Clinfowiki
Edukiak
Guadiana[1] Iberiar Penintsulako ibai nagusietakoa da. Penintsularen erdialdean dago kokatuta. Espainian, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluzia zeharkatzen ditu, eta Portugalen, Baixo Alentejo eta Algarbe eskualdeak.
744 km-ko luzera izanik, Penintsula Iberikoko laugarren ibairik luzeena da Ebro, Duero eta Tajo ondoren.
Ibilbidea
Albaceteko probintzian sortzen da, Fuente del Ojuelo izeneko lekuan, Viveros udalerrian. Hortik Ciudad Realeko probintziara igarotzen da.
Behin Extremaduran, Merida eta Badajoz hiriak zeharkatzen ditu. Hortik Portugalen sartzen da, Baixo Alentejo azpieskualdean, tartean Mértola herritik igaroz.
Huelvako probintzia eta Faroko barrutiaren artean itsasoratzen da Ozeano Atlantikoan, bertako Ayamonte herria eta Vila Real de Santo Antonio (Algarbe, Portugal) bananduz.