Trends in LIMS
Edukiak
Serenata hari, haize, orkestra misto, ganbera multzo edo perkusioetarako pentsatutako musika forma ezaguna da.[1] Ohikoa da kalean eta arratsean jotzea.[2]
Etimologia
Italieraren Serenata hitzatik dator, euskaraz "lasai" edo "atseden".
Historia
XVIII. mendean zehar izugarrizko ospea lortu zuen divertimento izan zen. Sarritan, serenata ilunabarrean jo ohi zen, askotan aire zabalean, aristokraten jauregietako lorategietan. Serenataren jatorria maitaleek maitearen leihoen aurrean iluntzean abesten zituzten baladetan dago, bereziki harremanean zerbait ondo ateratzen ez zenean, egoera zuzentzeko. XVIII. mendean, gehienez hamar mugimenduk osatzen zuten serenata. Mozartek hamahiru serenata konposatu zituen, gehienak gertakari sozial bat ospatzeko: ezkontzak, gorteko festak, etab. Mozarten serenatek sonata moduan duen martxa mugimenduarekin hasten dira; bi mugimendu mantso bi minuetekin txandakatzen dira; ondoren rondo eta oso amaiera bikaina jarraitzen dute; batzutan ere martxa ere bada amaieran. Beethovenek serenatak osatu zituen hari hirukotearekin (Op.8) eta txirula, biolina eta biolarako (Op.25). XIX. mendean serenatak orkestretarako konposatu ziren (Brahms, Dvorak, besteak beste). Serenatak abesti edo lied gisa ere pentsatzen dira (Schubert, Richard Strauss, Hugo Wolf, Massenet...) edo instrumentu batek jotzeko, hala nola pianoak (Isaac Albéniz, Debussy eta Maurice Ravel).
Serenata herrikoia
Herrialde batzutan, bereziki Latinoamerikan, badago arratsaldez edo gauez kalean egiten den beste genero bat. Serenata hauek askotan maitasunarekin lotuta daude.[3] Hona hemen adibide batzuk:[4]
Erreferentziak
- ↑ André Hodeir, Les formes de la musique (Que sais-je? 478), Paris, Presses Universitaires de France, 1951, 128 or. (ISBN 978-2-13-059479-6)
- ↑ https://es.thefreedictionary.com/serenata
- ↑ https://www.definiciones-de.com/Definicion/de/serenata.php
- ↑ https://web.archive.org/web/20210902170606/https://www.unprofesor.com/musica/que-es-una-serenata-musical-3960.html