Trends in LIMS

The History of Cardenio
Jatorria
Sortzailea(k)William Shakespeare eta John Fletcher
Egilea(k)William Shakespeare
Jatorrizko herrialdeaIngalaterrako Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Deskribapena
OinarrituaOn Kixote Mantxakoa

The History of Cardenio (Cardenioren historia), sarritan Cardenio bezala aipatua, John Fletcher eta William Shakespeareri egotzitako antzezlana da. 1613an antzeztua izan zen eta horregatik dakigu idatzia izan zela. Jasotako pasarte batzuei esker Gary Taylor espezialistak 2007an lanaren berrosaketa plazaratu zuen.

Historia

On Kixote Mantxakoaren lehen zatia ordurako ingelesera itzulita zegoen, 1612, Thomas Shelton itzultzialearen eskutik. Kixoten badago oso pasarte ezaguna, Cardeniorena; horretan inspiratu omen ziren William Shakespeare eta John Fletcher egileak. Jakin badakigu antzezlana bi aldiz antzeztu zela The King's Men konpainiaren eskutik. Baina, dirudienez, Globe antzokia sufritu zuen sute batean, antzezlana 1613an desagertu egin zen. Dena dela, lan horren kopia bat ba omen zegoen, baina, The History of Cardenio alegia, 1653an aipatutako bi idazleei egotzita. 1727an Lewis Theobald Falsehood bikoitza lana prestatu zuen,[1] horretarako aurretik hiru eskuizkribu birformulatuz, horietako aipatutako Cardenioaren historia. Egia da obra horrek Cardenioren historia "On Kixote"n agertzen den bezala jasotzen zuela eta, horregatik, Theobaldek galdutako lanaren eskuizkribua zuela pentsatu zen.[2]

Berrosaketa

2007an, Gary Taylor estatubatuarrak, Lewis Theobald-en Double Falsehood liburua hartuta, jatorrizko lana berrosatzen saiatu zen eta plazaratu zuen berriro ere taularatzeko asmoz. Dena dela, espezialista guztiak ez daude ados eta batzuen iritziz lan hori inoiz ez zen izan.[3][4]

Pertsonaiak

  • Don Ricardo de Aguilar Dukea
  • Don Pedro de Aguilar, seme nagusia
  • Camilo
  • Cardenio, Camiloren semea
  • Luscinda (edo Lucinda), Cardenioren maitalea
  • Don Bernardo, Luscindaren aita
  • Don Fernando de Aguilar, Dukearen bigarren semea
  • Don Fernandoren morroia
  • Fabián
  • López
  • Dorotea
  • Dorotearen neskamea
  • Gerardo, Don Fernandoren morroia
  • Hiritar bat
  • Dorotearen morroi bat
  • Artaldeen jabea
  • Lehen artzaina
  • Bigarren artzaina
  • Zaldun bat
  • Kortesauak, neskame bat, apaiz bat, bat edo bi artzain, zaldun bat, zerbitzariak

Erreferentziak

Kanpo estekak