The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Humphrey DeForest Bogart (New York, 1899ko abenduaren 25 – Los Angeles, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 14) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1999an, American Film Institute delakoak Bogart gizonezko zinema-izarrik handiena izendatu zuen[1].
75 filmetan agertuta, mundu osoan zehar ospea eman zion pertsonaiak ezaugarri berak zituen: azkarra eta gogorra, baina batez ere, inguru ustel batean bere moral pertsonalari eusteagatik ezaguna. Nahiz eta hasiera Broadwayn eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako filmetan aktore ona baina B mailakoa izan, Bogarten hurrengo lorpenek zinemako mitoa bihurtu zuten.
Phillips akademian (Massachussets) egon zenean, lagun bat ezagutu zuen, William Brady, eta hark bultzatu zuen antzerki aktore izatera[2]. Ondoren, akademiatik bota zuten jarrera txarra izateagatik, eta ondoren Estatu Batuetako Itsas Erreserbara batu zen. Urte batzuk geroago, 1920tik 1922ra bere lagun William Bradyren jabetzako antzerki konpainia bat zuzendu zuen. 1930an, Fox konpainiaren kontratu bat lortu zuen[3].
1942an, parte hartu zuen obrarik sarituena eta ezagunena argitaratu zen, Casablanca[4]. 1951an, gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, "The African queen" pelikulari esker[5].
Biografia
Hiru neba-arreben artean zaharrena zen. Gurasoak, Belmont DeForest Bogart zirujaua (1867-1934), jatorri anglo-herbeheretarra (Bogart abizena Herbeheretako Bogaert-etik dator) eta Maud Humphrey (1868-1940) artista grafikoa (1868-1940) Parisen sortua, Whistler margolari inpresionistarekin The Delineator moda aldizkariko zuzendari grafikoarekin eta sufragista militantearekin ikasia. Ama, marrazkilari gisa, entzute handikoa zen, eta bere senarrak baino bi aldiz gehiago irabazten zuen. Bi gurasoak hotzak, urrunak eta formalak ziren Humphreyrekin eta haren bi arrebekin, nahiz eta beren erara maite zituzten. Humphreyk aitarengandik kritikarako joera, arrantzarako zaletasuna, belarekiko betiko zaletasuna eta borondate sendoko emakumeekiko erakarpena jaso zuen.
Bogartarrak Upper West Side-ko apartamentu batean bizi ziren, eta txabola bat zeukaten 55 hektareako finka batean, Canandaigua Lake ondoan, New York estatuan, non, gaztetan, Humphreyren lagun taldea antzezlanak prestatzen entretenitzen zen. «Bogie», hala deitzen zioten, eskola onetan ibili zen, eta familiak, Yale Unibertsitatean, bere aitaren mediku karrera egitea espero zuen
Humphreyren bizitza, Philips Akademiako (Massachusetts) barnetegian, William Brady laguna (William A. Brady eszena-ekoizlearen semea) ezagutu zuenean aldatu zen, eta hark bultzatu zuen eszena-aktore izatera. Beharbada horregatik, Akademian huts egiten hasi, eta arrazoi ilun samarrak zirela medio (nahiz eta denak berarentzat zehaztutako patuarekin zerikusia zuten) kanporatu egin zuten.
Filmografia
Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine.com.mx. «Humphrey Bogart» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «Humphrey Bogart (actor): La Segunda Guerra Mundial» www.exordio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casablanca (película). 2020-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «La reina de África» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia . |