Clinfowiki
Edukiak
Okavango | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.600 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°39′14″S 16°07′38″E / 12.653801°S 16.127178°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 800.000 km² |
Arro hidrografikoa | Kalahari Basin (en) |
Ur-emaria | 500 m³/s |
Iturburua | Bié Plateau (en) |
Bokalea () | Okavangoren delta |
Okavango[1] Afrikako hego-mendebaldean dagoen ibaia da. 1.600 km luzera duenez, Hegoaldeko Afrikako laugarren ibairik luzeena da.
Ibilbidea
Iturriak Angolako Nova Lisboatik gertu ditu, hantxe Kubango[2] du izena. Gero hegoalderantz jotzen du Angola eta Namibia arteko muga sortzen, azkenean Botswanan du ahoa, Moremi erreserban.
Beste ibaiak ez bezala, Okavangoren ahoa ez dago itsasoan baizik eta Kalahari basamortuan dagoen padura, Okavangoko delta izenaz ezaguna. Uraren zati bat Ngami lakua betetzen du. Okavangoko deltan Moremi erreserba famatua dago.
Ikus gainera
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .