Bioinformatics Wiki

Aldatu loturak
Olo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAveneae
GeneroaAvena
Espeziea Avena sativa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakoats (en) Itzuli, Olo-malutak, oat grain (en) Itzuli, oat herb (en) Itzuli, oat straw (en) Itzuli, steel-cut oats (en) Itzuli eta avenin (en) Itzuli

Oloa (Avena sativa) nekazaritzan hazten den zereal espezie bat da. Gizakia elikatzeko erabil daitekeen arren, munduko ekoizpenaren gehiena abereak hazteko erabiltzen da. Zaldien dietan erruz erabiltzen da eta ganaduarentzako janari gisa ere aprobetxatzen da. Txakurren eta katuen janari komertzialak prestatzeko ere erabiltzen da.

Jatorria

Nekazaritzarako balioa duten Avena sativa eta haren ahizpa txiki Avena byzantina espezieen arbaso basatia —proba genetikoek erakutsi dutenez— Avena sterilis da, Ekialde Hurbileko Ilgora Emankorrean hazten den espeziea.

Etxeko oloa askoz geroago agertu zen, Ekialde Hurbiletik urruti, Brontze Aroko Europan. Oloa, zekalearekin batera, bigarren mailako laborea kontsideratu izan da beti, gariaren eta garagarraren garrantziaren aurrean.

Kanpo estekak