Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Proventzera
provençau — prouvençau
Datu orokorrak
Lurralde eremua Frantzia
 Italia
 Monako
Hiztunak362.000 inguru
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
okzitaniera
Southern Occitan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Okzitaniar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3prv
Glottologprov1235
Linguasphere51-AAA-gc
Linguist Listoci-prv
UNESCO404
IETFoc-provenc
Endangered
Languages Project

8629

Proventzera (okzitanieraz: Provençau edo Prouvençau; pʀuveⁿˈsaw ahoskatua) okzitanieraren dialekto bat da, Proventza inguruan mintzatua.[1]

Proventzera (limousinerarekin batera) antzinako oc hizkuntza edo okzitaniera izendatzeko era izan zen, Erdi Aroko trobadorek hitz egiten zutena. 2007an, hizkuntzaren ISO 639-3 kodeak prv-tik oci-ra pasan zen.

Aldaerak

Proventzeraren aldaera nagusiak honakoak dira:

Literatura

Frédéric Mistral Nobel saridunak, Théodore Aubanelek eta Félibrige elkarteak proventzerazko literatura bultzatu zuten XIX. mendean. XX. mendeko hasieran Joseph d'Arbaud eta Valère Bernard nabarmendu ziren. Gero Robèrt Lafont, Pierre Pessemesse, Claude Barsotti, Max-Philippe Delavouët, Philippe Gardy, Florian Vernet, Danielle Julien, Jòrgi Gròs, Sèrgi Bec edo Bernat Giély bezalako idazleek hizkuntza bultzatu zuten.

Erreferentziak

  1. «proventzera» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Kanpo estekak