Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Untsin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 10,5 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′40″N 1°42′57″W / 43.327778°N 1.715833°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Uhabia |
Iturburua | Urruña |
Bokalea () | Bizkaiko golkoa (Ziburu Urruña) |
Untsin[1], Lapurdiko kostaldeko ibai txikia da, ibilbide laburra duena.
Xoldokogaina (486 m.) mendiaren iparraldean jaiotzen da ibaia, Biriatutik ekialdera, 392 metrotako altueran. Ura Xoldokogainako urtegian pilatu eta ibaiaren haranean zehar igarotzen da, zati bat Lapurdiko kostaldeko A-63 autobidearen alboan. Donibane Lohizuneko badian isurtzen da Bizkaiko Golkora, hondartzatik eta Zokoako fortetik hurbil. Badia horretara Urdazuri ibaia ere heltzen da.
Ibai laburra izanik, bi udalerri bakarrik zeharkatzen ditu: Urruña eta Ziburu.
Untsin ibaiak, aipagarria den ibaiadar bakarra du[2]: Arrolako erreka. 8 kilometrotako luzera du eta eskuinaldetik isurtzen da Untsinera. Honek ere ibaiadar bakarra du: Anduretako erreka, 2,5 kilometrokoa.
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia . |