The US FDA’s proposed rule on laboratory-developed tests: Impacts on clinical laboratory testing
Edukiak
Itxura
Azaroaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamargarren eguna da, 311.a bisurteetan. 55 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1808 – Balmasedako gudua, Iberiar Penintsulako Gerrakoa.
- 1980 – ETAk Alberto Lisalde Ramos hil zuen Eibarren eta Sotero Mazo Figueras Gipuzkoan.
- 1982 – Joan Paulo II.a aita santuak, Loiolako santutegia bisitatu zuen, bere Euskal Herriko bisitaldiaren barruan.
- 1986 –
- Donostiako Bilintx liburudendan lehergailu batek eztanda egin zuen. Urtebetean bigarren aldia zen Bilintxen talde parapolizialek halako erasoa eragiten zutela.
- Guardia Zibilak eta Police Nationalek ETAren kontrako Sokoa Operazioa burutu zuten Hendaian.
- 2011 – Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean (batez ere Baztan eskualdean) uholdeak jazo ziren, ondorioz Irunen pertsona bat hil eta Derion beste pertsona bat desagertu zelarik.
Mundua
- 1658 – Homosexualak izatea egotzitza, hamalau gizon bizirik erre zituen Espainia Berriko inkisizioak. Espainiar autoritateek uste zuten erlaxatzen ari zirela herritarrak, eta, bekatu publikoak zigortzeko agindua eman zuen Filipe IV.a Espainiakoak.
- 1917 – Boltxebike eta tsaristen arteko borrokek San Petersburgo hartu zuten. Errusiako Iraultza hasi zen.
- 1975 – Mendebaldeko Sahara okupatuz Ibilaldi Berdea abiatu zuten marokoarrek, 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek.
- 2001 – ETAk bonba-auto bat leherrarazi zuen Madrilen.
- 2005 – Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
- 2006 – Japoniako Hokkaido uhartean egondako tornado batek bederatzi hildako eragin zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – Xabier Montoiaren Euskal hiria sutan eta Fernando Reyren Pereirak dioenez lanek irabazi zituzten euskarazko eta itzulpengintzako, hurrenez hurren, Euskadi Literatura Sariak.
Mundua
- 1987 – Cry Freedom ("Askatasuna Ohiukatu") filma estreinatu zen, Richard Attenboroughek zuzendu eta Denzel Washington, Kevin Kline, Penelope Wilton eta Kevin McNally aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – Ramson ("Erreskatea") filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Mel Gibson, Rene Russo eta Gary Sinise aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1806 – Leonardo Zuloaga, Mexikon lurjabe handia bilakatutako bizkaitarra (h. 1865).
- 1884 – Miguel Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1969).
- 1896 – Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (h. 1971).
- 1901 – Jean-Baptiste Urrutia, baxenafar apezpiku-misiolaria (h. 1979).
- 1920 – Eugenio Etxebarria, bizkaitar albokari eta albokagilea, batzuen hitzetan azken albokari tradizionala (h. 2008).
- 1924 – Frantzisko Garmendia Aiestaran, gipuzkoar elizgizona, New Yorkeko Apezpiku Laguntzaile izandakoa (h. 2005).
- 1928 – Jose Luis Ugarte, euskal nabigatzailea, bakarkako estropadetan aditua (h. 2008).
- 1943 – Alfonso Dubois, bizkaitar ekonomialaria eta EHUko irakaslea.
- 1946 – Javier Otano, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1950 – Gabriel Urralburu, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1955 – José Luis de la Cuesta, gipuzkoar legelaria.
- 1957 – Odile Kruzeta, gipuzkoar kazetaria.
- 1962 – Enrique Urbizu, bizkaitar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1964 –
- Patrick Keheille, zuberoar idazlea, pastoralak idazteagatik nabaritua.
- Félix Sarriugarte, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1967 – Josune Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria.
- 1971 – Iratxe Sorzabal, gipuzkoar ETAkidea.
- 1972 – Ana Fernández-Villaverde, La Bien Querida, bizkaitar margolari eta musikagilea.
- 1976 – Saúl Cepeda, gipuzkoar kazetari, idazle eta gourmanda.
- 1977 – Oier Aizpurua, gipuzkoar piraguista eta arraunlaria.
- 1979 – Ander Vilariño, gipuzkoar auto pilotua.
- 1980 – Aritz López Garai, bizkaitar futbolaria.
- 1989 – Lander Martínez, arabar politikaria.
- 1992 – Oihane Mendizabal, gipuzkoar arkeologoa.
- 1996 – Eraitz Saez de Egilaz, gipuzkoar abokatu eta politikaria, EH Bilduko Gazteri Idazkaria.
- 1998 – Sara Iparragirre, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
Mundua
- 1479 – Joana Eroa, gaztelako erregina (h. 1555).
- 1494 – Suleiman I.a, Otomandar Inperioko hamargarren sultana (h. 1566).
- 1617 – Leopoldo Medici, italiar kardinala (h. 1675).
- 1661 – Karlos II.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1700).
- 1754 – Frederiko Württembergekoa, Württembergeko erregea (h. 1816).
- 1774 – Severo Andriani, kataluniar elizgizona (h. 1861).
- 1778 – Augustinos Kapodistrias, Greziako estatuburua (h. 1857).
- 1814 – Adolphe Sax, belgikar musikaria eta musika-tresnen egilea (h. 1894).
- 1825 – Charles Garnier, frantziar arkitektoa (h. 1898).
- 1833 – Jonas Lie, norvegiar idazlea (h. 1908).
- 1835 – Cesare Lombroso, italiar kriminologo, frenologo, sendagile eta Italiako kriminologia positibistako eskolaren sortzailea (h. 1909).
- 1841 – Armand Fallières, Frantziako presidentea (h. 1931).
- 1854 – John Philip Sousa, estatubatuar musikagile eta banda-zuzendaria (h. 1932).
- 1858 – Caran d'Ache, frantziar satiragile eta marrazkilari politikoa (h. 1909).
- 1879 – Kazimieras Būga, lituaniar hizkuntzalaria (h. 1924).
- 1880 – Robert Musil, austriar idazlea (h. 1942).
- 1886 – Ida Barney, estatubatuar astronomoa, 150.000 izarren neurketa astrometrikoak egin zituelako ezaguna (h. 1982).
- 1892 – Osbert Sitwell, ingeles idazlea (h. 1969).
- 1901 – Richard Ithamar Aaron, galestar filosofoa (h. 1987).
- 1906 – Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (h. 2007).
- 1908 –
- Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua (h. 1988).
- Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (h. 1946).
- 1910 – Miguel Reale, brasildar filosofo eta legelaria (h. 2006).
- 1913 – María Bruguera Pérez, espainiar militante libertarioa eta aktibista feminista (h. 1992).
- 1914 – Jonathan Harris, estatubatuar aktorea.
- 1919 –
- Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko Portugalgo olerkaririk handienetakoa (h. 2004).
- Marcos Gándara, Ekuadorko militar eta estatuburua (h. 2011).
- 1921 – James Jones, estatubatuar idazlea (h. 1977).
- 1922 – Michel Crozier, frantziar soziologoa, erakundeen soziologiaren alorrean analisi estrategikoaren sortzaile nagusia (h. 2013).
- 1925 –
- Jean Aurel, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Michel Bouquet, frantziar antzezlea (h. 2022).
- 1926 – Jackie Forster, ingeles kazetaria, lesbianen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1998).
- 1931 – Mike Nichols, estatubatuar zinemagilea (h. 2014).
- 1932 – François Englert, belgikar fisikari teorikoa, 2013ko Fisikako Nobel Saria.
- 1933 – Carlos Correia, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
- 1938 –
- Diana Russell, hegoafrikar aktibista eta idazle feminista (h. 2020).
- Seishiro Shimatani, japoniar futbolaria (h. 2001).
- 1940 – Clara Janés, kataluniar idazlea.
- 1942 –
- Kelvin Ogilvie, kanadar kimikaria, azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea asmatzailea.
- Félix Vidal Costa, espainiar fisikaria eta ikertzailea.
- 1943 – Severo Moto, ekuatoreginear kazetaria eta politikaria.
- 1946 –
- Joan Francesc Baixas, kataluniar margolari, antzerki zuzendari eta txotxongilolaria.
- Sally Field, estatubatuar aktorea.
- George Young, australiar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (h. 2017).
- 1947 –
- Barbara Aiello, italo-estatubatuar errabinoa.
- Mesut Yılmaz, Turkiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1948 –
- Glenn Frey, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, Eagles taldearen kide sortzailea (h. 2016).
- Rushton Moreve, estatubatuar baxu-jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (h. 1981).
- 1949 – Arturo Sandoval, kubatar musikaria, pianista eta tronpeta-jotzailea.
- 1951 –
- Alain Etchegoyen, frantziar filosofo eta ekonomista (h. 2007).
- Simon Conway Morris, ingeles paleontologo eta astrobiologoa, Kanbriar garaino Burgess Shale aztarnategiko fosilen inguruan egindako ikerketengatik ezaguna.
- 1954 – Montserrat Tura, kataluniar politikari eta saiakera-idazlea.
- 1957 – Cam Clarke, estatubatuar ahots-aktorea eta abeslaria.
- 1965 –
- Valérie Benguigui, frantziar aktorea (h. 2013).
- Yayo Guridi, argentinar aktore eta umorista.
- 1967 – Emmanuelle Bercot, frantziar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1968 - Sandie Richards, jamaikar atleta, 400 metroko lasterketan eta 4 x 400 metroko erreleboetan aditua.
- 1969 –
- Arancha de Benito, espainiar telebista-aurkezlea.
- Colson Whitehead, estatubatuar eleberrigilea.
- 1970 – Ethan Hawke, estatubatuar aktore, idazle eta zuzendaria.
- 1971 – Laura Flessel, frantziar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- 1972 –
- Thandie Newton, ingeles aktorea.
- Rebecca Romijn, estatubatuar aktore eta modelo ohia.
- 1974 – Frank Vandenbroucke, belgikar txirrindularia (h. 2009).
- 1976 – Lluvia Rojo, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1979 – Lamar Odom, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1987 – Ana Ivanović, serbiar tenislaria.
- 1988 –
- Alexandra Elbakian, Zientzietako Pirata Erregina, kazakhstandar programatzaile informatikoa, Sci-Hub gunearen sortzailea.
- Emma Stone, estatubatuar aktorea.
- Conchita Wurst, austriar abeslari eta drag queena.
- 1990 –
- Luna Miguel, espainiar poeta, idazlea eta kazetaria.
- André Schürrle, alemaniar futbolari ohia.
- 1991 – Olga Smirnova, errusiar balet-dantzaria.
- 1997 – Brittany Brewer, estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1927 – Vicente García Castañón, nafar meatz-ingeniaria, Madrilen.
- 1956 – Fernando Amarika, arabar margolari inpresionista (j. 1866).
- 1993 - Juan Francisco Lezama, bizkaitar futbolaria (j. 1916).
- 2000 – José Joaquín Arazuri, nafar medikua eta historialaria j. 1918).
- 2001 – Bixente Ameztoi, euskal herritar margolari surrealista (j. 1946).
- 2008 – Karmelo Etxenagusia, euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta Bilbo elizbarrutiko gotzain laguntzailea (j. 1932).
- 2021 - Nieves Berasaluze, Chiquita de Mallavia, bizkaitar erraketista, Sevillan (j. 1924).
Mundua
- 1003 – Joan XVII.a, Aita santua.
- 1355 – Arnaldo Barbazangoa, okzitaniar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1406 – Inozentzio VII.a, Aita santua (j. c. 1339).
- 1568 – Ana Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Pomeraniako dukesa ezkontzaz (j. 1502).
- 1632 – Gustavo II.a Adolfo, Suediako erregea (j. 1594).
- 1646 – Ana Caro de Mallén, Espainiako Urrezko Aroko poeta eta antzerkigilea (j. c. 1590).
- 1650 – Gilen II.a Orangekoa, Nassauko konde eta Orangeko printzea (j. 1626).
- 1656 – Joanes IV.a, Portugalgo erregea (j. 1604).
- 1672 – Heinrich Schütz, alemaniar musikagilea (j. 1585).
- 1767 – Giovanni Battista Pittoni, italiar margolaria (j. 1687).
- 1822 – Claude Louis Berthollet, frantziar kimikaria (j. 1748).
- 1836 – Karlos X.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (j. 1757).
- 1866 – Christian Albrecht Bluhme, Danimarkako lehen ministroa (j. 1794).
- 1887 – Eugène Pottier, frantziar politikaria, Lehenengo Internazionaleko kidea (j. 1816).
- 1892 – Juana Manuela Gorriti, argentinar idazlea (j. 1818).
- 1893 – Piotr Ilitx Txaikovski, errusiar musikagilea (j. 1840).
- 1912 – Mykola Lysenko, ukrainar musikagile, piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta etnomusikologoa (j. 1842).
- 1913 – William Henry Preece, galestar elektrizitate ingeniari eta asmatzailea (j. 1834).
- 1920 – Arturo Soria, espainiar hirigile, eraikitzaile, geometra eta kazetaria (j. 1844).
- 1929 – Max Badengoa, Alemaniako kantzilerra (j. 1867).
- 1930 – Adolf Wölfli, suitzar marrazkilari, margolari, idazle eta musikagilea (j. 1864).
- 1934 – Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (j. 1884).
- 1940 – Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (j. 1855).
- 1941 – Maurice Leblanc, frantziar idazlea (j. 1864).
- 1955 – Edwin Barclay, Liberiako 18. presidentea (j. 1882).
- 1960 – Erich Raeder, alemaniar almirantea (j. 1876).
- 1964 –
- Hans von Euler-Chelpin, alemaniar-suediar biokimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (j. 1873).
- Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (j. 1925).
- Anita Malfatti, brasildar margolaria (j. 1889).
- 1965 – Edgar Varèse, frantziar-estatubatuar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1883).
- 1970 – Agustín Lara, mexikar musikari eta poeta.
- 1978 – Henri Suter, suitzar txirrindularia (j. 1899).
- 1982 – Shiro Teshima, japoniar futbolaria (j. 1907).
- 1984 – Gastón Suárez, boliviar dramaturgo eta idazlea.
- 1986 –
- James S. Holmes, nederlandar poeta, traduktologo eta itzultzailea (j. 1924).
- Lili Kraus, hungariar pianista (j. 1903).
- 1987 –
- George Laurence, kanadar fisikaria (j. 1905).
- Jean Rivier, frantziar musikagilea (j. 1896).
- 1989 –
- Margarete Buber-Neumann, alemaniar idazlea (j. 1901).
- Margit Makay, hungariar aktorea (j. 1891).
- 1991 – Gene Tierney, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 1993 – Joseph Serchuk, judu partisanoen unitate bateko komandantea Holokaustoaren garaian (j. 1919).
- 1998 – Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (j. 1927).
- 2006 –
- Francisco Fernández Ochoa, espainiar eskiatzaile alpinoa (j. 1950).
- Mara Goyanes, espainiar vedette eta aktorea (j. 1942).
- 2010 – Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (j. 1940).
- 2013 – Victoria Sau, kataluniar idazlea, psikologoa eta aktibista politiko feminista (j. 1930).
- 2015 – Yitzhak Navon, Israelgo 5. presidentea (j. 1921).
- 2017 – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (j. 1929).
- 2019 – Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (j. 1940).
- 2020 – Fernando Solanas, argentinar zinema zuzendari eta politikaria (j. 1936).
- 2021 –
- Pavol Molnár, eslovakiar futbolaria (j. 1936).
- Cissé Mariam Kaïdama Sidibé, Maliko lehen ministroa (j. 1948).
- Arcadio Pardo, Parisen bizi izandako poeta, argitaratzaile eta irakasle espainiarra (j. 1928).
- Jukhim Zviahilski, Ukrainako lehen ministroa (j. 1933).
- 2022 –
- Paul McNaughton, irlandar errugbilaria (j. 1952).
- Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1940).
- 2023 – Antoni Martí, Andorrako lehen ministroa (j. 1963).
- 2024 –
- Dorothy Allison, lesbiana estatubatuar idazlea (j. 1949).
- Phyllis O'Donnell, australiar surflaria (j. 1937).
- Madeleine Riffaud, nazien aurkako erresistentziako borrokalari, poeta eta kazetari frantziarra (j. 1924).
- Daniel Spoerri, errumaniar artista (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Eate eta Tello.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |