HL7 Wiki
Itxura
2022. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa • 2040(e)koa |
Urteak | 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 • 2025 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2022 MMXXII |
Ab urbe condita | 2775 |
Armeniar egutegia | 1471 ԹՎ ՌՆՀԱ |
Bahá'í egutegia | 178 – 179 |
Bengaliar egutegia | 1429 |
Berber egutegia | 2972 |
Egutegi budista | 2566 |
Myanmarko egutegia | 1384 |
Bizantziar egutegia | 7530 – 7531 |
Koptoen egutegia | 1738 – 1739 |
Etiopiar egutegia | 2014 – 2015 |
Hebrear egutegia | 5782 – 5783 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2078 – 2079 |
Shaka Samvat | 1944 – 1945 |
Kali Yuga | 5123 – 5124 |
Iraniar egutegia | 1400 – 1401 |
Islamiar egutegia | 1443 – 1444 |
Japoniar egutegia | Reiwa 4 (令和4年) |
Korear egutegia | 4355 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2565 |
Unix denbora | 1640995200 – 1672531199 |
Holozeniar egutegia | 12022 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2022a larunbatez hasitako urte arrunta izango da.
Gertaerak
Euskal Herria
- Uztailaren 22an, Bakegileak erakundeak Ipar Euskal Herriko blokeo eguna aldarrikatu zuen, arazo eta oztopo handiak sortuz bide nagusietan. Guztia bake prozesuaren blokeoa salatzeko.
Mundua
- Urtarrilaren 2tik 11ra – Gasaren prezioaren bat-bateko igoerak protestak eragin zituen Kazakhstanen. Gutxienez 225 hildako eta 5000 zauritu izan ziren.
- Urtarrilaren 14 eta 15a – Hunga Tonga–Hunga Haʻapai sumendiaren 2022ko erupzioa.
- Apirilaren 24a – 2022ko frantziar hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian Emmanuel Macron gailendu zen botoen %58,55ekin, bere bigarren legealdirako hautatua izanik.
- Ekainaren 19a – 2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileen bigarren itzulia: Ensemble koalizioak eskuratu zituen eserleku gehien, baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen.
- Ekainaren 24a – Dobbs auzia Jackson Women 's Health erakundearen aurka amaitu zen. Epai horrekin AEBetako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen abortu eskubide konstituzionala; aurrerantzean, estatu bakoitzak izanen du auziaren gainean erabakitzeko eskumena.
- Ekainaren 24a – Melillako sarraskian gutxienez 25 hildako izan ziren.
- Uztailaren 3a – Marmolada mendian izotz-jausi handi batek 9 hildako, 7 zauritu eta lau desagertu utzi zituen.
- Urriaren 2a – Hauteskunde orokorrak egin ziren Brasilen.
- Urriaren 8a – Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Krimeako zubiaren galtzadan bat-bateko leherketa bat gertatu zen.
- Abenduaren 7a – Estatuaren autogolpe saiakera izan zen Perun.
Ekonomia
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Martxoaren 31tik apirilaren 10era – 2021eko martxoan COVID-19 pandemiaren eraginez bertan behera gelditu zen 22. Korrika ospatu zen. Amurriotik abiatu eta Donostian bukatu zen,
- Apirilaren 1a eta ekainaren 11 bitartean 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa jokatu zen. Peru Abarrategik txapela eskuratu zuen Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatuta
- Irailaren 24tik urriaren 9ra – 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea.
- Urriaren 16a – Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- Urriaren 22tik abenduaren 3ra – 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa
- Abenduaren 18a – 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Mundua
- Martxoaren 27a – 94. Oscar Sarien ekitaldia ospatu zen Hollywoodeko Dolby Antzokian. Will Smith aktorea eta Chris Rock umoristaren arteko gertakari batek sari banaketa "eklipsatu" zuen esatari askoren esanetan.
- Maiatzaren 14a – Eurovision Abesti Lehiaketaren 66. edizioa Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin
- Abenduaren 11 – 2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa.
Zientzia eta teknologia
- Uztailaren 7tik 14ra – 2022ko Matematikarien Nazioarteko Biltzarra egin zen.
- Uztailaren 11 – James Webb teleskopioak bere eremu sakoneko lehen irudia igorri zuen.
- Urriaren 22a – Eguzki-eklipse partziala izan zen, Euskal Herrian eguerdi aldean izan zuena maximoa, magnitude oso txikiarekin.
Kirolak
Olinpiar Jokoak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoak (Beijing, Txinako Herri Errepublika; otsailaren 2a – otsailaren 20a).
- 4 Euskal herritarrek hartu zuten parte 3 kiroletan, hiruk Espainiako selekzioarekin eta besteak Brasilgoarekin.
Euskal Herria
- Urtarrilaren 16a – Athleticek 2022ko Espainiako Superkoparen finala jokatu zuen Real Madrilen aurka. 0-2 galdu zuen.
- Apirilaren 2a – 2022ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Warren Barguil garaile.
- Apirilaren 9a – 61. Euskal Herriko Itzulia bukatu zen. Daniel Felipe Martínez kolonbiarrak eraman zuen txapela.
- Maiatzaren 8a – 2022ko Eibarko Hiria Sari Nagusia: Olivia Baril irabazle.
- Maiatzaren 10a – 2022ko Emakumeen Nafarroako Klasikoa: Sarah Gigante irabazle.
- Maiatzaren 15a – 2022ko Euskal Herriko Emakumezkoen Itzulia: Demi Vollering irabazle.
- Maiatzaren 17a – 2022ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Pauliena Rooijakkers irabazle.
- Maiatzaren 29a – 2022ko Nafarroako Itzulia: Andrew Vollmer irabazle.
- Uztailaren 25a – 2022ko Ordiziako Klasika: Simon Yates irabazle.
- Uztailaren 30a – 2022ko Donostia Klasikoa: Remco Evenepoel irabazle.
- Uztailaren 31 – 2022ko Getxoko Zirkuitua: Juan Ayuso irabazle.
- Irailaren 11 – 2022ko Kontxako Bandera: Urdaibai (Bermeo)k 6. bandera eskuratu zuen, eta Oriok hirugarrena emakumezkoetan.
- Irailaren 18a –
- Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia: Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz.
- ETE Ligako 2022ko denboraldia: Hondarribia txapeldun.
- Urriaren 21etik 29ra – Munduko XIX. Pilota Txapelketa jokatu zen Biarritz, Baiona, Bidarte eta Hazparnen.
Mundua
- Otsailaren 24tik 27ra – O Gran Camiño txirrindularitza lasterketaren lehen edizioa jokatu zen Galizian. Alejandro Valverde izan zen garailea.
- Martxoaren 13a -
- 2022ko Tirreno-Adriatiko: Tadej Pogačar irabazle.
- 2022ko Paris-Niza: Primož Roglič irabazle.
- Martxoaren 19a – 2022ko Sei Nazioen Txapelketa: Frantziak 18. txapelketa eskuratu zuen, 12 urtetako lehorteari amaiera emanez. Partida guztiak irabazi zituen gainera.
- Martxoaren 19a – 2022ko Milan-San Remo: Matej Mohorič irabazle.
- Martxoaren 27a – 2022ko Kataluniako Volta: Sergio Higuita irabazle.
- Apirilaren 4a – 2022ko Flandriako Tourra: Mathieu van der Poel irabazle.
- Apirilaren 17a – Turkiako Itzuliaren 57. edizioa amaitu zen. Patrick Bevin izan zen irabazlea.
- Apirilaren 17a – 2022ko Paris-Roubaix: Dylan van Baarle irabazle.
- Apirilaren 24a – 2022ko Lieja-Bastogne-Lieja: Remco Evenepoel irabazle.
- Apirilaren 30a – 2022ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketan Ingalaterra izan zen irabazle,
- Maiatzaren 29a – 2022ko Italiako Giroa: Jai Hindley irabazle.
- Uztailaren 24a – 2022ko Frantziako Tourra: Jonas Vingegaard irabazle.
- Uztailaren 31 – 2022ko Emakumezkoen Frantziako Tourra: Annemiek van Vleuten irabazle.
- Abuztuaren 7a – 2022ko Espainiako Traineru Txapelketa jokatu zen Castropolen. Club de Mar Bueuk gizonezkoetan eta Chapelak emakumezkoetan lortu zituzten beren aurreneko txapelak.
- Irailaren 11 – 2022ko Espainiako Itzulia bukatu zen. Remco Evenepoel izan zen irabazlea.
- Irailaren 24a – 2022ko The Rugby Championship: Zeelanda Berria irabazle.
- Azaroaren 12a – 2021eko Munduko Errugbi Koparen finala jokatu zen Zeelanda Berrian: Zeelanda Berriak atxiki zuen kopa, finalean Ingalaterrari 31 eta 34 irabazita.
- Abenduaren 18a – Argentinak 22. Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Calisto Tanzi, italiar negozio-gizona, Parmalat enpresaren sortzailea (j. 1938).
- Urtarrilaren 2a – Ana Bejerano, bizkaitar abeslaria (j. 1962).
- Urtarrilaren 2a – Xanti Iparragirre, gipuzkoar bertsolaria (j. 1934).
- Urtarrilaren 2a – Richard Leakey, kenyar antropologoa (j. 1944).
- Urtarrilaren 2a – Voltaire Schilling, brasildar irakaslea eta historialaria (j. 1944).
- Urtarrilaren 3a – Igor Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (j. 1949).
- Urtarrilaren 3a – Gianni Celati, italiar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 3a – Olga Gavrilova, sobietar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (j. 1957).
- Urtarrilaren 3a – Viktor Saneiev, georgiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua (j. 1945).
- Urtarrilaren 5a – Kim Mi-soo, hegokorear aktore eta modeloa (j. 1992).
- Urtarrilaren 6a – Peter Bogdanovich, estatubatuar zinema zuzendaria eta zinemari buruzko liburuen idazlea (j. 1939).
- Urtarrilaren 6a – Flavio Etcheto, argentinar ekoizle, musikari, idazle eta konpositorea (j. 1969).
- Urtarrilaren 6a – Bob Falkenburg, estatubatuar tenislaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 6a – Sidney Poitier, bahamar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 6a – Maixux Rekalde, gipuzkoar bakezalea eta euskaltzailea (j. 1934).
- Urtarrilaren 7a – Andrés Salcedo, kolonbiar esataria, berriemailea, idazlea, musikagilea, aurkezlea eta kirol-kazetaria (j. 1940).
- Urtarrilaren 9a – Toshiki Kaifu, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1931).
- Urtarrilaren 9a – Bob Saget, estatubatuar aktorea (j. 1956).
- Urtarrilaren 10a – Herbert Achternbusch, alemaniar idazlea, aktorea eta zinema-zuzendaria (j. 1938).
- Urtarrilaren 11 – Anatoli Aliabiev, errusiar biatleta (j. 1951).
- Urtarrilaren 11 – David Sassoli, italiar kazetari eta politikaria, Europako Parlamentuko presidentea (j. 1956).
- Urtarrilaren 11 – Ernest Shonekan, Nigeriako estatuburua (j. 1936).
- Urtarrilaren 12a – Ronnie Spector, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko ahots nagusia (j. 1943).
- Urtarrilaren 14a – Ricardo Bofill, kataluniar arkitektoa (j. 1939).
- Urtarrilaren 14 – Carmen de la Maza, gipuzkoar antzezlea (j. 1940).
- Urtarrilaren 15a – Danel Goikolea, gipuzkoar bertsolari eta bertsozalea (j. 1969).
- Urtarrilaren 15a – Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (j. 1940).
- Urtarrilaren 16a – Kevin Flynn, irlandar errugbilaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 16a – Hana Horka, kantari txekiarra, Asonance folk-taldeko kidea (j. 1964).
- Urtarrilaren 16 – Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea (j. 1945).
- Urtarrilaren 18a – Francisco Gento, espainiar futbolaria, Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi zituen futbolaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 18a – Yvette Mimieux, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Urtarrilaren 19a – Hardy Krüger, alemaniar aktorea (j. 1928).
- Urtarrilaren 19a – Gaspard Ulliel, frantziar aktore eta modeloa (j. 1984).
- Urtarrilaren 20a – Heidi Biebl, alemaniar eskiatzailea (j. 1941).
- Urtarrilaren 20a – Meat Loaf, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 20a – Jesus Murgiondo, gipuzkoar pilotazalea, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehenengo lehendakaria (j. 1931).
- Urtarrilaren 20a – Elza Soares, brasildar sanba, bossa nova eta Brasilgo herri musika abeslaria eta musikagilea (j. 1930).
- Urtarrilaren 21a – Rex Cawley, estatubatuar atleta (j. 1940).
- Urtarrilaren 23a – Jean-Claude Mézières, frantziar komikigile eta marrazkilaria (j. 1938).
- Urtarrilaren 23a – Thierry Mugler, frantziar moda-diseinatzailea (h. 1948).
- Urtarrilaren 24a – John Arrillaga, estatubatuar enpresaburua, Silicon Valleyko lur-jaberik nagusienetariko bat (j. 1937).
- Urtarrilaren 24a – Szilveszter Csollány, hungariar gimnasta (j. 1970).
- Urtarrilaren 25a – Wim Jansen, herbehereetar futbolari eta entrenatzailea (j. 1946).
- Urtarrilaren 27a – René de Obaldia, frantziar idazlea (j. 1918).
- Urtarrilaren 28a – Leire Iribarne, euskal musikaria, pianojolea eta abeslaria, Diabolo Kiwi taldeko partaidea (j. 1997).
- Urtarrilaren 28a – Guy Laporte, frantziar errugbilaria (j. 1952).
- Urtarrilaren 30a – Suylen Milanés, kubatar abeslari eta ekoizlea (j. 1971).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Juan Jose Pujana, EAJeko bizkaitar politikaria (j. 1943).
- Otsailaren 2a – Hanna Abu-Hanna, palestinar idazle, poeta eta ikerlaria (j. 1928).
- Otsailaren 2a – Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (j. 1943).
- Otsailaren 2a – Monica Vitti, italiar aktorea (j. 1931).
- Otsailaren 3a – Tom Kiernan, irlandar errugbilaria (j. 1939).
- Otsailaren 3a – Jristos Sartzetakis, Greziako presidentea (j. 1929).
- Otsailaren 4a – Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (j. 1943).
- Otsailaren 5a – Angélica Gorodischer, argentinar idazlea (j. 1928).
- Otsailaren 5a – Fernando Marías, bizkaitar idazlea (j. 1958).
- Otsailaren 6a – George Crumb, estatubatuar musika klasiko moderno eta abangoardiako musikagilea (j. 1929).
- Otsailaren 6a – Lata Mangeshkar, indiar abeslaria (j. 1929).
- Otsailaren 7a – Douglas Trumbull, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, efektu berezien aitzindarietako bat (j. 1942).
- Otsailaren 8a – Javier Berasaluze Markiegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
- Otsailaren 8a – Luc Montagnier, frantziar mikrobiologoa, birologia arloan nabarmendua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1932).
- Otsailaren 9a – Sebastian Bieniek, alemaniar gidoilari, ekoizle, margolari, aktore eta zinema zuzendaria (j. 1975).
- Otsailaren 9a – Betty Davis, estatubatuar funk eta soul musikaren emakume abeslaria (j. 1944).
- Otsailaren 9a – Julene Eguzkizaga, bizkaitar maistra (j. 1928).
- Otsailaren 9a – Alicia Hermida, espainiar aktorea eta interpretazio-irakaslea (j. 1932).
- Otsailaren 9a – Ian McDonald, ingeles musikaria, King Crimson eta Foreigner taldeen sortzailea (j. 1946).
- Otsailaren 9a – Jean-Marc Orgogozo, lapurtar neuropsikiatra eta ikertzailea (j. 1949).
- Otsailaren 10a – Manuel Esquivel, Belizeko lehen ministroa (j. 1940).
- Otsailaren 10a – Martín José Zelaia, nafar txirrindularia (j. 1937).
- Otsailaren 10a – Maria Antònia Oliver i Cabrer, katalanezko idazlea (j. 1946).
- Otsailaren 11 – Isabel Torres, kanariar telebista aurkezlea, irrati esataria eta aktorea (j. 1969).
- Otsailaren 12a – Ignacio Javier Gomara, nafar abokatu eta politikaria (j. 1927).
- Otsailaren 12a – Carmen Herrera, kubatar margolari eta eskultorea (j. 1915).
- Otsailaren 12a – Ivan Reitman, eslovakiar jatorriko kanadar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1946).
- Otsailaren 14a - Hélène de Monferrand, frantziar eleberrigilea (j. 1947).
- Otsailaren 15a – Karmele Aierbe, gipuzkoar irakasle, politikari abertzalea eta euskaltzalea (j. 1951).
- Otsailaren 16a – Cristina Calderón, Yagan hizkuntzaren azken hiztuna (j. 1928).
- Otsailaren 16a – Dorce Gamalama, indonesiar emakumezko abeslari, aktore, aurkezle eta umorista transexuala (j. 1963).
- Otsailaren 16a – Amos Sawyer, Liberiako bitarteko presidentea (j. 1945).
- Otsailaren 17a – Tomás Aragüés Bernad, euskal musikagilea (j. 1935).
- Otsailaren 18a – Juana Arrillaga, Arene II., gipuzkoar erraketista (j. 1925).
- Otsailaren 18a – Mauri Ugartemendia, bizkaitar futbolaria (j. 1934).
- Otsailaren 19a – Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (j. 1945).
- Otsailaren 19a – Kakuichi Mimura, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Otsailaren 20a – Oleksandr Sydorenko, ukrainar igerilaria (j. 1960).
- Otsailaren 21a – Miguel Ángel Gallardo, katalan marrazkilaria (j. 1955).
- Otsailaren 22a – Mark Lanegan, estatubatuar konposatzaile eta abeslaria (j. 1964).
- Otsailaren 23a – Abelin Linazisoro, gipuzkoar idazle eta aktorea (j. 1942).
- Otsailaren 23a – Jorge Zabalza, uruguaitar politikaria (j. 1943).
- Otsailaren 24a – Sally Kellerman, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1937).
- Otsailaren 24a – Ivanka Khristova, bulgariar pisu jaurtitzailea (j. 1941).
- Otsailaren 24a – John Landy, australiar atleta eta politikaria (j. 1930).
- Otsailaren 24a – Kathleen Nord, alemaniar igerilaria (j. 1965).
- Otsailaren 24a – Nida Patcharaveerapong, thailandiar aktorea (j. 1984).
- Otsailaren 25a – Rosa Balaguer Oltra, valentziar kazetaria, irratian eta telebistan valentzieraz hitz egiten aitzindaria (j. c. 1956).
- Otsailaren 25a – Kristina Saralegi, nafar baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea (j. 1974).
- Otsailaren 26a – Julen Zabaleta, Yulen, gipuzkoar marrazkilaria (j. 1921).
- Otsailaren 27a – Carlos Álvarez Cruz, espainiar poeta eta hizlaria (j. 1933).
- Otsailaren 28a – Abuzed Omar Dorda, Libiako lehen ministroa (j. 1944).
- Otsailaren 28a – Andrei Sukhovetski, sobietar-errusiar maior jenerala, Ukrainako inbasioan (j. 1974).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Alevtina Koltxina, sobietar iraupen-eskiatzailea (j. 1930).
- Martxoaren 1a – Jevhen Malyxev, ukrainar biatleta eta militarra, Ukrainako inbasioan (j. 2002).
- Martxoaren 2a – Volodymyr Struk, ukrainiar politikaria, Kreminnako alkatea, , Ukrainako inbasioan (j. 1964).
- Martxoaren 3a – Francesca Gargallo, ideologia feministako italiar filosofoa, idazlea, itzultzailea, editorea eta aktibista (j. 1956).
- Martxoaren 3a – Valeri Txybinieiev, sobietar-ukrainar frankotiratzailea, Ukrainako inbasioan (j. 1988).
- Martxoaren 3a – Maryan Wisniewski, frantziar futbolaria (j. 1937).
- Martxoaren 4a – Shane Warne, australiar kriket jokalaria (j. 1969).
- Martxoaren 5a – Miquel Strubell i Trueta, kataluniar soziolinguista (j. 1949).
- Martxoaren 6a – Margit Korondi, hungariar gimnasta (j. 1932).
- Martxoaren 6a – Pau Riba, kataluniar folk kantautore, artista ikonoklasta eta idazlea (j. 1948).
- Martxoaren 7a – Muhammad Rafiq Tarar, Pakistango presidentea (j. 1929).
- Martxoaren 8a – Yulia Zdanovska, ukrainar matematikaria, Ukrainako inbasioan (j. 2000).
- Martxoaren 10a – John Elliott, britainiar historialari eta hispanista (j. 1930).
- Martxoaren 10a – Jürgen Grabowski, alemaniar futbolaria (j. 1944).
- Martxoaren 11 – Rupiah Banda, Zambiako 4. presidentea (j. 1937).
- Martxoaren 11 – Andrei Kolesnikov, errusiar jenerala, Ukrainako inbasioan (j. 1977).
- Martxoaren 11 – Timmy Thomas, estatubatuar R&B abeslaria, teklatu-jotzailea, musikagilea eta disko-ekoizlea (j. 1944).
- Martxoaren 12a – Alain Krivine, frantziar ezkerreko-politikari eta ideologoa (j. 1941).
- Martxoaren 12a – Karl Offmann, Maurizioko presidentea (j. 1940).
- Martxoaren 13a – William Hurt, estatubatuar aktorea (j. 1950).
- Martxoaren 15a – Oleg Mitiaev, errusiar jenerala, Ukrainako inbasioan (j. 1974).
- Martxoaren 15a – Eugene Parker, estatubatuar zientzialaria, eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua (j. 1927).
- Martxoaren 17a – Pello Apezetxea Zubiri, euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1932).
- Martxoaren 17a – Oksana Xvets, ukrainar aktorea (j. 1955).
- Martxoaren 18a – George Montague, "Herriko Gayrik Zaharrena", gay eskubideen aldeko britainiar aktibista (j. 1923).
- Martxoaren 19a – Shahabuddin Ahmed, Bangladeshko presidentea (j. 1930).
- Martxoaren 19a – Federico Martín Aramburú, argentinar errugbilaria (j. 1980)
- Martxoaren 20a – Lauri Karttunen, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1941).
- Martxoaren 20a – Juan Ignacio Lorente, arabar alpinista eta oftalmologoa (j. 1939).
- Martxoaren 21a – Yvan Colonna, Korsika Askatzeko Nazio Frontearen kidea, Claude Érignac prefeta hiltzeagatik betiko kartzelara kondenatua (j. 1960).
- Martxoaren 21a – Soumeylou Boubèye Maïga, Maliko lehen ministroa (j. 1954).
- Martxoaren 23a – Madeleine Albright, estatubatuar politikaria (j. 1937).
- Martxoaren 24a – María Ángeles Garai, Bizkaiko lehen ikastolako lehen andereñoa (j. 1930).
- Martxoaren 24a – Luis Roldán, nafar politikaria eta goardia zibilaren zuzendaria (j. 1943).
- Martxoaren 24a – Bert Ruiter, herbehereetar musikaria (j. 1946).
- Martxoaren 25a – Josu Baez Mujika, euskal idazle eta poeta (j. 1953).
- Martxoaren 25a – Taylor Hawkins, estatubatuar musikaria, Foo Fighters taldeko bateria-jotzailea (j. 1972).
- Martxoaren 27a – Titus Buberník, eslovakiar futbolaria (j. 1933).
- Martxoaren 27a – Ayaz Mutallibov, Azerbaijango lehendabiziko presidentea (j. 1938).
- Martxoaren 27a – Mario Muchnik, argentinar-espainiar idazle, argitaratzaile, argazkilari eta fisikaria (j. 1931).
- Martxoaren 28a – Antonios Naguib, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (j. 1935).
- Martxoaren 30a – Dolores Castro, mexikar poeta, kontalaria, saiokeragilea eta kritikari literarioa (j. 1923).
- Martxoaren 30a – Egon Franke, poloniar eskrimalaria, florete modalitatekoa (j. 1935).
- Martxoaren 31 – Georgi Atanasov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1933).
- Martxoaren 31 – Richard Howard, estatubatuar poeta eta itzultzailea (j. 1929).
- Martxoaren 31 – Oleksiy Tsybko, ukrainar errugbilari eta militarra, Ukrainako inbasioan (j. 1967).
Apirila
- Apirilaren 2a – Leonel Sánchez, txiletar futbolaria (j. 1936).
- Apirilaren 3a – Lygia Fagundes Telles, brasildar idazlea (j. 1923).
- Apirilaren 4a – Diango Cissoko, Maliko lehen ministroa (j. 1948).
- Apirilaren 5a – Sidney Altman, kanadar biologo molekularra, 1989ko Kimikako Nobel Saria (j. 1939).
- Apirilaren 5a – Joaquim Carvalho, portugaldar futbolaria (j. 1937).
- Apirilaren 5a – José Ángel Lema Pueyo, gipuzkoar historialaria, Erdi Aroaren Historian eta Paleografian aditua (j. 1960).
- Apirilaren 6a – David McKee, britainiar idazlea eta ilustratzailea (j. 1935).
- Apirilaren 7a - Pilar Sanjurjo, galiziar meteorologoa, telebistan egindako agerraldiengatik ezaguna (j. 1942).
- Apirilaren 6a – Tom Smith, eskoziar errugbilaria (j. 1971).
- Apirilaren 6a – Vladimir Zhirinovski, errusiar politikaria (j. 1946).
- Apirilaren 9a – Jack Higgins, ingeles eleberrigilea (j. 1929).
- Apirilaren 10a – Philippe Boesmans, belgikar musikagilea (j. 1936).
- Apirilaren 12a – Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- Apirilaren 12a – Mikel Zamalloa, bizkaitar musikari eta folklore ikertzailea (j. 1953).
- Apirilaren 13a – Michel Bouquet, frantziar antzezlea (j. 1925).
- Apirilaren 15a – Henry Plumb, britainiar nekazari eta politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (j. 1929).
- Apirilaren 15a – Iñaki Segurola, gipuzkoar idazlea, filologoa eta hiztegigilea (j. 1962).
- Apirilaren 16a – Luisa Durán, Extremadurako zigarrogilea, extremadurerazko idazlea, poesia, prosan eta antzerkian aritutakoa (j. 1934).
- Apirilaren 17a – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (j. 1945).
- Apirilaren 18a – Harrison Birtwistle, ingeles musikagilea (j. 1934).
- Apirilaren 19a – Kane Tanaka, 119 urte eta 107 egun bizi izandako japoniarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1903).
- Apirilaren 21a – Mwai Kibaki, Kenyako presidentea (j. 1931).
- Apirilaren 21a – Jacques Perrin, frantziar aktore eta ekoizlea (j. 1941).
- Apirilaren 22a – Pedrie Wannenburg, hegoafrikar errugbilaria (j. 1981).
- Apirilaren 23a – Carmelo Borobia, nafar apaiza, Tarazonako apezpikua (j. 1935).
- Apirilaren 23a – Dawie de Villiers, hegoafrikar ministro protestante, errugbilari, diplomazialari eta politikaria (j. 1940).
- Apirilaren 26a – Klaus Schulze, alemaniar musika elektronikoaren aitzindari, musikagile eta musikaria (j. 1947).
- Apirilaren 27a – Jakes Ahamendaburu, baxenafar idazlea (j. 1961).
- Apirilaren 28a – Juan Diego, espainiar aktorea (j. 1942).
- Apirilaren 28a – Fernando Sáenz Lacalle, nafar apaiza, San Salvadorreko artzapezpikua (j. 1932).
- Apirilaren 29a – Maria Antonia Canals, kataluniar matematikaria (j. 1930).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Takuya Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1983).
- Maiatzaren 1a – Ivica Osim, bosniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1941).
- Maiatzaren 3a – Stanislav Xuxkevitx, Bielorrusiako presidentea (j. 1934).
- Maiatzaren 4a – Harm Ottenbros, herbeheretar txirrindularia, Munduko txapelduna (j. 1943).
- Maiatzaren 7a – José Javier Abasolo, bizkaitar eleberrigile eta abokatua (j. 1957).
- Maiatzaren 7a – Anton Arieta, Arieta II.a, bizkaitar futbolaria (j. 1946).
- Maiatzaren 7a – Mickey Gilley, estatubatuar country musikari eta kantautorea (j. 1936).
- Maiatzaren 8a – Maria Gusakova, errusiar iraupen-eskiatzailea (j. 1931).
- Maiatzaren 8a – Fred Ward, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Maiatzaren 9a – John Henry Coates, australiar matematikaria (j. 1945).
- Maiatzaren 10a – Leonid Kravtxuk, Ukrainako lehendabiziko presidentea (j. 1934).
- Maiatzaren 11 – Shireen Abu Akleh, palestinar kazetaria (j. 1971).
- Maiatzaren 11 – Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (j. 1945).
- Maiatzaren 12a – Ugutz Robles-Arangiz, euskal musikari, aktore eta kulturgilea (j. 1939).
- Maiatzaren 13a – Teresa Berganza, espainiar mezzo-sopranoa (j. 1933).
- Maiatzaren 13a – Khalifa bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra (j. 1948).
- Maiatzaren 13a – Ben Roy Mottelson, daniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- Maiatzaren 14a – Christel Teruel, nafar musikaria (j. 1970).
- Maiatzaren 15a – Miren Jone Azurza, gipuzkoar kazetaria, euskarazko kazetaritza modernoaren aitzindaria (j. 1929).
- Maiatzaren 17a – Vangelis, musika elektronikoko greziar konposatzailea (j. 1943).
- Maiatzaren 18a – Domingo Villar, galizierazko eleberri beltz idazlea (j. 1971).
- Maiatzaren 20a – Haizea Beruete, nafar bertsolaria (j. 1994).
- Maiatzaren 21a – Jesus Morras Santamaria, Tarsicio Azcona, nafar elizgizon eta historialaria (j. 1923).
- Maiatzaren 21a – Rosemary Radford Ruether, estatubatuar akademiko feminista, filosofoa, idazlea, teologo katolikoa eta ingurumen bebeslea (j. 1936).
- Maiatzaren 23a – Jamie Bartlett, hegoafrikar aktorea (j. 1966).
- Maiatzaren 23a – Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (j. 1933).
- Maiatzaren 23a – Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (j. 1972).
- Maiatzaren 24a - Mercedes Iridoi Olaskoaga, Hondarribiako alkatea (j. 1924).
- Maiatzaren 24a – Ouka Leele, espainiar argazkilaria (j. 1957).
- Maiatzaren 25a – Dick Conway, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1935).
- Maiatzaren 26a – Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa (j. 1928).
- Maiatzaren 26a – Andrew Fletcher, ingeles musikaria, Depeche Mode taldearen sortzaileetako bat (j. 1961).
- Maiatzaren 26a – Ray Liotta, estatubatuar aktorea (j. 1954).
- Maiatzaren 26a – Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (j. 1949).
- Maiatzaren 27a – Angelo Sodano, italiar kardinala (j. 1927).
- Maiatzaren 28a – Walter Abish, austriar-estatubatuar idazlea (j. 1931).
- Maiatzaren 28a – Evaristo Carvalho, Sao Tome eta Principeko presidentea (j. 1941).
- Maiatzaren 28a – Bo Hopkins, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Maiatzaren 28a – Bujar Nishani, Albaniako presidentea (j. 1966).
- Maiatzaren 29a – Luis Mari Arantzabe, gipuzkoar esku huskako pilotaria (j. 1949).
- Maiatzaren 30a – Boris Pahor, esloveniar idazlea (j. 1913).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Fidencio Berrade, nafar apaiza, Sestaoko abadea (j. 1936).
- Ekainaren 3a – Aingeru Bergizes, bizkaitar musikari profesional eta folklore ikertzailea, Oskorri taldeko kidea (j. 1957).
- Ekainaren 3a – Dorothy E. Smith, kanadar antropologoa, soziologoa eta feminista (j. 1926).
- Ekainaren 5a – Alec John Such, hungariar-estatubatuar baxu-jolea, Bon Jovi taldeko kidea (j. 1951).
- Ekainaren 7a – Josefina Lamberto, memoria historikoaren aldeko ekintzaile nafarra (j. 1929).
- Ekainaren 8a – Julio Jiménez, espainiar txirrindularia (j. 1934).
- Ekainaren 8a – Paula Rego, portugaldar-britainiar margolari eta artista bisuala (j. 1935).
- Ekainaren 9a – Julee Cruise, estatubatuar abeslaria (j. 1956).
- Ekainaren 12a – Phil Bennett, galestar errugbilaria (j. 1948).
- Ekainaren 12a – Philip Baker Hall, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 13a – Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (j. 1937).
- Ekainaren 14a – A. B. Yehoshua, israeldar idazlea (j. 1936).
- Ekainaren 17a – Jean-Louis Trintignant, frantziar aktorea eta zinemagilea (j. 1930).
- Ekainaren 22a – José Luis Balbín, espainiar kazetaria (j. 1940).
- Ekainaren 22a – Isabel Echarri, nafar artista garaikidea (j. 1929).
- Ekainaren 22a – Jüri Tarmak, estoniar atleta, gorako jauziaren aditua (j. 1946).
- Ekainaren 23a – Stien Kaiser, herbeheretar abiadurako patinatzailea (j. 1938).
- Ekainaren 26a – Thue Christiansen, groenlandiar irakasle, artista bisuala eta politikaria, Groenlandiako banderaren diseinatzailea (j. 1940).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (j. 1925).
- Uztailaren 2a – Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (j. 1929).
- Uztailaren 2a – Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (j. 1964).
- Uztailaren 3a – Robert Curl, estatubatuar kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1933).
- Uztailaren 3a – Fernando Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua (j. 1942).
- Uztailaren 4a – Janusz Kupcewicz, poloniar futbolaria (j. 1955).
- Uztailaren 5a – Arne Åhman, suediar atleta, jauzi hirukoitzean espezializatua (j. 1925).
- Uztailaren 6a – James Caan, estatubatuar aktorea (j. 1940).
- Uztailaren 6a – Jacob Nena, Mikronesiako Eststu Federatuetako presidentea (j. 1941).
- Uztailaren 6a – Arnaldo Pambianco, italiar txirrindularia (j. 1935)
- Uztailaren 8a – Shinzō Abe, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1954).
- Uztailaren 8a – José Eduardo dos Santos, Angolako presidentea (j. 1942).
- Uztailaren 8a – Luis Echeverría Álvarez, Mexikoko presidentea (j. 1922).
- Uztailaren 9a – L.Q. Jones, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Uztailaren 9a – András Törőcsik, hungariar futbolaria (j. 1955).
- Uztailaren 10a – Marcel Rémy, suitzar alpinista, 90 urte bete ondoren eskaladan jarraitzeagatik ezaguna (j. 1923).
- Uztailaren 11 – Monty Norman, britainiar musikagile eta abeslaria (j. 1928).
- Uztailaren 14a – Francisco Morales-Bermúdez, Peruko presidentea (j. 1921).
- Uztailaren 14a – Pleun Strik, herbeheretar futbolaria (j. 1944).
- Uztailaren 14a – Ivana Trump, txeko-estatubatuar modelo, enpresaburu eta idazlea eta Donald Trumpen lehen emaztea (j. 1949).
- Uztailaren 18a – Claes Oldenburg, suediar-estatubatuar eskultorea (j. 1929).
- Uztailaren 19a – Igor Lopez de Muniain, arabar politikaria (j. 1983/1984).
- Uztailaren 19a – Georgina Regàs, bartzelonar sukaldari eta idazlea, Kataluniako sukaldaritza tradizionalaren berreskuratzaile eta dibulgatzailea (j. 1932).
- Uztailaren 20a – Lluís Omedes, kataluniar kirolaria, arraunean eta lugean aditua (j. 1938).
- Uztailaren 21a – Uwe Seeler, alemaniar futbolaria (j. 1936).
- Uztailaren 22a – Núria Feliu, kataluniar abeslaria eta aktorea (j. 1941).
- Uztailaren 23a – Manuela Barros Ferreira, portugaldar ikertzaile, filologo eta idazlea (j. 1938).
- Uztailaren 23a – Bob Rafelson, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1933).
- Uztailaren 24a – Berta Riaza, espainiar aktorea (j. 1927).
- Uztailaren 24a – David Warner, zinema, antzerki eta telebistako ingeles aktorea (j. 1941).
- Uztailaren 25a – Gregorio Larrañaga, Mañukorta, bizkaitar bertsolaria (j. 1943).
- Uztailaren 25a – Paul Sorvino, estatubatuar aktorea (j. 1939).
- Uztailaren 25a – David Trimble, Ipar Irlandako lehen ministroa eta 1998ko Bakearen Nobel Saria (j. 1944).
- Uztailaren 26a – Anne-Marie Garat, frantziar eleberrigilea (j. 1946).
- Uztailaren 26a – David Ireland, australiar eleberrigilea (j. 1927).
- Uztailaren 26a – James Lovelock, britainiar zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista, Gaia hipotesiaren sortzailea (j. 1919).
- Uztailaren 29a – Ulises Eyherabide, argentinar rock musikaria, Rescate rock talde kristauaren liderra (j. 1967).
- Uztailaren 31 – Mónica Domínguez Blanco, espainiar kazetaria, bidaietako-kazetari gisa nabarmendua (j. 1984).
- Uztailaren 31 – Fidel Ramos, Filipinetako presidentea (j. 1928).
- Uztailaren 31 – Bill Russell, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalaria, inoizko hoberenetarikoa (j. 1934).
- Uztailaren 31 – Aiman al-Zawahiri, egiptoar medikua eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua (j. 1951).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Hugo Fernández, uruguaiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1945).
- Abuztuaren 1a – Andrejs Rubins, letoniar futbolaria (j. 1978).
- Abuztuaren 3a – Raymond Vahan Damadian, estatubatuar fisikari eta medikua, erresonantzia magnetiko (MR) bidezko eskaneatze makina asmatzailea (j. 1936).
- Abuztuaren 5a – Ana Luísa Amaral, portugaldar poeta, itzultzaile eta irakaslea (j. 1956).
- Abuztuaren 5a – Issey Miyake, japoniar moda diseinatzailea (j. 1938).
- Abuztuaren 7a – Ezekiel Alebua, Solomon Uharteetako lehen ministroa (j. 1947).
- Abuztuaren 8a – Darryl Hunt, ingeles musikaria, The Pogues taldeko kidea (j. 1950).
- Abuztuaren 8a – Miren Iriarte, nafar itzultzailea (j. 1978).
- Abuztuaren 8a – Olivia Newton-John, australiar abeslari eta aktorea (j. 1948).
- Abuztuaren 9a – Raymond Briggs, britainiar haur literaturako idazle eta ilustratzailea (j. 1934).
- Abuztuaren 9a – Nicholas Evans, ingeles kazetari, gidoilari, zinema eta telebista ekoizle eta idazlea (j. 1950).
- Abuztuaren 10a – Fernando Chalana, portugaldar futbolaria (j. 1959).
- Abuztuaren 11 – Anne Heche, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta ekoizlea (j. 1969).
- Abuztuaren 11 – Jean-Jacques Sempé, frantziar marrazkilaria (j. 1932).
- Abuztuaren 12a – Natalia LL, poloniar artista kontzeptualista (j. 1937).
- Abuztuaren 12a – Wolfgang Petersen, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1941).
- Abuztuaren 14a – Dmitri Vrubel, errusiar margolaria (j. 1960).
- Abuztuaren 18a – John Powell, estatubatuar disko-jaurtitzailea (j. 1947).
- Abuztuaren 20a – Daria Dugina, errusiar kazetari eta ekintzaile politikoa, eraila (j. 1992).
- Abuztuaren 20a – Tom Weiskopf, estatubatuar golf jokalaria (j. 1942).
- Abuztuaren 21a – Celia Correas de Zapata, argentinar idazle, poeta eta akademikoa (j. 1933).
- Abuztuaren 22a – Alberto Martín, bizkaitar futbolaria (j. 1955).
- Abuztuaren 23a – Gerald Potterton, britainiar kanadar zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta irudigilea (j. 1931).
- Abuztuaren 23a – Fruto Vivas, venezuelar arkitektoa (j. 1928).
- Abuztuaren 24a – Hérard Abraham, Haitiko presidentea (j. 1940).
- Abuztuaren 25a – Nel Noddings, estatubatuar feminista, pedagogo eta filosofoa (j. 1929).
- Abuztuaren 25a – Herman Van Springel, flandriar txirrindularia (j. 1943).
- Abuztuaren 27a – Francisco Martín Morales, Martínmorales, espainiar marrazkilari eta umorista grafikoa (j. 1946).
- Abuztuaren 27a – Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (j. 1943).
- Abuztuaren 27a – Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (j. 1937).
- Abuztuaren 30a – Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (j. 1931).
Iraila
- Irailaren 1a – Barbara Ehrenreich, estatubatuar saiogile eta gizarte-ekintzailea (j. 1941).
- Irailaren 2a – Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (j. 1945).
- Irailaren 2a – Felix Etxeberria, Felix Parapan, gipuzkoar euskaltzale eta enpresa-sortzailea (j. 1926).
- Irailaren 3a – Eva Børresen, alemaniar-norvegiar zeramikaria (j. 1920).
- Irailaren 3a – Carme Giralt i Rosés, kataluniar irakaslea, hezkidetza, eskultismo laikoa eta tokiko politikaren alde lan egin zuena (j. 1940).
- Irailaren 4a – Peter Straub, estatubatuar idazlea (j. 1943).
- Irailaren 6a – Just Jaeckin, frantziar zinema zuzendaria (j. 1940).
- Irailaren 7a – Marsha Hunt, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1917).
- Irailaren 7a – Valeri Poliakov, errusiar kosmonauta eta medikua, misio bakar batean espazioan iraunkortasunaren errekorra duena (j. 1942).
- Irailaren 7a – Piet Schrijvers, herbeheretar futbol atezaina (j. 1946).
- Irailaren 8a – Elisabet II.a Ingalaterrakoa, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erresumetako erregina (j. 1926).
- Irailaren 10a – Al Erkiaga, euskal emigranteen semea, euskaltzalea eta euskal dantzen bultzatzailea Ameriketako Estatu Batuetan (j. 1935).
- Irailaren 10a – William Klein, estatubatuar argazkilaria (j. 1926).
- Irailaren 11 – Javier Marías, espainiar idazle eta itzultzailea (j. 1951).
- Irailaren 11 – Alain Tanner, suitzar zinemagilea (j. 1929).
- Irailaren 13a – Jean-Luc Godard, frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria (j. 1930).
- Irailaren 14a – Irene Papas, greziar aktorea (j. 1929).
- Irailaren 15a – Txomin Garmendia, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1934).
- Irailaren 15a – Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (j. 1940).
- Irailaren 16a – Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (j. 2000).
- Irailaren 17a – Ana María Sánchez Navarro, espainiar sopranoa (j. 1959).
- Irailaren 19a - María Luisa Oyarzábal Fernández, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako bizkaitar akademikoa (j. 1933).
- Irailaren 22a – Hilary Mantel, ingeles idazlea (j. 1952).
- Irailaren 22a – Jon Odriozola, bizkaitar kazetari eta idazlea (j. 1955).
- Irailaren 23a – Louise Fletcher, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- Irailaren 24a – Hudson Austin, grenadar militar eta politikaria (j. 1938).
- Irailaren 24a – Rita Gardner, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1934).
- Irailaren 25a – Jesús María Castillo, Txitxia, gipuzkoar futbolaria (j. 1945).
- Irailaren 25a – Aïcha Chenna, Marokoko emakumeen eskubideen aldeko gizarte-langilea, erizaina, ekintzailea eta idazlea (j. 1941).
- Irailaren 25a – Toto Vega, kolonbiar aktorea (j. 1969).
- Irailaren 26a – Venetia Stevenson, britainiar-estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Irailaren 27a – Bruno Bolchi, italiar futbolaria eta futbol entrenatzailea (j. 1940).
- Irailaren 28a – Coolio, estatubatuar rap abeslaria (j. 1963).
- Irailaren 28a – Alfredo Remus, argentinar musikaria (j. 1938).
- Irailaren 30a – Iñaki Larramendi, gipuzkoar aktibista, Ekin taldearen eta ETAren sortzaileetako bat (j. 1929).
Urria
- Urriaren 1a – Àngel Casas, kataluniar kazetari eta idazlea (j. 1946).
- Urriaren 1a – Antonio Inoki, japoniar borrokalaria eta sustatzailea (j. 1943).
- Urriaren 1a – Isaac Santesteban, nafar espeleologoa, Euskal Herriko espeleologiaren aintzindaria (j. 1929).
- Urriaren 2a – Sacheen Littlefeather, estatubatuar aktorea, modeloa eta Amerindiarren eskubide zibilen aldeko aktibista (j. 1946).
- Urriaren 2a – François Remetter, frantziar futbol atezaina (j. 1928).
- Urriaren 2a – Koldo Zubeldia, gipuzkoar idazlea (j. 1957).
- Urriaren 3a – Per Bredesen, norvegiar futbolaria (j. 1930).
- Urriaren 3a – Kim Jung Gi, hegokorear manhwa komikigilea (j. 1975).
- Urriaren 3a – Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (j. 1940).
- Urriaren 4a – Beatriz Álvarez-Guerra, espainiar aktorea (j. 1994).
- Urriaren 4a – Ian Hamilton, eskoziar abokatu eta ekintzaile abertzalea (j. 1925).
- Urriaren 4a – Maruja Lozano, espainiar bolero eta kopla-kantaria (j. 1935).
- Urriaren 4a – Loretta Lynn, estatubatuar country abeslaria (j. 1932).
- Urriaren 4a – Paulo César, brasildar futbolaria (j. 1952).
- Urriaren 6a – Michel Herjean, bretoi sindikalista eta independentista (j. 1943).
- Urriaren 6a – Sara Lee, estatubatuar borrokalari profesionala (j. 1992).
- Urriaren 6a – Phil Read, ingeles motoziklista, zazpi aldiz motoziklismoko munduko txapelduna (j. 1939).
- Urriaren 7a – Bill Nieder, estatubatuar pisu jaurtitzailea (j. 1933).
- Urriaren 8a – Gerben Karstens, herbeheretar txirrindularia (j. 1942).
- Urriaren 9a – Bruno Latour, frantziar filosofo, antropologo eta soziologoa (j. 1947).
- Urriaren 9a Josep Soler i Sardà, kataluniar musikagilea (j. 1935).
- Urriaren 11 – Angela Lansbury, ingeles aktore eta abeslaria (j. 1925).
- Urriaren 12a – Jon Agirre Agiriano, arabar ETAkide eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea (j. 1942).
- Urriaren 13a – Elisa Kaltzada, bizkaitar ekintzailea eta euskaltzalea (j. 1929).
- Urriaren 13a – James McDivitt, estatubatuar astronauta (j. 1929).
- Urriaren 13a – Dagmar Rom, austriar eskiatzailea (j. 1928).
- Urriaren 14a – Robbie Coltrane, eskoziar aktorea (j. 1950).
- Urriaren 17a – Younoussi Touré, Maliko lehen ministroa (j. 1941).
- Urriaren 18a – Ole Ellefsæter, norvegiar eskiatzailea (j. 1939).
- Urriaren 20a – Anton Dontxev, bulgariar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 21a – Masato Kudo, japoniar futbolaria (j. 1990).
- Urriaren 24a – Laila Shawa, palestinar artista bisuala (j. 1940).
- Urriaren 25a – Pierre Soulages, frantziar margolaria (j. 1919).
- Urriaren 26a – Brian Robinson, ingeles txirrindularia (j. 1930).
- Urriaren 28a – Jerry Lee Lewis, estatubatuar pianista eta abeslaria, rock and rollaren aitzindari garrantzitsu bat (j. 1935).
- Urriaren 30a - Jose Luis Saenz de Ugarte, arabar argazkilari, espeleologo, kazetari eta historialaria (j. 1933).
- Urriaren 31 – Sharon Presley, estatubatuar liberal libertarioa, anarko-kapitalista, feminista indibidualista, idazlea, ekintzailea eta psikologiako irakaslea (j. 1943).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Wilson Kiprugut, kenyar atleta (h. 1938).
- Azaroaren 2a – Patricia Laurent Kullick, mexikar idazlea (j. 1962).
- Azaroaren 2a – Leopoldo Zugaza, bizkaitar argitaletxe, kultur sustatzaile eta historialaria (j. 1932).
- Azaroaren 3a – Benoît Dauga, frantziar errugbilaria (j. 1942).
- Azaroaren 3a – Kevin O'Neill, ingeles marrazkilari eta komikigilea (j. 1953).
- Azaroaren 4a – Doris Grumbach, estatubatuar idazlea (j. 1918).
- Azaroaren 4a – Jean Pier Mendiburu, baxenafar bertsolaria (j. 1948).
- Azaroaren 4a – Balakh Sher Mazari, Pakistango behin-behineko lehen ministroa (j. 1928).
- Azaroaren 5a – Mariano Marín Rodríguez-Rivas, espainiar arkitektoa (j. 1926).
- Azaroaren 5a – Karmenu Mifsud Bonnici, Maltako lehen ministroa (j. 1933).
- Azaroaren 6a – Paul McNaughton, irlandar errugbilaria (j. 1952).
- Azaroaren 6a – Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1940).
- Azaroaren 7a – Krisostomos II.a Ziprekoa, Zipreko artzapezpiku ortodoxoa (j. 1941).
- Azaroaren 7a – Leslie Phillips, ingeles aktorea (j. 1924).
- Azaroaren 8a – Pierre Kartner, Aita Abraham, herbeheretar musikari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1935).
- Azaroaren 9a – Gal Costa, brasildar abeslaria (j. 1945).
- Azaroaren 10a – Henri Anglade, frantziar txirrindularia (j. 1933).
- Azaroaren 11 – Gallagher, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1946).
- Azaroaren 11 – María de las Mercedes Goicoa Fernández, galiziar pianista eta irakaslea (j. 1928).
- Azaroaren 11 – Keith Levene, ingeles musikaria, The Clash taldeko sortzaileetako bat (j. 1957).
- Azaroaren 12a – Ricardo Miralles, gipuzkoar historialaria (j. 1954).
- Azaroaren 13a – Colin Campbell, britainiar geologoa (j. 1931).
- Azaroaren 16a – Carol Leigh, estatubatuar artista, idazlea, zinemagilea eta sexu langileen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1951).
- Azaroaren 16a – Gerhard Rodax, austriar futbolaria (j. 1965).
- Azaroaren 16a – Isabel Salgado, brasildar boleibol jokalaria eta entrenatzailea (j. 1960).
- Azaroaren 16a – Wen Tsai Wang, txinatar botanikaria (j. 1926).
- Azaroaren 17a – Frederick Brooks, estatubatuar software-ingeniari eta informatikaria, OS/360 sistema eragilearen garapenaren gidaritzagatik ezaguna (j. 1931).
- Azaroaren 17a – Azio Corghi, italiar musikagilea (j. 1937).
- Azaroaren 17a – Aleksandr Gorxkov, errusiar patinatzaile-artistikoa (j. 1946).
- Azaroaren 19a – Greg Bear, estatubatuar zientzia fikziozko idazlea (j. 1951).
- Azaroaren 19a – Nico Fidenco, italiar kantautorea (j. 1933).
- Azaroaren 20a – Hebe de Bonafini, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amen elkartearen sortzailetako bat (j. 1928).
- Azaroaren 20a – Hédi Fried, suediar errumaniar idazlea (j. 1924).
- Azaroaren 21a – Wilko Johnson, ingeles musikaria, Dr. Feelgood taldeko kidea (j. 1947).
- Azaroaren 22a – Roberto Maroni, italiar politikaria (j. 1955).
- Azaroaren 22a – Pablo Milanés, kubatar musikagilea, abeslaria, kantautorea, gitarrajolea eta pianojolea (j. 1943).
- Azaroaren 23a – António da Cunha Telles, portugaldar zinemagilea eta ekoizlea (j. 1935).
- Azaroaren 23a – Sandra Guida, argentinar aktorea, abeslaria eta dantzari profesionala (j. 1962).
- Azaroaren 23a – Jorge Medina Barra, afro-boliviar herriaren eskubideen aldeko aktibista (j. 1968).
- Azaroaren 24a – Christian Bobin, frantziar idazlea (j. 1951).
- Azaroaren 24a – Hans Magnus Enzensberger, alemaniar kazetari, poeta eta saiakera idazlea (j. 1929).
- Azaroaren 24a – André Malherbe, belgikar motoziklista, moto-krosko munduko txapelduna (j. 1956).
- Azaroaren 24a – María Inmaculada Paz-Andrade, galiziar zientifiko, fisiko eta ikertzailea (j. 1928).
- Azaroaren 24a – Börje Salming, suediar izotz hockey jokalaria (j. 1951).
- Azaroaren 25a – Héctor Bonilla, mexikar aktorea eta politikaria (j. 1939).
- Azaroaren 25a – Irene Cara, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1959).
- Azaroaren 26a – Rochelle Costi, brasildar artista plastikoa eta argazkilaria (j. 1961).
- Azaroaren 26a – Fernando Gomes, portugaldar futbolaria (j. 1956).
- Azaroaren 26a María Dolores Juliano, argentinar antropologa soziala (j. 1932).
- Azaroaren 26a – Freddie Roman, estatubatuar umorista (j. 1937).
- Azaroaren 26a – Doddie Weir, eskoziar errugbilaria (j. 1970).
- Azaroaren 27a – Gábor Csapó, hungariar waterpolo jokalaria (j. 1950).
- Azaroaren 28a – Clarence Gilyard, estatubatuar aktore eta idazke (j. 1955).
- Azaroaren 29a – Jakes Abeberri, lapurtar politikari eta abokatua (j. 1930).
- Azaroaren 29a Pilar Iparragirre, gipuzkoar idazlea eta kazetaria (j. 1951).
- Azaroaren 30a - Joseba Arrieta, Karmelo Ikastolaren sortzailetako bat eta Kirikiño Ikastolako zuzendaria (j. 1932).
- Azaroaren 30a – Murray Halberg, zeelandaberritar atleta, txapeldun olinpikoa (j. 1933).
- Azaroaren 30a – Christiane Hörbiger, austriar aktorea (j. 1938).
- Azaroaren 30a – Jiang Zemin, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1926).
- Azaroaren 30a – Christine McVie, ingeles abeslari eta musikagilea, Fleetwood Mac taldeko kidea (j. 1943).
- Azaroaren 30a – Davide Rebellin, italiar txirrindularia, garai guztietako klasikomano bikainenetakotzat joa (j. 1971).
- Azaroaren 30a – Federico Silva, mexikar eskultore, margolari eta akademikoa (j. 1923).
Abendua
- Abenduaren 1a – Carmelo Angulo, bizkaitar diplomazialaria (j. 1947).
- Abenduaren 1a – Ercole Baldini, italiar txirrindularia (j. 1933).
- Abenduaren 1a – Mylène Demongeot, frantziar aktore eta modeloa (j. 1935).
- Abenduaren 1a – Quentin Oliver Lee, estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1988).
- Abenduaren 1a – Julia Reichert, estatubatuar dokumental-zuzendaria, AEBetako 'mugimendu zinematografiko independentearen amabitxia' (j. 1946).
- Abenduaren 2a – Raúl Guerra Garrido, Euskal Herrian errotutako madrildar idazlea (j. 1935).
- Abenduaren 2a – Yoshio Kikugawa, japoniar futbolaria (j. 1944).
- Abenduaren 2a – Dominique Lapierre, frantziar idazlea (j. 1931).
- Abenduaren 3a – Alzhan Zharmukhamedov, sobietar saskibaloi jokalaria (j. 1944).
- Abenduaren 4a – Bob McGrath, estatubatuar aktorea, abeslaria, musikaria eta haurrentzako liburuen egilea (j. 1932).
- Abenduaren 4a – Patrick Tambay, frantziar 1 Formulako gidaria (j. 1949).
- Abenduaren 5a – Kirstie Alley, estatubatuar aktorea eta umorista (j. 1951).
- Abenduaren 6a – Ichirō Mizuki, japoniar abeslaria, musikaria eta aktorea (h. 1948).
- Abenduaren 6a – Antonio Recalcati, italiar marrazkilaria (j. 1938).
- Abenduaren 6a – Adolfas Šleževičius, Lituaniako lehen ministroa (j. 1948).
- Abenduaren 7a – Arnaud Etxandi, lapurtar eskiatzaile eta marinela, elur jauzi batean Alpeetan (j. 1984).
- Abenduaren 8a – Martha Hildebrandt, perutar hizkuntzalaria eta politikaria (j. 1925).
- Abenduaren 9a – Txomin Peillen, zuberoar idazlea (j. 1932).
- Abenduaren 10a – Juan Carlos Abasolo, gipuzkoar futbolaria (j. 1940).
- Abenduaren 11 – Angelo Badalamenti, estatubatuar abestien eta soinu-banden musikagilea (j. 1937).
- Abenduaren 11 – Walter Bénéteau, frantziar txirrindularia (j. 1972).
- Abenduaren 11 – Ion Imanol Rementeria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria (j. 1964).
- Abenduaren 11 – Paul Silas, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1943).
- Abenduaren 12a – Drucilla Cornell, estatubatuar filosofoa, irakaslea, idazlea eta teoriko feminista (j. 1950).
- Abenduaren 12a – Mirosław Hermaszewski, poloniar kosmonauta eta militarra, espaziora joandako lehen poloniar kosmonauta (j. 1941).
- Abenduaren 13a – José Morales Marín, espainiar apaiz katolikoa, unibertsitate-irakasle, teologia doktore eta Opus Deiko partaidea (j. 1934).
- Abenduaren 13a – Lalo Rodríguez, puertorricar kantaria (j. (1958).
- Abenduaren 14a – Haydée Padilla, argentinar aktorea (j. 1936).
- Abenduaren 14a – Sydney Samuelson, britainiar zinema-zuzendaria eta argazki-zuzendaria (j. 1925).
- Abenduaren 15a – Renée Colliard, suitzar eskiatzailea (j. 1933).
- Abenduaren 16a – Siniša Mihajlović, serbiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1969).
- Abenduaren 17a – Nélida Piñon, brasildar idazle eta kazetaria (j. 1937).
- Abenduaren 17a – Maria Helena de Moura Neves, brasildar hizkuntzalari eta irakaslea (j. 1931).
- Abenduaren 21a – Franz Gertsch, suitzar margolaria, erretratu erraldoi hiperrealistegatik ezaguna (j. 1930).
- Abenduaren 21a – Josefina Triguero Agudo, madrildar epailea, Espainiako historiako lehen emakume epailea (j. 1946).
- Azaroaren 22a – Ronnie Lamont, irlandar errugbilaria (j. 1941).
- Abenduaren 22a – Julieta Pinto, Costa Ricako idazlea (j. 1921).
- Abenduaren 23a – George Cohen, ingeles futbolaria (h. 1939).
- Abenduaren 23a – Odette Roy Fombrun, haitiar feminista, sufragista, idazlea, irakaslea eta intelektuala (j. 1917).
- Abenduaren 23a – Txetxu Rojo, Athleticeko futbolaria (j. 1947).
- Abenduaren 24a – Vittorio Adorni, italiar txirrindularia (j. 1937).
- Abenduaren 24a – Leonardo Durán, dominikar marrazkilari, grabatzaile eta hezitzailea (j. 1957).
- Abenduaren 25a – Camilo Azuquita, panamar abeslaria eta musikagilea (j. 1946).
- Abenduaren 25a – Françoise Bourdin, frantziar eleberrigilea (j. 1952).
- Abenduaren 27a – Andrzej Iwan, poloniar futbolaria (j. 1959).
- Abenduaren 28a – Bernard Barsi, Monakoko artzapezpikua (j. 1942).
- Abenduaren 28a – Alfonso Otazu, gipuzkoar historialaria (j. 1949).
- Abenduaren 28a – Arata Isozaki, japoniar arkitektoa (j. 1931).
- Abenduaren 29a – Eduard Artemiev, errusiar musikagilea (j. 1937).
- Abenduaren 29a – Noël Dejonckheere, belgikar txirrindularia (j. 1955).
- Abenduaren 29a – Ruggero Deodato, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (j. 1939).
- Abenduaren 29a – Pelé, brasildar futbolaria, historiako garrantzitsuenetarikoa (j. 1940).
- Abenduaren 29a – Edgar Savisaar, Estoniako lehen ministroa (j. 1950).
- Abenduaren 29a – Vivienne Westwood, britaniar diseinugile eta enpresaria (j. 1941).
- Abenduaren 30a – Barbara Walters, estatubatuar kazetari eta autore, telebistako kazetaritza femeninoaren aitzindaria (j. 1929).
- Abenduaren 31 – Benedikto XVI.a, Aita santua (j. 1927).
- Fisika: Alain Aspect, John Clauser, Anton Zeilinger
- Kimika: Carolyn Bertozzi, Morten P. Meldal, Karl Barry Sharpless
- Literatura: Annie Ernaux
- Medikuntza: Svante Pääbo
- Ekonomia: Ben Bernanke, Douglas Diamond, Philip Dybvig
- Bakea: Ales Bialiatski, Memorial, Askatasun Zibiletarako Zentroa
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|