Practical Applications of a SDMS (Scientific Data Management System)

Gehitu loturak


Hiruka
Motaastekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaGetxo
Formatuapaperezkoa eta webgunea
Koloreakolorez
ArgitaletxeaHiruka Kooperatiba Elkartea
Banaketa
Ekoizpen osoa8.000 (2017ko datuak)
Banatze-eremuaUribe Kosta
Maiztasunaostegunero
Salneurriadohain
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ErredaktoreakUnai Brea, Ainhoa Bretos, Kerman Santiago, Hodei Torres
https://hiruka.eus/

Instagram: https://www.instagram.com/hirukaeus/

Twitter: https://twitter.com/HirukaEus

Facebook: https://www.facebook.com/HirukaEus/

Hiruka 2015ean sortutako Uribe Kostako euskarazko hedabidea da. Egoitza nagusia Getxon dago eta Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz hartzen ditu bere baitan. Tokian tokiko edukiak jorratzen dituzte.

Bi formatu ditu gaur egun: paperezkoa eta webgunea. Aldizkaria astean behin plazaratzen da (ostegunetan) eta webgunean egunean zehar edukiak gehitzen dira. Paperean eduki landuagoak eta luzeagoak argitaratzen dira eta webgunean albiste gehiago eta txikiagoak argitaratzen dira, beti euskaraz.

Hiruka Komunitatea delakoan parte hartzeko aukera dago. Izena eman eta gero, albisteak, elkarrizketak, iritzi testuak, argazkiak edo bideoak publikatu daitezke.

Historia

2015eko aurkezpena

2015ko urtarrilean sortu zen euskarri desberdinak erabiltzen zituzten hiru komunikabide batu eta gero[1]:

  • Bizarra Lepoan aldizkaria (Getxorako). Euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin sortu zen 1995ean.
  • UK. 1999an argitaratu zen lehen aldiz Uribe Kostan eta Boluntzarreta elkarteak argitaratzen zuen hilabetekari hau. Hirukak bezala, Getxon zeukan bere egoitza. 2.700 ale publikatzen zituzten hilero, dohainik zen eta 36 orrialde zituen. Baina paperezko euskarriak abenduaren 22an argitaratu zuen azkeneko alea.
  • Ukberri.net agerkari digitala, 2003an sortu zen. Uribe Kosta osorako eta Erandiorako. Euskaldunon Egunkariaren eta Bizkaia atalaren desagerpenak utzitako lekua betetzeko sortu zen, besteak beste. Weblog ireki baina moderatuen eredua zeraman; herritarrek albiste eta deialdiak bidali zitzaketen, baina bakarrik erregistratuta egonik.

Gaur egun, kazetaritza parte-hartzaile baten bidez jarduten du hedabideak. Aleak doan eskaintzen dira Uribe Kostako eraikin publikoetan (ikastetxeak, kioskoak, tabernak...) eta webguneko eduki guztietarako sarrera irekia da.

Edukiak

Albiste-generoa da gehien lantzen dena, baina erreportaje sakonak eta elkarrizketak ere lantzen dira. Horretaz gain, biztanleriaren iritzi-artikuluak ere kontuan hartzen eta publikatzen dira.

Webgunean[2] batez ere albiste laburrak lantzen dira. Bideoak ez dira maiztasun handiarekin agertzen; gehien bat herrietako jaiei edota herri galdeketei buruzko informazioak argitaratzen dituztenean.

Euskararen erabileraren eta normalizazioaren alde egiten du Hiruka-k. Gazte mugimenduen jarraipen aktiboa egiten du eta mota askotako ekitaldi kulturalen beri ematen du.

Hedapena

Paperezko astekariak 8.000 aleko tirada ditu eta digitalak, berriz, 7.000 erabiltzaile ditu astean (2019).[3]

Irakurleen %55-a emakumezkoak dira eta %45-a.berriz,  gizonezkoak eta normalean 16-34 adin-tartekoak (%49) dira. Nahiz eta Hiruka euskara ustez idatzita egon, irakurleen %51ak dauka gaztelania ama hizkuntza bezala, soilik %39ak euskara izanik ama hizkuntza. Hala ere, %58ak dio hala gaztelaniaz nola euskaraz hitz egiteko erraztasuna daukala. Era berean, irakurlegoaren erdiak baino gehiagok dio gaztelaniaz irakurtzeko erraztasun gehiago dituela (%54) eta bakarrik %6ak irakurtzen du hobeto euskaraz.[4]

Enpresa egitura

Hiruka aldizkaria Hiruka Kooperatiba Elkarteak argitaratzen du. 2015ean sortua, euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea du helburu, Uribe Kostako eremuan. Eredu kooperatibo baten bidez antolatzen denez, gizarte ekonomiako sozietate bat da Hiruka.

Hiruka-ren dministrazio zuzendaria Ziortza Merino da, publizitate zuzendaria Maria Gorostiala da eta erredaktore-burua Unai Brea da.

Hiruka Kooperatiba Elkartea Tokikom euskarazko tokiko hedabideen bilgunearen parte da, beste 65 hedabiderekin batera.

Diru iturriak

Negozio ereduari dagokionez, harpidedunen borondatezko diru-ekarpenei esker mantentzen da hedabidea eta ez, aleen salmentaren bidez.

Hirukako erredakzio-burua den Unai Break 2019ko azaroan ohartarazi zuen hedabidea krisian zegoela, aurreikuspen ekonomiko batzuk ez baitziren bete.[5] Beraz, harpidetza gehiago lortzeko kanpaina abiatu zuen hedabideak; izan ere, hedabidearen diru iturri nagusia bazkideen partetik dator. Bazkideek urteko 35€-ko edo gehiagoko ekarpena egiten dute

Diru-laguntza publikoak ere jasotzen ditu Hirukak.

Erreferentziak

  1. Urtzi Urkizu, «Hedabide bat sortuko dute Uribe Kostan, daudenak batuz», Berria, 2014-12-05
  2. «Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz - Hiruka.eus» hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. «Publizitatea - Hiruka.eus» hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  4. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. (PDF) Euskarazko Hedabideak. (Noiz kontsultatua: 2015).
  5. «'Hiruka' ekonomikoki itolarrian dago eta babes kanpaina abiatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).

Kanpo estekak