HL7 Wiki

Erronkaribar (Euskal Herria), Belaguatik

Ibarra edo harana lurrazaleko sakonune bat da, forma luzekoa eta ibai edo glaziar baten higadurak sortua. Inklinatua da, itsasorantz, laku baterantz edo arro baterantz.

Euskalkietako izenak

Esanahi honetarako, euskara batuko izen egokienak ibar eta haran direla arautu du Euskaltzaindiak.[1] Euskalkietan, beste hainbat izen erabiltzen dira, hala nola: naba, iberra, mendibitarte, balle, sakon, errekabitarte, menditarte, mendisakon, etab.[2]

Tipologia

Ibarren sailkapena jatorriaren arabera (Lurrekoak, Ilargikoak, Martekoak eta abar) edo zabaleko ebaketaren arabera sailka daitezke:

Erreferentziak

  1. «“Bailara”, “ibar” eta “haran”» Plazaberri (Euskaltzaindia) 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. «383: valle / vallée (avec rivière ou ruisseau) / valley (with a river)» Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

Ikus, gainera


Kanpo estekak


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .