Bioinformatics Wiki
Edukiak
Wet Leg | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Wight |
Musika mota | rock alternatibo, indie rock, postpunk, Indie pop eta Britpop |
Urteak | 2019 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Domino Recording Company (en) |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
wetlegband.com | |
Wet Leg Wight uharteko rock independenteko talde britainiarra da. 2019an sortu zuten Rhian Teasdale eta Hester Chambersek. 2020ko hamarkadako rock talde britianiar berrien artean izena lortu duenetako bat da.
Ibilbidea
2021ean "Chaise Longue" singlearekin debutatu zuten, eta abesti horrekin berarekin hasi ziren oihartzuna izaten. Beren lehen albuma Wet Leg izenez 2022an estreinatu zen, Erresuma Batuko salmenten lehen postuan, berdin top-era iritsiz Australian eta Irlandan. Albuma 2022 Mercury Prize-rako aurrez hautatu zuten. 2023ko Grammy sarietan Wet Legek bi sari irabazi zituen, musika alternatiboko nominazioetan.[1][2] 2023ko Brit Awards sarietan, Artista Berri Onena eta Britainiar Talderik Onena izendatu zituzten halaber.
Atzerago joanez, Rhian Teasdale Merseysiden jaio zen, eta zortzi urte zituela Wight uhartera aldatu zen.[3] Wight Uhartean urte askoan aritu zen bertako musikari eta pianista gisa, eta Wet Leg sortu aurretik, RHAIN izena erabili zuen eta Bristoleko musika-eszenari lotuta egon zen.[4][5]
Wight uharteko Platform One College musika eskolan elkartu ziren Teasdale eta Chambers ikasle zirela.[6] Hamar urteko adiskidetasunaren ondoren, 2019an talde bat osatu zuten Wet Leg izenarekin. Izen bitxia da, zango bustia euskaraz: Wight uharteko epiteto bat da, Britainia Handiko uharte nagusitik Wight-era joan diren kanpotarrei esaten zaiena, Solent itsasartea igarotzean ontzitik jaisten direnean kanpotarrek zango bat busti ohi dutela esaten baita.[7]
Wet Legek hainbat banda eta artista aipatu ditu eragin gisa, besteak beste, Bombay Bicycle Club, PJ Harvey, The White Stripes, The Strokes, eta Kings of Leon.[8]
Erreferentzia
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Wet Leg» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-04 data duen 1227292498 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Wet Leg - Artist» Grammys.com.
- ↑ Horton, Adrian; Lee, Benjamin. (6 February 2023). «Grammy awards 2023: list of winners» The Guardian.
- ↑ Hemmings, Jeff. (29 October 2021). «BF Music Radio – Wet Leg» Brightonsfinest Radio Interviews.
- ↑ It was no trouble for Rubble Club to please music lovers. 12 May 2021.
- ↑ The Sound of Bristol: RHAIN, Web.archive.org, December 2016
- ↑ «Wet Leg deserve Grammy wins, says Isle of Wight music teacher» BBC News 7 February 2023.
- ↑ @Wet Leg on their band name, “Chaise Longue” and social media | DIFFUS 8 April 2022 0:55
- ↑ «“We didn’t make decisions – we were flying by the seat of our pants!” – the inimitable WET LEG talk influences, not being taken seriously» buzz magazine March 21, 2022.
Kanpo estekak
- Chaise Longue, taldearen lehen hit ezaguna.