The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing

Artikulu hau ingeles filosofo eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bacon».
Francis Bacon

Lord kantzeler

1617 - 1621
Ingalaterra eta Galesko prokuradore jenerala

1613 - 1617
← Sir Henry Hobart, 1st Baronet (en) Itzuli - Henry Yelverton (en) Itzuli
Solicitor General for England and Wales (en) Itzuli

1607 - 1613
Member of the 1597-98 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Ipswich (en) Itzuli, Southampton (en) Itzuli
Member of the 1614 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Cambridge University (en) Itzuli, Ipswich (en) Itzuli, St. Albans (en) Itzuli
Member of the 1601 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Ipswich (en) Itzuli, St. Albans (en) Itzuli
Member of the 1604-11 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Ipswich (en) Itzuli, St. Albans (en) Itzuli
Member of the 1593 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Middlesex (en) Itzuli
Member of the 1586-87 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Taunton (en) Itzuli, Weymouth and Melcombe Regis (en) Itzuli
Member of the 1589 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Liverpool (en) Itzuli
Member of the 1572-83 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Bossiney (en) Itzuli
Member of the 1584-85 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Weymouth and Melcombe Regis (en) Itzuli, Gatton (en) Itzuli
Ingalaterrako Erresumako parlamentario

Bizitza
JaiotzaYork House, Strand (en) Itzuli eta Londres1561eko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaHighgate eta Londres1626ko apirilaren 9a (juliotar egutegia) (65 urte)
Hobiratze lekuaSt Michael's Church, St Albans (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaNicholas Bacon
AmaAnne Bacon
Ezkontidea(k)Alice Barnham  (1606ko maiatzaren 10a -  1625)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Poitiersko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Irakaslea(k)John Whitgift
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, epailea, politikaria, abokatua, astrologoa, zientzialaria eta historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGray's Inn (en) Itzuli
Mugimenduaenpirismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

iTunes: 955023212 Musicbrainz: 5262e68c-245b-44e1-9dde-22b1ab291f6a Discogs: 1713343 IMSLP: Category:Bacon,_Francis Find a Grave: 5971346 Edit the value on Wikidata

Francis Bacon (Londres, Ingalaterra, 1561eko urtarrilaren 22a - Highgate, Ingalaterra, 1626ko apirilaren 9a) britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.

Biografia

Familia

Bacon familia onekoa zen, Nicholas Bacon eta Anne Cooke Baconen semea, ilustratuak biak ala biak. Lur jabeen nobleziako kide izan gabe, bazituen familian ingeles errege-erreginen zerbitzari handiak izandakoak. Aita Isabel I.aren erregealdian magistratu garrantzitsua izanagatik, Baconen heziketa haren amaren eskuetan egon zen. Hala, puritanismo kalbinistan oinarritutako formakuntza jaso zuten familiako haurrek txikitatik. 1573an, 12 urte zituela, Cambridgeko Trinity Collegen sartu zen bere anaia Anthonyrekin batera, 1576ra arte. 1579an hil zen aita eta gertaera hau tarteko bere bidaiak albo batera utzi eta Ingalaterrara itzuli zen Bacon, han berriz ere ikasketei helduz.

Ikasketak

Cambridgeko Trinity Collegeko urte hauetan Bacon lehen ikerketak egiten hasi zen eta ondorio batera iritsi, hots, zenbait zientziatan, erabilitako metodoen eta eskuratutako ondorioen artean kontraeanak eta akatsak zeudela.

1576ko ekainean Gray's Innen (Londres) hasi zituzten ikasketak anaiak eta biek. Anthonyk Londresen jarraitu bazuen ere, hilabete batzuk beranduago Francis Parisera joan zen Sir Amias Paulet enbaxadore ingelesarekin. Frantziarako bidaiarekin batera Italia eta Espainiara ere irteerak egin zituen. Bidaia hauetan hizkuntza, politika eta zuzenbide zibila aztertu zituen eta honekin batera ohiko lan diplomatikoetan ere aritu zen.

Jasotako heziketa eta bizi izandako esperientziak tarteko, politiko, zientzilari, idazle eta filosofoa izan zen Bacon.

Filosofo eta politikaria

Francis Baconen omenezko estatua, Cambridgeko Trinity Collegeko kaperan.

Baconek filosofia eta politikagintza bateratu zituen: Parlamentuko kide izan zen 1584tik aurrera, eta 1597an liburuxka bat argitaratu zuen, lehena, parte nagusia "Saio moralak eta politikoak" duena. Erregina hil zenean (1603), kargu publikoak kenduko zizkiotela pentsatuz, aurrerapenaz eta jakintzen sustapenaz berridazten hasi zen, baina hurrengo erregeak, Jakue I.ak, eginkizun garrantzitsuak eman zizkion liburua agertu baino lehen (1605). Hurrengo urteetan, zuzenbidean eta politikan aritu zen arren, zenbait filosofia-lan idatzi zuen, eta orobat antzinako elezaharren interpretazio saio bat: "Antzinakoen jakinduriaz" (1609).

1617an Zigiluen zaindari egin zuten, eta lord Kantziler 1618an. Zaldun egin zuten 1603an (sir Francis Bacon); Verulamgo baroi 1618an, eta San Albango bizkonde 1620an; urte horretan bertan argitaratu zuen obra garrantzitsu bat, "Novurn Organum". Ustelkeria-salaketa batek, testuinguru politiko aski nahasian, bat-batean aldendu zuen postu publikoetatik.

Bacon, Sylva sylvarum

Bizitzako azken urteak idazten eman zituen, bereziki Henrike VII.aren erreinaldiaren historia, "Atlantida Berria" eta "Sylva Sylvarum edo Historia naturala", zenbait saio praktikoz osatu beharreko liburua. Hotzak usteltzea moteltzen ote duen aztertzeko saio bat egiten ari zela —oilasko bat erabiliz horretarako—, bronkitis batek jo, eta hil egin zen (1626ko apirila). Hilzorian zela, "saioak behintzat arrakasta izan du" esan omen zuen.

Obrak

Metodo zientifikoa berrantolatzea izan zen bere helburu nagusia. Arrazoiketa induktiboari bira bat emanaz, zientzialarien jarrera eszeptikoa aldarrikatu zuen eta defenditu, hauek ez luketela onartu behar behaketatik eta esperientzia sentikorretik eskuratu ez den azalpenik.

Lan klase desberdinak sortu zituen Baconek, filosofikoak, literario-erlijiosoak zein politiko-juridikoak. Filosofikoei dagokionean, bi dira garrantzitsuenak: El avance del saber (1605) eta Novum organum (1620). Aipatzekoa da, baita ere, bera izan zela ingelesezko saiakera-generoa sortu zuena, honen adibide izanik Moral eta politikari buruzko saioak (1597).

Baconen filosofia

Baconen hilarrian dagoen oroitarria, Ingalaterrako St Albans hiriko San Migel elizan.

Baconen ekarpenak, filosofia modernoko lehenengoetarikotzat jotzeaz gain, garrantzitsuenetarikoak izan zirela ere esaten da eta bere filosofiatik datoz hein handi batean jakintsuen nazio-elkarteak (Royal Socity, Academie des Sciences de Paris...). Baconen "Aurrerapenaz" obran ageri da jadanik Galileoren auzia, Descartes eta Spinoza —askotan esan gabe— harengan inspiratu ziren, Leibnizek luzaroan bat egin zuen Baconen egitasmoarekin, eta jakintsu askok, famatuak nahiz ezezagunak izan, halako "kontzientzia" guztiz garrantzitsu bat aurkitu zuten haren filosofian.

Gaztetatik aldarrikatu zuen filosofiak bizitza arruntari onura ekarri behar ziola eta esparru akademikora murrizten zen doktrina oro baztertzeko ahalegina egin zuen, baliogabetzat joz. Hala, monasterioetako geletan eta egile-sail murritz baten azterketan ixtea aurpegiratzen zien eskola-gizonei, liburuen jakintzan alegia, izadia esploratu eta ikertu ordez. Bizitza arruntari lotutako filosofia izan zuen beraz helburu. [1]

Eskolastikaren eta Aristotelismoaren baztertzea

Eskolastika baztertu izanak garrantzitsu egin zuen pentsalariaren filosofia. Jakintza eta ezagutza Aristotelesen pentsamendutik askatu beharra ikusi zuen Baconek: "Aristotelesengandik datorren jakintzak, baldin ez badu azterketa librea kontuan hartzen, ez du gaindituko Aristolesek berak zekiena". Eskolastikari eta honen bidez antzinako logikari egindako kritikak hiru foku izan zituen: silogismoa, indukzioa eta sinesmen itsuak. Hiru gaitz hauek, ezagutzaren esparruan irudimenak arrazoimenari lekua kentzea eragiten dute.

Salaketa hauen bidetik etorriko zen pentsalariak aldarrikatutako filosofia induktibismo berri bat aldarrikatuz, praktikoa eta argia. Eskolastikak, Baconen eta honen aurka egin duten beste askoren arabera, oinarri ahuletatik emaitza unibertsalak lortzen ditu, esperimentaziotik guztiz urrunduta eta engainuzko ezagutzan eroriz.

Era berean, urrundu egin zen Aristotelesi aurka egiteko erabili izan zen eszeptizismotik ere eta orobat Berpizkundean zabaldu zen Zizeronen erretorikaren imitaziotik.

Zientziari zehazki egin zion kritika ere aipatutako aldarriei lotuta egin zuen; Aristotelesen logika dogma bilakatu izana kritikatu zuen eta hau zalantzan jarri ezinezko autoritate bihurtu zela.

Aristotelismoaren haustura honek naturalismo metodologikoaren une gorena ekarriko zuen.[2]

Ezagutza

Baconek ezagutza-bide bat aldarrikatu zuen, zentzumenetan oinarritzen den ezagutza. Ezagutzaren iturria ulermenaren eta sentsibilitatearen arteko harremanean kokatu zuen  hala, esperientzia, baina zehatzago, esperientzia arrazoitua jarriz zoru firmetzat.

Autoreak behin baino gehiagotan bilatu zuen harmonia ageri da ezagutzaren jatorrian ere, izan ere, jatorri hau, natura intelektoari agertzen zaion unea dela esango du. Ideia honi jarraituz, natura izate homogeneo eta bateratu moduan ulertu zuen.

Lau idoloak

Ezagutza eskuratzeko modu hau babestearekin batera, beste ezagutza-bide batzuek izan ditzaketen arazoak bistaratu zituen. Ahalegin honetan, fallacies (distortsioak) direlakoez mintzatu zen , eta, latinez idazten duenean, idola-ez. Lau idolo mota bereizten ditu: Idola Tribu (Tribuaren Idoloa), Idola Specus (Kobako Idoloa), Idola Fori (Plaza Publikoko Idoloa) eta Idola Theatri (Antzerkiaren Idoloa).

Idola Tribu delakoaren bidez antropomorfismoaren aurka egin nahi izan zuen, gizakia itsu-itsuan idolatratzea akatsa dela esanaz. Honen aurrean, aldarrikatu zuen, gauzak bere horretan direla eta horrela ikusten ahalegindu behar dela eta ez hauek gizakiari agertzen zaizkion moduarekin bakarrik gelditu. Hau da, ezagutzari dagokionean, nolabait, giza-mugak gainditzeko deia egin zuen idola honen bidez. Idola Specusarekin subjektibismoa jarri zuen kritikaren zentroan, defendituz berriz ere gauzak bere horretan direla eta ez gizaki indibidualari, hau da, niri agertzen zaizkidan moduan. Aurreko idolarekin gizakiaren mugez harago joango den ezagutzari dei egiten bazion, honekin indibiduoaren mugez gaindikoa izan zuen aipagai. Hirugarrenarekin, Idola Foriarekin hizkuntzak sortzen dituen mugez haratago egin nahi izan zuen, esanaz, gauzak, errealitatea, ez direla hizkuntza batek erakusten dituen modukoak, honek beti bere limitazioekin erakutsiko baititu. Laugarren idolarekin, Idola Theatri delakoa, errealitatea ipuinekin nahasten zuen ezagutzaren aurka jo zuen, bi hauen arteko bereizketa argia delakoan.

Sortzetiko arrazoia ere kritikatu zuen pentsalari honek eta esan genezake, orokorrean ordura arteko tradizio intelektualaren kritika orokor bat egin zuela. Era honetan, adimena purgatu beharra azpimarratzera heldu zen.

Metodoa

Errealitatea ezagutzeko historikoki erabilitako bideak kritikatu zituen Baconek, baina ez zen hor gelditu, kritikaren ostean, ezagutza-bide berri bat eraikitzeari ekin zion. Bide honetan, sortuko da metodo Baconiarra.

Alde batetik, indukzioa du oinarri pentsalariaren metodoak, zehazki, ezeztatzearen bidez gauzaren “forma” jakina eskuratzeko helburua duen indukzioa eta bestetik, "esperientzia jantzia" (experientia literata), azterketak egiteko arte metodikoa, zeinak esperimentazioaren aldiak gordetzen dituen.

Indukzioa, zeina esan bezala metodo Baconiarraren bi funtsetako bat den, “benetako indukzio” bezala izendatu zuen pentsalariak azalduz, bere aurretik historian landu zen indukzioa ez zela zuzena eta aldiz, bai berea. Ideia hau Novum Organumean azaltzen du autoreak.

Zientzia eta Erlijioa

Baconen iritziz, ikerketa-lanaren banaketa aldi berean esparruen banaketa da, edo "zientzien banaketa", eta horri esker berreskura daitezke alor baztertuak edo gutxi landu direnak; bestalde, lan egiteko moduen desberdintzea eta koordinazioa ere bada lanaren banaketa (bereziki, "Atlantida Berrian"). Horrez gainera, Baconek aipatu zuen aurrenekoz, eta garatu, zientziak mende bakar batean osatzen ez direlako ideia, zenbait mendetan zehar baizik: gaur egun gauza onartua da berak asmatu zuela "zientzien aurrerapenaren" adigaia. Gainera, zientziak behar dituen erakundeak sortzea estatuaren edo nazioaren ardura dela azpimarratu zuen, unibertsitateak ikerketetarako berriztatzea, ikerlariei ordaintzea, etab; aldi berean, estatuak ohore egin behar die zientziak lantzen dituztenei.

Hori guztia zilegiztatzeko, aurkikuntzak, zuzenean nahiz zeharka, gizadiaren ongizatearentzat baliagarriak izan behar direla zioen Baconek. Izan ere, bere garaiko praktika filosofiko ohikoak, alferrekoak eta antzuak iruditzen zitzaizkion, ikerketa ororen helburua gizadiaren ongia baita beti. Puntu horretan, badu oihartzun mitiko-erlijioso bat Baconen filosofiak: aurrerapena antzinako denbora bat berrezartzea da, Salomonen denbora, edo Adamena. Izadia, azken finean, bekokia izerdiz bustita landu behar den baratzea da. Modu horretan, karitatea eta itxaropena erantsi zizkion Baconek jakintsuaren bokazioari.

Zientzizaletasuna zientzizaletasun, erlijio-gaiak ere landu zituen Baconek eta hala esan zuen hitzez hitz: "kontzientziak sineste odoltsuen bidez behartzea Legearen bi oholak elkarren kontra apurtzearen pareko izan daiteke", hau da, jainkoarenganako betebeharrak eta gizakienganakoak elkarren kontra jartzea. Grina erlijiosoaren ("sineskeriaren") gehiegikeriak ateismoa bera baino kaltegarriagoak dira, ateismoak ez baitie estatuei oztoporik jartzen; aitzitik, ateismo-garaiak onak izan dira beti bizitza zibilarentzat. Ideia horrek —Baylek jarriko zuen berriro—, eta, oro har, ateismoaren apologiak, oso leku garrantzitsua du Baconen filosofian: ateismoa hobea da sineskerien gehiegikeriak baino, eta, bestalde, hobe da "Urrezko elezaharrean, Talmudean edo Koranean" sinestea sinesgabea izatea baino. "Atlantida Berria", bere mugak gorabehera, testu aurrerakoia da, juduak Ingalaterrara itzultzearen alde egiten duena; tolerantziaren alde, beraz, beti.

Erlijio askatasunaren alde jardutearekin batera, zientzia eta fedea bereiztearen faborean agertu zen argi Bacon, zehaztasunez bereiziz zientzia fedearen auzitik, eztabaida erlijiosoetatik eta Eskrituren aginpidetik. Baconen arabera, bi liburu idatzi zituen jainkoak, izadia eta Biblia. Bi liburu horiek berdinak dira duintasun eta garrantzian; baina, aldi berean, desberdinak dira, eta guztiz kaltegarria da biak nahastea, hau da, izadiaren ezagutzari dagozkion auziak argitzeko Bibliako pasarteak erabiltzea. Badirudi Galileok laster izan zuela ideia horren berri, eta, hortaz, ez zuela berak asmatu, bigarrenez erabili baizik. Gauza segurua da nolanahi ere harremanak izan zituztela Galileok eta Baconek, eta aski onak gainera, nahiz eta eztabaida handiak izan, eta adostasunik ez zuten iritsi, itsasaldien teoriaren gainean.

Modu horretan, zientziak eta erlijioa banatuz, ekarpen handia egin zion Baconek zientzien espazioari, eremu burujabea bihurtu baitzuen. Bestalde, izadia legeen mende dagoelako ideiaren arabera taxutu zuen ikerketa zientifikoa, lege horiek azterlarien ideien (eta fikzioen) aurrekoak eta independenteak direla azpimarratuz.

Pentsaera politikoa

Baconen pentsaera politikoak, hau da, berak eraiki zuen pertsonaia politikoak, oso azkar hartu zuen izena nazioartean. 1619tik aurrera zabaldu zen Frantzian Baconen aldeko jarrera, besteak beste, Rambouillet, Richelieu, Sully, Chateauneufena (Mazarinen etorkizuneko arerioa). Izan ere, Baconengan tolerantzia eta zuhurtzia politikoari dagozkion ikusmolde historikoki oso esanguratsuak ageri dira. Gaztetan joan zen Parisera, eta gertatu berriak ziren San Bartolome gaueko hilketak. Badira Baconen obran erlijio-eztabaida odoltsu horien izuzko aipamenak, eta bada, halaber, tolerantziaren teorizazio moral, filosofiko eta teologiko-politiko bat: bere aburuz, erlijio-berdintasuna ez da beharrezko gauza; aginpide tenporalak zuhurtzia handiz jokatu behar du espirituaren auzietan esku hartu gabe, eta agintariek ez diete beren mendekoei adostasun handiegirik eskatu behar, horrek etsipena ekar baitezake, eta hala, ekintza etsietara bultzatu herria.

Baconen politikaren helburuetako bat arazo eta gatazkarik eza da; politikariak, bestalde, ez du herria haserrarazi behar, eta ongizatea zaindu behar du, pobrezia izaten baita istilu gehienen sorburua. Zientzien aurrerapenak bizitzeko baliagarri diren ondasunen hazkundea (elikagaiena, bereziki) dakarrelakoan, berrikuntza intelektuala bultzatu zuen Baconek, bake soziala helburu duen politika baten tresna gisa.

Literatura

Prosa estilistikoa” osatzeko arau estilistikoak eman zituen: zientziak eragin izugarria izan zuelarik ingeles kulturan XVII. eta XVIII. mendeetan, Baconen arauak oso garrantzitsuak izan ziren ingeles prosaren ereduan. "... (antzinako) egileen aipamenak eta lekukotzak saihestu behar dira (...) hau da, filologia hutsa den oro (...) ezabatu behar da, eta orobat diskurtsuaren apaingarriei dagokien gauza oro (...); labur eta zorrotz agertu behar da dena...". "Phantasia scientias non parit" dio Baconek: fantasiak ez dakar zientziarik.

Erromantizismora arte ez zen aldatzen hasiko Baconek plazaratutako ikusmolde hori.

Francis Baconen erretratua.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cajal, Alberto. (2018-07-27). «Francis Bacon: Biografía, Filosofía, Aportes y Obras» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Francis Bacon | Libros | Pensamiento» El Viejo Topo (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Bacon Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Francis Bacon