Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Hontz | |
---|---|
Paleozeno Berantiar-gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Superordena | Neoaves |
Ordena | Strigiformes Wagler, 1830
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | untxi arrunta |
Hontza hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen (Strigiformes) hegaztien ordena osatzen dutenak.[1] Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.
Mozoloak ere Strigiformes ordenakoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]
Espezie batzuk:
Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontz edo mozoloak. Mozolo hitzak, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.
Greziako mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.
Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Strigiformes |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hontz |