Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Aldatu loturak
Piarres Broussain

Mayor of Hasparren (en) Itzuli

1905 - 1919
Morrochco Harriaga-Saint-Martin
Bizitza
JaiotzaHazparne1859ko abuztuaren 5a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaOrtheze1920ko apirilaren 27a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Piarres Martin edo Pierre Martin Broussain Salagoiti (Hazparne, Lapurdi, 1859ko abuztuaren 5a - Ortheze, Okzitania, 1920ko apirilaren 27a) medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria izan zen.

Biografia

Hazparne herriko Hazparne Barrandegia etxean jaio zen[1] egoera ekonomiko oneko familia batean. Gratien Adema Zaldubik bataiatu zuen. Bost seme-alabaren artean gazteena zen. Ikasketak Larresoro eta Akizeko barnetegietan lehen eta Bordelen Bigarren hezkuntzari dagozkionak egin zituen, Parisera unibertsitera joan baino lehen. Horren ondorioz ama hizkuntza zuen euskara ia erabat galdua zuen.

Parisen 1880tik 1899ra egon zen Medikuntza ikasten. Urte horietan euskaltzaletasuna suspertu zitzaion eta hainbeste euskalarirekin gutun bidezko harreman estua izan zuen. 1890tik aurrera Manex Hiriart-Urrutirekin kontaktatu zuen eta Eskualduna aldizkaria argitaratzeari ekin zioten.1898an Hazparneko Durruti medikua hil zenez, 1899an Paristik etorri eta honen bulegoan jarri zen sendagile. 1904ko ekainaren 15ean Amendüzeko Maria Baratzartekin ezkondu zen; bi alaba izan zituzten.

1901an Hendaian eta 1902an Hondarribian antolatu ziren Bidasoz bi aldeetako euskaltzaleen arteko batzar zalapartatsuen ostean Resurreccion Maria Azkuek eta Hiriart-Urrutik berak euskararen batasunaz deman ari ziren bi aldeen arteko bitartekari lana egiteari uko egin zion. 1902an Paueko gobernadoreak euskara eta okzitaniera elizkizunetan eta katixima erakusteko erabiltzea debekatzen zuen aginduaren kontra sutsuki aritu zen, bera bezala mediku eta kargudun euskaltzalea zen Albert Constantinen laguntzaz.

1905etik Hazparneko auzapez bihurtuta, bere lagun euskaltzaleak laguntzen segitu zuen, Azkueren Hiztegia eta Kantutegiaren argitalpenetan adibidez. Euskararien Bilkura edo Cercle d'Etudes Euskariennes antolatzen ere funtsezkoa izan zen; elkartearen lehen batzarra Baionan egin zen, 1911ko azaroaren 9an. Bere etxean Heinrich Winkler hizkuntzalari alemaniarra eta beste batzuk jaso zituen bere ikerketa lanetan aritzen ziren bitartean.

Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen etendura gogorra izan arren Broussainek euskararen aldeko lanean segitu zuen eta urteetan egindako lanagatik Eusko Ikaskuntzako (1918an sortua) zein Euskaltzaindiko (1919) zuzendaritzetan lekua eskaini zioten.[2] Akademiaren helburuez eta euskara literarioari buruzko txostena Arturo Campiónekin batera egiteko eskatu zion baina 1920an bat-batean hil zen.

Hamarkada luzeetan nahiko ahaztuta egon zen, dirudienez Broussain abertzalea izateak eraginda; alabaina, 1978ko apirilaren 16an Hazparneko herrikideek eta Euskaltzaindiak omenaldia eskaini zioten. Jaioterrian bere izena daraman karrika dago.

Kargu politikoak

Errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Piarres Xarriton eta J. P. Ouret: «Pierre Broussain-en gutundegia: Hirugarren gutun azaoaren aurkezpena», Euskera, XLVIII, 2003, 1.
  2. Piarres Broussain, Euzko-Ikaskuntza'ren lendakari ordea, Piarres Xarriton.
  3. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  4. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak