LabLynx Wiki
Edukiak
- Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morelos (argipena)».
Morelos | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Cuernavaca |
Gobernadorea | Graco Ramírez PRD |
Laburdura | Mor. |
Diputatuak | 10 |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°44′51″N 99°04′13″W / 18.7475°N 99.0703°W |
Azalera | 4.893 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.777.227 biztanle (2010[1]) |
Dentsitatea | 363.22 bizt/km² |
http://www.morelos.gob.mx/ |
Morelos Mexiko erdialdeko estatu federala da. Iparraldean Barruti Federalarekin du muga, ipar-ekialde eta ipar-mendebaldean Mexikoko estatuarekin, hegoaldean Guerrerorekin eta ekialdean Pueblarekin. 4.893 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.777.227 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Cuernavaca da.
Historia
Antzina lurralde honetan tlahuikak bizi ziren. Mexikoko Iraultzaren garaian Emiliano Zapataren egoitza nagusia izan zen. Izena José María Morelos apaiz matxinoaren omenez eman zioten, Mexikoren independentziaren alde borrokatu zutenetako bat. Haren omenez, jaioterria zuen Valladolid hiriari Morelia izena eman zioten.
Pertsona ezagunak
- Emiliano Zapata (1879-1919), iraultzailea.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
Kanpo estekak
Mexikoko Estatuak | ||
---|---|---|
|