The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Marie Edme Patrice Maurice de Mac Mahon (Sully, 1808ko ekainaren 13a - Montcresson, 1893ko urriaren 10a), Magentako dukea, frantses politikaria izan zen, Frantziako mariskala eta Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren lehendakaria.
Aljeriako guduan, militar nabaria izan zen, eta baita Konstantinakoan eta Krimeakoan ere. Italiako gerran (1859), Magentako gudua irabazi zuen. Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran eta Parisko Komunaren zapalkuntzan parte hartu zuen.
Thiersek 1873an Errepublikako lehendakaritza utzi zuenean, Mac-Mahon presidente izendatu zuten, monarkiaren aldekoen botoen bidez, baina ez zuen monarkia berriro ezarri. Haren lehendakaritzan, 1875eko konstituzio berria onartu zen; 1877an, ordea, arazo larriak sortu zituen, Diputatuen Ganberak onartua zuen errepublikazaleen gobernua dimisioa ematera behartu zuelako. Urtearen bukaeran, ordea, Ganberak onartua zuen gobernua onetsi behar izan zuen.
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.