Bioinformatics Wiki
Edukiak
Tabun | |
---|---|
Formula kimikoa | C5H11N2O2P |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno, fosforo eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Masa molekularra | 162,055814222 Da |
Erabilera | |
Rola | chemical warfare agent (en) eta acetylcholinesterase inhibitor (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Eragin dezake | tabun exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | PJVJTCIRVMBVIA-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 77-81-6 |
ChemSpider | 6254 |
PubChem | 6500 |
ChEMBL | CHEMBL1097650 |
ZVG | 490089 |
MeSH | C009374 |
Human Metabolome Database | HMDB0258670 |
UNII | S45M750QSH |
Tabuna gizakiak sortutako gerra-arma kimikoa da, eta nerbio-agente gisa sailkatuta dago. Nerbio-agenteak ezagutzen diren gerrako agente kimiko toxikoenak eta eragin azkarrena dutenak dira. Pestizida (intsektizida) organofosforatuen antzekoak dira, nola jarduten duten eta eragiten dituzten ondorio kaltegarriak direla eta. Hala ere, nerbio-agenteak pestizida organofosforatuak baino askoz indartsuagoak dira.
Tabuna pestizida bezala garatu zen 1936ko Alemanian. "GA" ere esaten zaio, eta likido argia, koloregabea eta zaporerik gabea da, fruta usain arina duena.[1] Tabuna lurrun bihur daiteke, berotzen bada eta ez dugu ingurunean modu naturalean aurkitzen. EA-4352 tabunaren analogoa den isopropiloa da.[2]
Gizakiengan dituen ondorioak
Tabuna, beste nerbio-agente asko bezala, kolinesterasaren inhibitzaile ia itzulezina da, eta, beraz, ondorio kolinergiko nabarmenak eragiten ditu. Ondorioak lurrunarekiko esposiziotik 0,5 eta 2 minutu bitartean agertzen dira, larruazala ukituz edo arnastuz gero. Esposizio motaren arabera (zuzena edo zeharkakoa), muskulu-uzkurdurak, konbultsioak, koma-egoerak eta arnas sistemaren geldiaraztea eragin ditzake, eta, ondorioz, pertsona hil egiten da.
Hauek dira agertzen diren sintoma normalak: sudurreko narritadura, bularreko presioa, miosiak eragindako ikusmen lauso edo krepuskularra, hiperhidrosia eta gehiegizko listu-jariatzea, goragalea, okadak, espasmoak eta esfinterren kontrola galtzea, dardarak, nahigabeko astinduak, migraina, buru-nahasmendua, kontzientziaren galera, koma, arnasketa-konbultsioak eta, azkenean, arnas-ezintasunagatik heriotza.
Tabunak minutu batetik hamar minutura bitarteko desgaikuntza-ondorioak ditu, eta ukitu edo arnastu eta 15 minutu igaro baino lehen ondorio hilgarriak.
Erreferentziak
- ↑ Facts About Tabun, National Terror Alert Response System
- ↑ Ellison, D. Hank. (2008). Handbook of chemical and biological warfare agents. (2. argitaraldia) Boca Raton: CRC Press ISBN 978-0-8493-1434-6. OCLC .82473582.