Bioinformatics Wiki
Edukiak
Samuel Frederick Smith, abeslari eta konpositore britainiarra da. 1992ko maiatzaren 19an jaio zen, Londresen eta Ingalaterrako landa-eremu batean hazi zen, Cambridgeshiren, alegia. Frederick Smith eta Kate Cassidyren semea da eta bi arreba ditu, Lily eta Mabel Smith. St Mary´s Catholic School izeneko ikastetxean ikasi zuen eta 18 urte zituenean, Londresera mugitu zen bere karrera musikala bideratzeko.
Ibilbidea musika munduan
Zortzi urte zituenean, musikako klaseetara joaten eta bere lehen abestiak idazten hasi zen, bere gurasoek Whitney Houstonen abesti bat abesten entzun ziotenean. Joanna Edén, bere alboan bizi zen jazz abeslari batek, laguntza handi bat izen zen berarentzat eta klaseetara berarekin joaten zen. Hamabi urtetik aurrera, sei ordezkari desberdin izan zituen baina ez zuen inolako arrakastarik izan.
18 urterekin, Londresera mugitu zen, Lady Gagaren historiaren eredua jarraituz. Bi urte eman zituen tabernetan zerbitzari bezala lan egiten. 2012an jarraitzen zuen kontratu diskografiko bat sinatu gabe. Samek, Disclosure taldea ezagutu zuen “Lay me down” abestia Jimmy Napesekin idazten ari zen bitartean. Taldeari, abestia asko gustatu zitzaion eta haiek lan egiten ari ziren eta “Latch” abestian kolaboratzea proposatu zioten. 2012ko urrian izan zen disko-jaurtiketa eta UK singles Chartean hamaikagarren posizioa okupatu zuen. Gertaera honek suposatu zuen bere karrera musikalaren hasiera.
“Lay me down” abestia 2013ko otsailean salmentan jarri zen. Berehala, arreta erakarri zuen nazional eta atzerriko kritikariengan , konposizioaren zintzotasunagatik eta Smithen ahotsarengatik. 2013 amaitzean, abestia urte horretako Erresuma Batuko salmentarik onena izan zen. Gainera, 2013ko Mobo Sarietan, Artista agerkunde onena izendatu zuten eta "La La La", Naughty Boy-ekin lankidetzan aritu zen abestia, abesti onena eta bideo onenaren sariak jaso zituen.
2014ko maiatzaren 26an britaniar musika merkatuetan, bere lehen diskoa "In the loney hour" kaleratu zen. Diskoak, britaniar bildumako zerrendan lehenengo postua lortu zuen eta Ameriketako Billboard zerrendan bigarren postua. 2014 amaitzean, Amerikako hirugarren diskorik salduena izan zen eta 1.21 milioi ale atera zituen. Bestalde, Erresuma Batuko bigarren best-sellerra izan zen, Ed Sheeranen "X" diskoaren atzetik.
2015ean, lehenengo bira musikala egin zuen, In the loney hour tour izenekoa. Amerikan, Europan, Ozeanian eta Asian zehar izan zen. Bestalde, bere abesti berria "Stay with me" UK singles Chart zerrendan lehengo postua lortu zuen zuzenean eta Ameriketako Billboard zerrendan bigarren posizioa. Abuztuan, Variantza aldizkariak "Stay with me" udako abesti gisa izendatu zuen. Gainera, MTV Video Music Awards sarietan zelatu beharreko artista bezala izendatu zuten.
Ezaugarri musikal batzuk
Haurtzaroan, bere amak autoan entzuten zuen R&B inspiratu zuen. Gogoratzen da, abestu zuen lehen abestia bere idolo, Whitney Houstonen "My Love Is Your Love" izan zela.
2014an, Sam Smith eta Adele alderatuk izan ziren abeslari gisa, eta Rolling Stones aldizkarian berrikuspenak, 'Adele gizonezkoa' zela esan zuen. Ezaugarririk nabarmena, bere ahots sorta baritonotik tenorera igo daitekeela da, entzuleengan efektu dramatiko bat sortuz.