IHE Wiki
Edukiak
Jorge Icaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quito, 1906ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Ekuador |
Heriotza | Loja probintzia, 1978ko maiatzaren 26a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unidad educativa Mejia (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
Jorge Icaza Coronel (Quito, 1906ko ekainaren 10a - Ib., 1978ko maiatzaren 26a) Ekuadorreko eleberrigilea izan zen. Indioen matxinada kontatzen duen lanari esker lortu zuen ospe handia (1934, Huasipongo). Latifundismoaren eta kolonoen aurka idatzi zuen hurrengo liburuetan: En las calles (1935, Kaleetan), Cholos (1938), Media Vida deslumbrados (1942) eta Huairapamushcas (1948). Era dotoreagoan baina aurreko lanen bidetik idatzi zituen: Seis veces la muerte (1954, Sei bider heriotza), El chulla Romero y Flores (1959, mulato baten bizitza), eta Viejos cuentos (1960, Ipuin zaharrak). Literatura indigenista deituaren idazlerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Icazaren hizkuntzan leku handia hartzen du indioen hizkuntzak berak.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Icaza |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.