The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Itxura
Otsailaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hamazazpigarren eguna da. 328 egun falta dira urtea amaitzeko, 329 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk Jose Antonio Vivo Undabarrena, Olaberriako alkatea, hil zuen.
- 2014 – Eusko Legebiltzarran Trebiñuk Arabarekin bat egiteko eskaera Espainiako Kongresura eramateko eskaera onartu zen, EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko eta PPren aurkako bozkekin.
Mundua
- 1919 – Luxenburgoko emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
- 1952 – Elisabet II.a Erresuma Batuko erregina bihurtu zen, bere aita, Jurgi VI.a hil ondoren.
- 1992 – ETAk Madrilgo Cruz Verde plazan bonba-auto bat eztandarazi zuen.
- 2001 – Hauteskundeak irabazi ostean Ariel Sharon Israelgo lehen ministro kargurako izendatu zuten ofizialki.
- 2014 – Ceutako El Tarajal hondartzako itsasertzean 15 pertsona itota hil ziren Maroko eta Ceuta bereizten dituen dikea igerian gainditzeko ahaleginetan ari zirela.
- 2023 – Turkia eta Sirian izandako lurrikara multzoak gutxienez 25000 hildako 80000 zauritu utzi zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2008 – Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak eta Ibaizabal argitaletxeak Korana, Budaren Hitza eta Dao De Jing erlijio-idazkiak lehen aldiz euskaratu eta argitaratu zituzten.
Mundua
- 1921 – Haurra filma estreinatu zen (The Kid), Charles Chaplinen lehen film luzea eta arrakasta handia.
- 1931 – Charles Chaplinen City Lights filma estreinatu zen AEBn.
- 1936 – The Petrified Forest filma estreinatu zen, Archie Mayo estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Leslie Howard, Bette Davis, Humphrey Bogart, Genevieve Tobin eta Dick Foran aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 – Zardoz filma estreinatu zen, John Boorman ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Charlotte Rampling eta Sara Kestelman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 – Fort Apache, The Bronx filma estreinatu zen, Daniel Petriek zuzendu eta Paul Newman, Ed Asner, Ken Wahl, Danny Aiello, Rachel Ticotin, Kathleen Beller, Pam Grier, Clifford David eta Miguel Piñero aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
- 2016 – 2016ko Errugbiko Sei Nazioen Txapelketaren hasiera.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1722 – Armand Beltzuntze, baxenafar militar eta politikaria (h. 1763).
- 1739 – Jose Joakin Iturbide, Agustín I.a Mexikoko enperadorearen aita (h. 1825).
- 1801 – Joanes Etxeto, euskal bertsolaria (h. 1887).
- 1845 – Jean-Paul Habans, Paulus, lapurtar abeslaria (h. 1908).
- 1860 – Enrique Areiltza Arregi, Bilboko mediku ospetsua (h. 1926).
- 1863 – Léon Pradet-Balade, baxenafar politikaria (h. 1931).
- 1871 – Adelina Méndez de la Torre, asturiar maistra, pedagogoa eta intelektuala, Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izandakoa, Castropolen (h. 1960).
- 1880 - Juan Arzuaga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1951).
- 1883 – Doroteo Ziaurritz, gipuzkoar sendagilea eta politikaria, EBBko presidentea (h. 1951).
- 1899 – Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1981).
- 1902 – Jean-Baptiste Bédère, lapurtar errugbilaria (h. 1969).
- 1912 – Teofilo Urdanotz, nafar filosofo domingotarra (h. 1987).
- 1922 – Jose Luis Lopez Panizo, Panizo, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1990).
- 1940 – Ricardo García Damborenea, euskal herritar politikari eta medikua, Madrilen.
- 1944 – Pilar Arostegi, gasteiztar agirizaina, Gasteizko Udal Artxiboko lehenengo emakumezko artxibozaina (h. 2006).
- 1946 – Mattin Partarrieu, frantziar margolaria, Hazparnen.
- 1947 – Blas Ziarreta, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1957 – Manuel Lezertua, bizkaitar abokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa.
- 1971 – Éric Ospital, lapurtar txerriki-egile artisaua.
- 1974 – Jorge Aizkorreta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1978 – Maria Gorosarri González, EHUko bizkaitar irakaslea, albisteen kalitatean aditua.
- 1979 – Pablo Orbaiz, nafar futbolaria.
- 1986 – Iñaki Bikandi, bizkaitar futbol arbitroa.
- 1989 – Itziar Olasagasti, gipuzkoar arraunlaria.
- 1997 – Alexander Petxarroman, gipuzkoar futbolaria.
- 2003 – Markel Fernandez, bizkaitar atleta.
Mundua
- 1612 – Antoine Arnauld, frantziar apaiza, teologoa, filosofoa eta matematikaria (h. 1694).
- 1664 – Mustafa II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1703).
- 1665 – Ana Britainia Handikoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1714).
- 1748 – Adam Weishaupt, alemaniar filosofo, zuzenbide irakasle eta Illuminati elkarteko sortzailea (h. 1830).
- 1756 – Aaron Burr, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidenteordea (h. 1836).
- 1778 – Ugo Foscolo, italiar idazlea (h. 1827).
- 1800 – Achille Devéria, frantziar margolaria (h. 1857).
- 1802 – Charles Wheatstone, britainiar fisikaria (h. 1875).
- 1818 – Jenaro Quesada, espainiar militar eta politikaria (h. 1889).
- 1819 – Thure Brandt, suediar fisioterapeuta eta militarra (h. 1895).
- 1833 – José María de Pereda, kantabriar eleberrigilea (h. 1906).
- 1834 – Edwin Klebs, alemaniar patologo eta bakteriologoa (h. 1913).
- 1846 – Raimundo Andueza Palacio, Venezuelako presidentea (h. 1900).
- 1856 – Gerard Portielje, genero paisaietako belgikar margolaria (h. 1929).
- 1865 – Andrew Crommelin, frantziar-irlandar astronomoa (h. 1939).
- 1872 – Teresa Rosell i Capdevila, kataluniar irakasle eta esperantista (h. 1954).
- 1879 – Othon Friesz, frantziar margolaria eta diseinatzailea (h. 1949).
- 1892 – William P. Murphy, estatubatuar sendagilea, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1987).
- 1894 – Zoe Rosinach Pedrol, Espainiako lehen emakumea Farmazian doktorea (h. 1973).
- 1895 –
- Babe Ruth, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 1948).
- María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (h. 1965).
- 1897 – Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (h. 1982).
- 1898 – Magda Donato, espainiar kazetari, antzerkigile, narratzaile eta aktorea (h. 1966).
- 1899 – Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (h. 1968).
- 1903 – Claudio Arrau, txiletar piano-jotzailea (h. 1991).
- 1905 –
- María Gómez González, galiziar politikaria (h. 1986).
- Władysław Gomułka, poloniar politikari komunista (h. 1982).
- 1908 –
- Amintore Fanfani, Italiako 32. lehen ministroa (h. 1999).
- Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (h. 1999).
- 1911 – Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea (h. 2004).
- 1912 – Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (h. 1945).
- 1913 – Mary Leakey, britainiar paleoantropologoa (h. 1996).
- 1916 – John Crank, ingeles matematikaria (h. 2006).
- 1917 – Zsa Zsa Gabor, hungariar-estatubatuar aktorea (h. 2016).
- 1923 – Marcel Rémy, suitzar alpinista, 90 urte bete ondoren eskaladan jarraitzeagatik ezaguna (h. 2022).
- 1924 - Argentina Santos, azkenetariko fado-kantari handia (h. 2019).
- 1925 – Pramoedya Ananta Toer, indonesiar idazlea, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat (h. 2006).
- 1926 – Elisabeth Guttenberger, Auschwitz-Birkenau-tik bizirik atera zen emakume ijitoa (h. 2024).
- 1927 – Gerard O'Neill, estatubatuar fisikaria (h. 1992).
- 1928 – Colette Chiland, frantziar psikiatra, psikologo klinikoa eta psikoanalista (h. 2016).
- 1931 –
- Maria Mies, alemaniar soziologoa, liburu feminista eta eko-feminista ospetsuen sortzailea (h. 2023).
- Rip Torn, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1932 –
- Camilo Cienfuegos, kubatar iraultzailea, Kubako Iraultzaren ikurrik esanguratsuenetarikoa (h. 1959).
- François Truffaut, frantziar zinema zuzendaria, Nouvelle Vague korrontearen fundatzaileetakoa (h. 1984).
- 1933 – Henri Rancoule, frantziar errugbilaria (h. 2021).
- 1937 – Ana Orantes, genero-indarkeriaren granadar biktima (h. 1997).
- 1945 – Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (h. 1981).
- 1946 – Kate McGarrigle, quebectar folk musikari eta abeslaria (h. 2010).
- 1948 – José Luis Capón, espainiar futbolaria (h. 2020).
- 1949 – Jim Sheridan, irlandar zinema zuzendari, aktore, ekoizle eta gidoilaria.
- 1950 – Natalie Cole, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2015).
- 1962 – Axl Rose, estatubatuar abeslaria eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko abeslaria.
- 1963 – Josep Maria Bartomeu, kataluniar enpresaburu eta kirol arloko burua, FC Bartzelona taldearen presidentea.
- 1964 – Andrei Zviagintsev, errusiar zinema zuzendaria eta aktorea.
- 1971 – José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (h. 2003).
- 1972 – Silke, espainiar aktorea.
- 1973 – Valentina Carnelutti, italiar aktore eta bikoiztailea.
- 1976 – Kim Zmeskal, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- 1977 – Andrei Kolesnikov, errusiar jenerala (h. 2022).
- 1978 – Olena Zelenska, ukrainar gidoilaria eta Ukrainako lehen dama.
- 1979 - Doaa el-Adl, egiptoar karikaturagilea.
- 1980 – Ludovic Delporte, frantziar futbolari ohia.
- 1982 – Alice Eve, britainiar aktorea.
- 1983 – Branko Ilić, esloveniar futbolaria.
- 1984 –
- Piret Järvis, estoniar abeslari, gitarra-jotzaile eta telebista aurkezlea.
- Xoán Mourón, espainiar txirrindularia.
- 1989 –
- Tamara Abalde, galiziar saskibaloi-jokalaria.
- Reinardt Janse Van Rensburg, hegoafrikar txirrindularia.
- 1990 – Theerathon Bunmathan, thailandiar futbolaria.
- 1991 – Maxi Iglesias, espainiar aktore eta modeloa.
- 1994 –
- Ezequiel Ávila, argentinar futbolaria.
- Samantha, espainiar abeslaria.
- 1997 – Sophia Mendonça, brasildar idazle eta kazetaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1660 – Martin Redin, euskal militar eta politikaria, Maltako Ordenako 58. Printze eta Maisu Handia, Valletan (j. 1579).
- 1663 – Pedro Urbina, euskal apezpiku eta politikaria (j. 1585).
- 1763 – Frantzisko Xabier Agirre, Montehermosoko IV. markesa, arabar aitoren seme eta itsastarra, Madrilen (j. 1732).
- 1816 – Jacques Barthélémy Gramont de Castéra, lapurtar politikaria, Bordeleko alkatea, Bordelen (j. 1746).
- 1840 – Juan Mateo Zabala, euskal idazlea (j. 1777).
- 1845 – Sebastián de Miñano, Donostian bizitako espainiar idazle, kazetari, geografo, historialari eta politikari afrantsesatua (j. 1779).
- 1979 – José Antonio Vivó, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1930).
- 1981ean hilik aurkitua – José María Ryan, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, ETAk bahitu eta eraila (j. 1943).
- 1989 – Agustín Cotorruelo, bizkaitar katedraduna eta politikaria, Madrilen (j. 1925).
- 1994 – Luis Taberna Tompes, nafar musikari, organojole eta irakaslea (j. 1909).
- 1996 – Fernando Múgica Herzog, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1934).
- 2014 – Enrique Alcat, nafar kazetaria, Majadahondan (j. 1962).
- 2015 – Roman Maiz Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria (j. 1928).
- 2017 – Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (j. 1942).
Mundua
- 743 – Hixam ibn Abd al-Malik, omeiatar kalifa (j. 691).
- 893 – Fozio, Bizantzioko elizgizona.
- 1497 – Johannes Ockeghem, Errenazimentuko frantses-flandestar eskolako musikagile nagusia (j. c. 1410).
- 1591 – Ana Sofia Prusiakoa, Prusiako dukesa eta Mecklenburgeko dukesa ezkontidea (j. 1527).
- 1612 – Christophorus Clavius, alemaniar matematikari eta astronomo jesuita (j. 1538).
- 1685 – Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1630).
- 1695 – Ahmed II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1643).
- 1740 – Klemente XII.a, Aita santua (j. 1652).
- 1785 – John Belchier, britainiar medikua (j. 1706).
- 1793 – Carlo Goldoni, italiar antzerkigile eta musikagilea (j. 1707).
- 1804 – Joseph Priestley, ingeles kimikaria, oxigenoaren aurkitzailea (j. 1733).
- 1833 – Fausto Elhuyar, euskaldun jatorriko kimikaria, wolframaren aurkitzailea (j. 1775).
- 1879 – Miķelis Krogzemis, letoniar olerkaria, Letoniako poesia nazionalaren aitzindaria (j. 1850).
- 1899 – Leo von Caprivi, Alemaniako kantzilerra (j. 1831).
- 1900 – Piotr Lavrovich Lavrov, errusiar iraultzailea eta filosofoa (j. 1823).
- 1916 – Ruben Dario, nikaraguar poeta (j. 1867).
- 1918 – Gustav Klimt, austriar margolari sinbolista (j. 1862).
- 1923 – Edward Emerson Barnard, estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- 1927 – Sam Maguire, irlandar errepublikar eta futbol gaeliko jokalaria (j. 1887).
- 1929 – Maria Kristina Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1858).
- 1932 – Hermann Ottomar Herzog, alemaniar estatubatuar margolaria (j. 1832).
- 1948 – Anne de Gaulle, Charles de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena (j. 1928).
- 1952 – Jurgi VI.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1895).
- 1958 – Charles Langbridge Morgan, ingeles eleberrigilea (j. 1894).
- 1962 – Candido Portinari, brasildar margolari espresionista (j. 1903).
- 1963 – Abd el-Krim, Espainiaren eta Frantziaren kolonialismoaren aurka jardun zuen Rifeko buruzagia.
- 1964 – Emilio Aguinaldo, Filipinetako askatasunaren heroia (j. 1869).
- 1970 – Gloria Giner de los Ríos García, Maistren Eskola Normal Nagusiko eta Irakaskuntza Erakunde Libreko irakaslea (j. 1886).
- 1979 – Margaret Harwood, estatubatuar astronomoa, Maria Mitchell Behatokiko lehen zuzendaria (j. 1885).
- 1981 – Frederika Hannoverkoa, Greziako erregina ezkontidea (j. 1917).
- 1982 – Ben Nicholson, ingeles margolaria (j. 1894).
- 1984 – Jorge Guillén, 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria (j. 1893).
- 1985 –
- James Hadley Chase, ingeles thriller-idazlea (j. 1906).
- Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1905).
- 1988 – Carmen Polo, espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea (j. 1900).
- 1989 –
- André Cayatte, frantziar zinemagile, idazle eta kazetaria (j. 1909).
- Chris Gueffroy, Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona (j. 1968).
- Blanca Silveira, Venezuelako lehen astronomoa (j. 1905).
- 1990 – José María García de Paredes, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- 1991 –
- Salvador Luria, estatubatuar biokimikaria, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- María Zambrano, espainiar filosofo eta saiakeragilea (j. 1904).
- 1992 – Erich Andres, alemaniar argazkilaria, Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herrian argazkiak ateratakoa (j. 1905).
- 1993 – Arthur Ashe, estatubatuar tenislaria (j. 1943).
- 1994 –
- Joseph Cotten, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Jack Kirby, estatubatuar komikigilea, superheroien marrazkigile artean nagusitzat hartua (j. 1917).
- Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (j. 1900).
- 1995 –
- Blanca Jeannette Kawas, ingurumenaren aldeko aktibista hondurastarra, eraila (h. 1946).
- Maruja Mallo, espainiar margolari surrealista (j. 1902).
- 1998 – Carl Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko kide sortzailea (j. 1946).
- 2002 –
- Gré de Jongh, Herbeheretako lasterkaria (j. 1924).
- Max Perutz, britainiar biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- 2003 – José Craveirinha, mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea (j. 1922).
- 2004 - Margarita Landi, espainiar kazetaria (j. 1918).
- 2007 – Soledad Real López, kataluniar aktibista, militante komunista eta antifrankista (j. 1917).
- 2011 –
- Josefa Iloilo, Fijiko Errepublikako presidentea (j. 1920).
- Gary Moore, irlandar gitarra-jotzailea eta abeslaria (j. 1952).
- 2012 – Antoni Tàpies, kataluniar margolari eta eskultorea (j. 1923).
- 2015 –
- André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (j. 1935).
- Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (j. 1936).
- 2017 –
- Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (j. 1927).
- Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1971).
- 2018 – Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (j. 1958).
- 2019 – Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- 2020 – Jhon Jairo Velásquez Vásquez, Popeye, kolonbiar hiltzailea, Medellingo kartelaren buruzagia (j. 1962).
- 2021 – George Shultz, estatubatuar politikari, diplomazialari, ekonomista eta negozio-gizona (j. 1920).
- 2022 –
- George Crumb, estatubatuar musika klasiko moderno eta abangoardiako musikagilea (j. 1929).
- Lata Mangeshkar, indiar abeslaria (j. 1929).
- 2023 –
- Greta Andersen, daniar igerilaria (j. 1927).
- Lubomír Štrougal, Txekoslovakiako lehen ministroa (j. 1924).
- 2024 –
- John Bruton, irlandako Taoiseacha (j. 1947).
- Seiji Ozawa, japoniar orkestra-zuzendaria (j. 1935).
- Sebastián Piñera, Txileko presidentea (j. 1949).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Obeko/Obeka eta Gaston.
- Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |