IHE Wiki
Edukiak
Angloak edo angliarrak[1] (alemanez: Angeln; antzinako ingelesez Englas; latinez: anglus, singularra, anglii, plurala) germaniar herri bat izan zen. Jatorria gaur egungo Alemaniako Schleswig-Holstein estatuko Angeln eskualdean zuten (Danimarkako mugatik hurbil).
V. eta V. mendeetan zehar saxoi eta jutoekin batera gaur egungo Ingalaterrako ekialdean kokatu ziren, hiru erreinu sortuz: East Anglia, Mercia eta Northumbria. Anglo eta saxoein arteko batasunak anglosaxoi herriaren sorkuntza ekarri zuen.
Euren izendapena Engla-lond, gerora Engeland, hots, "Angloen Lurraldea", gaur egungo Ingalaterra izenen jatorria da.
Iruditegia
-
Angeln eskualdea edo penintsula.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 4 or..