The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Kontrolatzaile edo driver bat (ingelesez: device driver, edo bakarrik driver) sistema eragilea periferiko edo gailu batekin harremanetan egotea ahalbidetzen duen programa informatikoa da. Kontrolatzaile batek hardware gailuentzako software interfaze bat ematen du sistema eragilea eta beste aplikazio batzuk hardwarearen funtzionalitateei iristeko.
Driver bat gailu batekin ordenagailu busaren bitartez komunikatzen da. Sistema eragilearen programa batek kontrolatzailean errutina bat eskatzen du, kontrolatzaileak zenbait seinale igortzen ditu eta azken hauek gailuak jasotzen ditu. Seinaleak kudeatu ostean kontrolatzaileak gailuaren erantzun bat jasotzen du eta sistema eragilean programa egikaritzeko prest egongo da. Driverrak hardware eta sistema eragilearen mende daude.
Helburua
Driver baten helburu nagusia abstrakzioa ematea da, itzultzaile bezala lan egiten du hardware gailu baten eta aplikazio edo sistema eragile baten artean. Horrela, programatzaileek maila altuko aplikazio kodea inplementa dezakete, aplikazioa erabiliko duen erabiltzaileak duen hardware-a kontuan hartu gabe.
Adibidez, maila altuko aplikazio batek bi metodo nagusi izan ditzake: "datuak bidali" edo "datuak jaso". Aplikazioak zenbait ataka behar ditu datuak jasotzeko edo bidaltzeko. Maila baxuago batean kontrolatzaileak bi funtzio horiek egikaritu behar dituen atakarekin komunikatzen da. Hardware guztietako atakak ezberdinak izan arren, kontrolatzaileek ahalbidetzen dute maila altuko aplikazio berarekin harremanak izatea.
Garapena
Driver edo kontrolatzaile bat programatzeko plataforma jakin baten software eta hardware-ak nola funtzionatzen duten ondo ezagutu behar dira. Kontrolatzaileak maila baxuko hardware funtzioei atzitu egiten dira. Beraz, ingurumen oso pribilegiatu (baimena asko dituzte gauzak aldatzeko) batean lan egiten dute eta horren ondorioz sisteman zenbait akats sor ditzakete zerbait txarto joatekotan. Software batekin arazoak badaude gelditzeko aukera dago, baina driver batekin arazoak badaude harreman sistema osoa gelditzen da eta oso larria izango litzateke. Azken honek oso zaila egiten du arazoak aurkitzea.
Hardware enpresetako software ingeniariek eta ingeniari informatikoek kontrolatzaileak sortzen eta programatzen dituzte. Haiek jakintza handiagoa dute euren hardware-ari buruz, horregatik dira haiek driverrak programatzen dituztenak. Hala ere, azken urteetan enpresa kanpoko informatikoek kontrolatzaileak programatzen hasi dira eta horren ondorioz hardware enpresek haien gailuak nola funtzionatzen duten azaldu behar dute zenbait erraztasun emateko pertsona hauei.
Microsoft, Apple eta Linux zenbait proiektu eta fundazioa desberdinak piztu dituzte kontrolatzaileen programazioa haien sistema eta gailuetan laguntzak emateko.
Driver motak
Hainbat driver mota existitzen dira, periferiko mota bezain beste. Gainera ohikoa da periferiko batentzako kontrolatzaile bat baino gehiago aurkitzea (bakoitza funtzionalitate-maila desberdina eskaintzen du). Adibidez, ofizialak aparte, hornitzailearen webgunean aurkitu ahal direnak, sistema eragileak ematen dituenak, edo bertsio ez ofizialak aurkitu ahal dira.
Kontrolatzaileen software-a sistema eragilearen zati bezala exekutatzen denez eta sistema osoan exekutatzeko baimena duenez, baimenduta dauden kontrolatzaileak erabiltzen dira. Driver horiek baimenduta egotea hurrengo abantailak ekartzen ditu:
- Segurtasun hobekuntza: erabiltzaile estandarrek ezin dutenez sinatuta ez dauden edo konfiantza gutxiko sinadura duten kontrolatzaileak instalatu, administratzaileek kontrol zorrotz bat eramaten dute haien menpe dituzten ordenagailuen antolakuntzan. Erabili behar diren kontrolatzaile zehatzak aukeratzen dituzte eta ezezagun diren kontrolatzaileak edota administratzaileek baimentzen ez dituzten kontrolatzaileak debekatzen dira. Horrela konfiantza altuko eta seguru diren kontrolatzaileak aukeratuko dituzte administratzaileek eta ordenagailu guztietan instalatuko da.
- Laguntza teknikoaren kostuaren murrizketa: administratzaileak baimendutako kontrolatzaileak instalatuko dira, beraz, sistemak segurtasuna mantentzen du eta horrela laguntza teknikoaren erabilpena murrizten da.
- Erabiltzaileen esperientziaren hobekuntza: konfiantzazko kontrolatzaile bat erabiltzean, erabiltzaileak arazo gutxiago izango ditu.[1]
Erabilpenak
Hardware dibertsitatearen ondorioz eta sistema eragile modernoei esker, driverrak inguru askotarikoetan lan egin dezakete. Hauek dira garrantzitsuenak:
- Imprimagailu
- Bideo egokitzailea
- Sare-txartel
- Soinu-txartel
- Mota ezberdineko busak
- Maila baxuko busak saguak, teklatuak eta abar kontrolatzeko[1][2][3][4][5]
- Eskaner
- Argazki-kamera digital
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) compatiblesMS-DOS, Controlador de dispositivoPrograma informáticoSistemas Operativos; Windows. «Controlador de dispositivo - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).