Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Peter Cushing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Wilton Cushing |
Jaiotza | Kenley (en) , 1913ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Bizilekua | Dulwich Purley on Thames Hollywood Kenley (en) Whitstable |
Heriotza | Canterbury, 1994ko abuztuaren 11 (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guildhall School of Music and Drama (en) Shoreham College (en) Purley High School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, esploratzailea, margolaria, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Peter Cushing (Kenley, Surrey, 1913ko maiatzaren 26a - Canterbury, Kent, 1994ko abuztuaren 11) britainiar antzezlea izan zen.
Antzerkian, telebistan eta zineman lan egin zuen, beldurrezko filmetan bereziki, sarritan Christoper Leeren aurkari gisa. Londresko hainbat antzerki-konpainiatan ibili ondoren (Laurence Olivierrekin, besteak beste), Hollywoodera jo zuen 1939an, eta han egin zituen Burdinazko maskara (1939) eta Ikasleak Oxforden (1940) filmak. 1940ko hamarkadan antzerkira itzuli zen, eta 1954an George Orwellen 1984 eleberriko protagonistarena egin zuen telebistarako. Hurrengo urteetan, film asko egin zituen Hammer Films estudioetarako, eta horiek ezagutarazi zutenn mundu osoan: Frankesteinen madarikazioa (1957), Dracula (1958), Baskervilletarren txakurra (1959) eta Izua doktorea (1965). Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria (1977) filmean ere lan egin zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Cushing |