Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Txoria txori | |
---|---|
Mikel Laboaren, Joan Baezen, L'Arcusgiren, Etsaiaken, Angel Katarainen, Portobello Bonesen, Ester Formosaren, Gontzal Mendibilen, Maialen Errotabehereren, The Kelly Familyren, Kepa Junkeraren, Pablo Milanésen, Anne Etxegoienen, Battista Acquavivaren, Sonakayren, Salvador Sobralen, Moonshine Wagonen, Leire Villanuevaren eta Kalakanen musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa, Joan Baez, L'Arcusgi, Etsaiak, Angel Katarain, Portobello Bones, Ester Formosa, Gontzal Mendibil, Maialen Errotabehere, The Kelly Family, Kepa Junkera, Pablo Milanés, Anne Etxegoien, Battista Acquaviva, Sonakay, Salvador Sobral, Moonshine Wagon, Leire Villanueva eta Kalakan |
Argitaratze-data | 1968 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Bat-Hiru (albuma) |
Hitzak | Joxan Artze |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Laboa |
Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua[1]. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko Juani Mendiola aktorearen Aurrera tabernan[2], paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.[3]
Lehendabizikoz Astoria antzokian jo zuenetik ospetsu bilakatu zen, izan ere, 2005eko Euskal Kanturik Onena saioan bosgarren hautatu zuten. Geroago ere bai, 'Euskal abesti herrikoien' artean 2. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]
Txoria txori kanta ederra da, baina horrek soilik ez du sortutako fenomenoa azaltzen. Denis Laborde etnologoak aztertu du kantuaren fenomeno hori eta orokorrean Mikel Laboaren adierazkortasuna “Gutako bakoitzari hitz egin zion gizona. Txoria txori eta euskal kantuaren etengabeko asmakuntza” lanean.[5] Laborderen ikerketaren arabera ezaugarri batzuk beharrezkoak dira halako fenomenoetan: erraza behar du izan kantatzeko eta, batez ere, gure belarritik eztarrira doan bide hori –erraiak tarteko– inongo oztoporik gabe egiteko ahala ukan. Taldeak berezko dituen promesak bideratzeko adostasuna berresten da honelako kantuak abestean.[6]
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite
eta nik...
txoria nuen maite.
Artista | Izenburua | Albuma | Urtea | Ekoizlea |
Mikel Laboa | Txoria txori | Bat-hiru | 1974 | Elkarlanean |
L'Arcusgi | Egoak | Resistenza | 1988 | Ricordu |
Hegoak | Hegoak | Hegoak | 1989 | Agorila |
Etsaiak | Txoria txori | Gerra Zikina | 1990 | Esan Ozenki |
Angel Katarain | Txoria txori (Lekeitio) | Txerokee, Mikel Laboaren Kantak | 1990 | Elkar |
Erramun Martikorena | Hegoak | Olerkarien oihartzun | 1993 | Elkar |
Joan Baez | Txoria txori | Diamonds & Rust in the Bullring | 1998 | Gold Castle |
Portobello Bones | Hasta cierto punto | Refuse to keep silence | 1998 | PBB/Crash Disc |
Errobi Kanta | Txoria txori - Oi gu hemen | Euskal Kulturaren Mezulari - Baiona | 1998 | Idol/Agorila |
2B2R | L'auzel (Hegoak) | "D'aïci, d'ailleurs" | 2003 | |
Ester Formosa | Txoria txori | Perquè vull i altres cançons imprescindibles. | 2004 | Ventilador Music |
Ontuak | Hegoak | Hola Festa ! | 2004 | Idol/Agorila |
Gontzal Mendibil | Tori yo Tori / Txoria txori | Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio[7] | 2007 | Keinu |
Maialen Errotabehere, Mixu eta Xabaltx | Hegoak | MMX | 2008 | Agorila |
John Kelly & Maite Itoiz, The Kelly Family | Txoria txori | The Blue Elf'S Dream - The Live Show | 2009 | |
Kepa Junkera (Pablo Milanésekin batera) | Txoria txori | Kalea[8] | 2009 | Warner |
Hak'Amarra | Txoria txori | Bidaian | 2011 | Elkar |
Anne Etxegoien eta Aizkoa[9] | Hegoak (Les ailes) | Les Voix Basques | 2013 | Otentik Produons / Sony Music |
Battista Acquaviva | Hegoak - Txoria Txori | Les chants de libertés | 2015 | Decca Records / Universal Music Group |
Sonakay[10] | Txoria Txori | 2018 | ||
NAO | «Txoria txori» | Ata que o lume se apague | 2018 | Estudios Garate |
Salvador Sobral | «Txoria txori» | 2018 | ||
Moonshine Wagon | «Txoria txori» | Straight from the Mud | 2019 | Moonshine Wagon |
Isseo & Dodosound | «Txoria txori» | Same Love | 2019 | Mundo Zurdo |
Iseo | «Txoria txori» | Etxean[11] | 20192019 | Egilea editore |
Kalakan | «Txoria txori» | Ahotsez[12] | 2022 | Saroia |
Mikel Laboa | «Txoria txori» | Ikimilikiliklik[13] | 2022 |