The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Alessandro Petacchiren garaipena 2005ko ekitaldiaren amaieran. | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Martxoaren erdialdera |
Eskualdea | Milan eta San Remo, Italia |
Bertoko izena(k) | Milano-Sanremo |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI World Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa klasikoa |
Antolatzailea | RCS Sport |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1907 |
Lehenengo irabazlea | Lucien Petit-Breton |
Garaipen gehien | Eddy Merckx (7 aldiz) |
Webgunea | http://www.milanosanremo.it |
Milan-San Remo Italiako txirrindulari lasterketa klasiko bat da. Egun bakarreko lasterketen artean luzeenetako bat da, 290 kilometro inguruko ibilbidearekin. Lehen edizioa 1907an egin zen. Italian antolatzen diren egun bakarreko lasterketetan, ospetsuena eta garrantzitsuena da.
Txirrindularitzako monumentuak izenaz ezagutzen diren bost proba klasikoetako bat da, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera. Munduko Txirrindularitza Koparen zati izan zen hura ospatu zen denbora guztian zehar (1989-2004), baita UCI Pro-Tourrekoa (2005-2007) eta UCI World Ranking/UCI World Tourrekoa ere (2009tik aurrera).
Haren garrantziagatik, Clasicissima izenaz ezagutzen da, baita Udaberriko lasterketa izenaz ere, urtero martxoaren azkenaurreko larunbatean egiten baita, eta Milango hotzetik liguriar Rivierako eguzkitara pasatzen da.
Eddy Merckxek hamaika aldiz parte hartu zuen proba horretan, 1966 eta 1976 bitartean, eta zazpitan irabazi.
Ibilbidea
Lasterketaren ibilbidea oso gutxi aldatzen da urtetik urtera. Oso ikusgarriak dira Sanremora iritsi aurreko azken kilometroak: hor, txirrindulariak itsasotik oso gertu pasatzen dira. Alabaina, azken urteetan helmuga ez da beti toki berean egon.
Azken 30 kilometroetako Cipressa eta Poggio muinoak txirrindulariek gainditu behar dituzten mendaterik garrantzitsuenak dira, baina pelotoia hausteko modukoak ez direnez, talde nahiko handi bat iristen da helmugara, eta garailea talde-sprint masibo handian erabakitzen da.
Garaileak
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Italieraz)Webgune ofiziala