Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Wisconsin Ameriketako Estatu Batuetako estatua da, Estatu Batuetako ipar-erdialdean dagoena. Estatuko hiririk handiena Milwaukee da, eta, hiriburua, Madison. Wisconsinek 5,5 milioi biztanle ditu guztira.
Bost eskualde bereizten dira: Iparraldeko goi-ordokia, Superior aintziraren inguruko behe-ordokiak, Erdialdeko ordokia, Mendebaleko goi-ordokia eta hego-ekialdeko mendialdeak eta behe ordokiak. Wisconsingo iparraldea aintziraz betea da. Basoek lurralde guztiaren azaleraren % 45 hartzen dute eta iparraldeko goi-ordokia eta erdialdeko ordokia erabat estaltzen dute.
Misisipi ibaiak estatu hau zeharkatzen du, Minnesotatik etorrita.
Klima zorrotza da iparraldean (-9 °C neguan) baina hegoaldera egin ahala epeltzen da. 800 mm euri ur egiten du urtean batez beste. Lurrak antzuak dira iparraldean eta emankorrak hegoaldean.
Iparraldean, Superior aintzira eta Michigango penintsula; ekialdean, Michigan aintzira; hegoaldean, Illinois estatua; mendebalean Minnesota eta Iowa estatuak.
Alemaniar jatorrikoek osatzen dute etnia nagusia eta poloniarrak, eskandinabiarrak eta ingelesak datoz ondoren. Beltzak gero eta gutxiago dira eta, egun, % 4 baizik ez dira. 30.000 indiar bizi dira, gehienak Menomineen eta Milwaukeen. Biztanleen % 70 lurraldeko % 20ko eremuan bizi da.
Estatu Batuetako nekazaritza eremu garrantzitsuenetakoa da Wisconsin: azukre erremolatxa, artoa, patata, garia, garagarra, tabakoa. Abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) ere oso garrantzitsua da eta, egun, Estatu Batuetako lehen esne ekoizlea da. Baso oparoek, halaber, Estatu Batuetako lehen zur eta paper-ore ekoizle bihurtzen dute. Turismoa eta Milwakee hirian den industria (janari industria, metalurgia, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Jean Nicolet frantses esploratzailea izan zen bertaratu zen lehen europarra (1634) eta 1717an eraiki zen han lehen herrigunea. Frantsesen mende egon zen lurraldea 1763. urtean ingelesen esku geratu zen arte. 1848. urtean Estatu Batuetako 30. estatu bihurtu zen.