Laboratory demand management strategies: An overview

Hastingseko gudua
Harold II.a Ingalaterrakoaren heriotza Hastingseko guduan, Bayeuxko tapizaren arabera
Data1066ko urriaren 14a
LekuaSenlac Hill muinoa,
Hastings udalerritik hurbil.
Ingalaterra East Sussex, Ingalaterra
Koordenatuak50°54′43″N 0°29′15″E / 50.9119°N 0.4875°E / 50.9119; 0.4875
EmaitzaNormandar garaipen erabakikorra
Gudulariak
Normandiako Dukerria:
Normandarrak
Laguntzaileak:
Bretoiak
Flandriarrak
Frantziarrak
Ingalaterrako Erresuma:
Anglo-saxoiak
Buruzagiak
Gilen Normandiakoa
Odo Bayeuxkoa
Harold II.a Ingalaterrakoa
Indarra
7000-8000 inguru:
2000 housecarl (eliteko gerlariak) eta 5500 fyrdmen (eskarmentu gabeko gerlari edo milizianoak)
7000-8000 inguru: 2000 zaldun, mota ezberdinetako 1500 arkulari eta 4000 oinezko
Galerak
Hildako eta zaurituen artean 2000 inguru Ezezagunak, baina normandarrek baino askoz ere handiagoak

Hastingsko gudua (1066ko urriaren 14a) Ingalaterrako Normandar konkistan zehar jazotako Normandar garaipen garrantzitsua izan zen. Gilen II.a Normandiakoa Dukearen Normandar gudarostea eta Harold II.a Ingalaterrakoaren Anglo-Saxoi gudarostearen arteko gudua izan zen. Gudua Senlac Hill izeneko muinoan gauzatu zen, Hastings udalerritik 6 mila ipar-mendebalderuntz, gaur egun Battle udalerria dagoen tokian.

Harold II.a gudu honetan erail zuten (usadioaren arabera etsaiaren gezi batek begian jota). Nahiz eta gerora ere Anglo-sasoiek erresistentzia ipini, gudu hau Gilenen Ingalaterrako kontrolaren hastapena suposatu zuen.

Bayeuxko tapiza ospetsuak gudu honen aurreko nahiz uneko gertakariak irudikatzen ditu. Gatazka hau jazo zen lekuan bertan Battle Abbey abadia eraiki zen.

Kanpo estekak