaburua.
- 1998 – Arilena Ara, albaniar abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1829 – Jean Pierre Darrigol, lapurtar apaiz katoliko eta idazlea (j. 1790).
- 1856 - Enrique Aldana, bizkaitar biolin-jotzailea, Habanan (j. 1829).
- 1940 – Juan Tomás Gandarias, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1870).
- 1950 - Federiko Eskauriaza, Begoñako Errepublikako azken alkatea (j. 1876).
- 1975 – Johañe Pitrau, nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista zuberoarra (j. 1929).
- 1979 – Xavier Bueno, nafar margolaria, Italian (j. 1915).
- 1986 – Luis de Castresana, euskal herritar kazetari, idazle eta margolaria (j. 1925).
- 1992 – Eduardo López Albizu, bizkaitar sindikalista eta politikaria, Patxi López lehendakariaren aita (j. 1931).
- 1994 – Jean Borotra, euskal tenislaria, "Les Quatre Mousquetaires" taldeko kidea (j. 1898).
- 2009 –
- María Luisa Elio, nafar idazle eta aktorea, Mexiko Hirian (j. 1926).
- Esteban Larrañaga, trikitilaria (j. 1947).
- 2011 – Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea, Sevillan (j. 1923).
- 2016 – Jose Ramon Rekalde, gipuzkoar politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea (j. 1930).
- 2019 – Emilio Ybarra, gipuzkoar enpresaburu eta ekonomialaria (j. 1936).
- 2021 – Marcel Queheille, zuberoar txirrindularia (j. 1930).
Mundua
- 855 – Leon IV.a, Aita santua (j. c. 790).
- 924 – Eduardo Zaharra, Wessexko erregea (j. c. 874)
- 1085 – Roberto Guiscard, Apuliako kondea.
- 1086 – Gartzea Ramirez, aragoiar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. c. 1046).
- 1134 – Gendule VI.a Bearnokoa, Bearnoko bizkondea.
- 1399 – Eduvigis Poloniakoa, Poloniako Erresumako erregina eta erresumako lehen emakumezko monarka.
- 1453 – John Talbot (Shrewsburyko I. kondea), ingeles buruzagi militarra.
- 1578 – Mimar Sinan, Otomandar Inperioko arkitekto eta ingeniari nagusia (j. c. 1490).
- 1718 – William Penn, ingeles enpresari, filosofo eta kuakeroa, Pennsylvaniako probintziaren sortzailea (j. 1644).
- 1762 – Petri III.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1728).
- 1766 – Giuseppe Castiglione, italiar margolaria eta misiolari jesuita (j. 1688).
- 1790 – Adam Smith, eskoziar ekonomista eta filosofoa, ekonomiaren aita bezala ezagutua (j. 1723).
- 1793 – Charlotte Corday, Frantziako Errepublikaren aldeko iraultzailea (j. 1768).
- 1845 – Charles Grey (Greyko II. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1764).
- 1878 – Julia Cecilia Stretton, ingeles idazlea (j. 1812).
- 1887 – Dorothea Dix, gaixotasun mentalak zituzten pertsona etxegabeen alde egin zuen estatubatuar aktibista (j. 1802).
- 1894 – Leconte de Lisle, frantziar olerkaria (j. 1818).
- 1903 – James Abbott McNeill Whistler, estatubatuar pintorea eta grabatzailea (j. 1834).
- 1912 – Henri Poincaré, frantziar matematikaria, fisikaria eta filosofoa (j. 1854).
- 1917 – Giuseppe Veronese, italiar matematikaria, geometrian aditua (j. 1854).
- 1918an, Uraletako herrixka batean boltxebikeek erailda:
- Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria (j. 1872).
- Nikolas II.a Errusiakoa, errusiako azken tsarra (j. 1868).
- Aleksei Nikolaevitx Errusiakoa, Errusiako tsarevitxa (j. 1904).
- Anastasia Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (j. 1901).
- Olga Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (j. 1895).
- Tatiana Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (j. 1897).
- 1922 – Heinrich Rubens, alemaniar fisikaria (j. 1865).
- 1925 – Lovis Corinth, alemaniar artista eta idazlea (j. 1858).
- 1928 –
- Giovanni Giolitti, Italiako Lehen Ministroa (j. 1842).
- Álvaro Obregón, mexikar militar eta politikaria (j. 1880).
- 1937 – Gabriel Pierné, frantziar musikagilea (j. 1863).
- 1938 – Robert Wiene, alemaniar zinemagilea (j. 1873).
- 1939 – Henri-Jean Houbaut, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1880).
- 1943 – Patrick Duncan, Hegoafrikako gobernadore nagusia (j. 1870).
- 1944 – William James Sidis, estatubatuar haur prodijioa, matematika eta hizkuntzalaritzarako dohai bikainak zituena (j. 1898).
- 1954 – Vincas Krėvė-Mickevičius, lituaniar idazlea (j. 1882).
- 1959 – Billie Holiday, Lady Day, estatubatuar jazz-kantaria, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileenatakoa (j. 1915).
- 1961 – Ty Cobb, estatubatuar beisbol jokalaria, bere garaiko beisboleko izarrik handientzat hartua (j. 1886).
- 1967 – John Coltrane, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzailea, jazzaren historiako musikorik garrantzitsuenetakoa (j. 1916).
- 1968 – Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (j. 1867).
- 1979 – Edward Akufo-Addo, Ghanako presidentea (j. 1906).
- 1980 – Boris Delaunay, errusiar alpinista eta matematikaria (j. 1890).
- 1982 – Varlam Xalamov, errusiar idazle, kazetari eta olerkaria (j. 1907).
- 1984 – Esperanza Rodríguez Cerdán, espainiar maistra errepublikanoa (j. 1892).
- 1985 – Susanne Langer, estatubatuar filosofo, idazle eta hezitzailea (j. 1895).
- 1986 – Louis Gardet, frantziar teologo, filosofo eta mistikoa (j. 1904).
- 1995 – Juan Manuel Fangio, 1 Formulako argentinar gidaria, historiako onenetakoa (j. 1911).
- 1996 – Chas Chandler, ingeles musikari, disko-ekoizle eta managerra (j. 1938).
- 2001 – Katharine Graham, estatubatuar kazetaria eta hedabideen enpresaburua (j. 1917).
- 2002 – Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (j. 1911).
- 2003 - Rosalyn Tureck, estatubatuar piano-jotzaile eta klabizenbalo-jotzailea (j. 1914).
- 2004 – Mildred Dolson, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (j. 1918).
- 2005 –
- Laurel Aitken, Godfather of Ska, jamaikar kantari eta konpositorea, Ska musikaren aitzindaria (j. 1927).
- Edward Heath, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1916).
- Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (j. 1926).
- 2006 – Mickey Spillane, estatubatuar idazlea (j. 1918).
- 2008 – Angie Zapata, jipoituta eraila izan zen estatubatuar emakumezko transexuala (j. 1989).
- 2009 –
- Walter Cronkite, estatubatuar kazetari eta telebistako aurkezlea (j. 1916).
- Leszek Kołakowski, poloniar filosofoa (j. 1927).
- 2011 –
- Juan María Bordaberry, euskal jatorridun Uruguaiko diktadorea (j. 1928).
- Takaji Mori, japoniar futbolaria (j. 1943).
- 2013 – Henri Alleg, frantziar kazetaria, PCFko kidea eta Alger républicain egunkariaren zuzendaria (j. 1921).
- 2015 – Jules Bianchi, 1 Formulako frantziar pilotua (j. 1989).
- 2018 - Yvonne Blake, espainiar-britainiar jantzi-diseinatzailea (j. 1940).
- 2019 – Andrea Camilleri, italiar idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendaria (j. 1925).
- 2020 –
- Derek Ho, hawaiiar surflaria (j. 1964).
- John Lewis, estatubatuar ekintzaile eta politikaria, Eskubide zibil eta politikoen aldeko buruzagia (j. 1940).
- Zizi Jeanmaire, frantziar dantzari eta aktorea (j. 1924).
- Ron Tauranac, angloaustraliar ingeniari eta autoen-diseinatzailea (j. 1925).
- 2021 – Pilar Bardem, espainiar aktorea (j. 1939).
- 2023 – Vanderlei Eustáquio de Oliveira, Palinha, brasildar futbolaria (j. 1950).
- 2024 – Rosa Regàs, kataluniar idazlea, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari nagusia (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Itsasne eta Mariñe/Marina/Marinek.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |