The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing

Garai hartako mapa animatua[1]

Txinako historiografian, Erresuma Borrokalarien garaia (txinera tradizionalez: 戰國時代; txinera sinplifikatuz: 战国时代; pinyinez: Zhànguó Shídài; Wade–Giles: Chan4kuo2 Shih2tai2), k.a. V. mendean hasitako aroa izan zen, k.a. 221ean Qin dinastiak Txina batu zuen arte iraun zuena.[2] Askok ekialdeko Zhou dinastiaren bigarren zatitzat hartzen dute, Udaberri eta Udazkenen garaiari jarraitu zuena. Azken garai honetan gertatu zen bezala, Zhouko erregeak enperadore txotxongilo moduan aritu zen. Aroaren izena, Zhan Guo Ce edo Erresuma Borrokalarien Estrategiak izeneko testutik dator, Han dinastiaren lehen urteetan bildu zutena. Erresuma Borrokalarien garaiaren hasiera data eztabaidagai dago. Sarri, k.a. 476. urtea aipatzen dute, Udaberri eta Udazkenen garaiko kronologiari jarraituz, baina, beste batzuetan, k.a. 403a hobesten dute, hau da, Jin estatuaren hiruketa data.

Erresuma Borrokalarien garaia, Udaberri eta Udazkenen garaiarekin kontrastean, eskualdeko gerra-jaunek euren inguruan estatu txikiagoak erantsi eta euren boterea sendotu zuten garai bat izan zen. Prozesua, Udaberri eta Udazkenen garaian hasi zen, k.a. III. mendean, noiz zazpi estatu handik nolabaiteko nagusitasuna lortu zuten. Zazpi Erresuma Borrokalari hauek (txinera tradizionalez: 戰國七雄; pinyinez: Zhànguó Qīxióng, literalki, "Zazpi heroiak erresuma borrokalarien artean") Qi (齊), Chu (楚), Yan (燕), Han (韓), Zhao (趙), Wei (魏) eta Qin (秦) ziren. Botere aldaketa honen beste seinalea tituluarena izan zen: gerra-jaunek, lehen, Zhou dinastiako erregearen duketzat (公 gōng) hartzen zuten euren burua, baina aro berriaren hasieran, euren buruari errege (王 wáng) deitzeari ekion zioten, jada Zhouko erregearen pareak zirela adierazteko.

Erresuma Borrokalarien garaian, Txinan, burdinarekin egindako lanak ugaritu ziren, gerrako makinetan erabilitako brontzea metal nagusi bezala ordezkatuz. Chu (gaur egungo Sichuan) eta Yue (gaur egungo Zhejiang) bezalako eremuak, garai honetan txinatar esfera kulturaletara erakarriak izan ziren. Iparraldeko tribu nomadak eta beste estatuak urrun mantentzeko garai hartan estatuek eraikitako harresiak, Txinako Harresi Handiaren aitzindariak izan ziren. Filosofia ezberdinak, tartean konfuzianismoa, taoismoa, legismoa eta moismoa, Ehun Eskoletako Pentsamendua sortu zuten.[3] Merkataritzak ere garrantzi handia hartu zuen, eta merkatari batzuek botere handia lortu zuten gobernu-politikan. Taktika militarrak ere aldatu egin ziren: Udaberri eta Udazkenetan ez bezala, Erresuma Bataiatzaileen garaian armada gehienek, infanteria eta zalditeriaren erabilera konbinatuaren alde egiten zuten, eta gurdiak, pixkanaka, desagertu ziren.

Erreferentziak

  1. "MDBG", Sökord: 战国策
  2. Cotterell, Arthur. (2010). Asia, a Concise History. Singapor: John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-82959-2..
  3. Lu, Liqing; Ke, Jinhua. (2012). «A Concise History of Chinese Psychology of Religion» Pastoral Psychology 61 (5–6): 623–639.  doi:10.1007/s11089-011-0395-y..

Ikus, gainera

Kanpo estekak