Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Aldatu loturak
Noticias de Gipuzkoa
MotaHedabide digitala eta paperekoa
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia2010eko urtarrilaren 2a
HizkuntzaGaztelera eta euskara
Argitaratze lekuaDonostia
ArgitaletxeaUrgull S.A
Banaketa
Banatze-eremuaGipuzkoa
MaiztasunaEgunkaria
Salneurria1,5€ (astelehentik ostiralera)
Historia
IdeologiaEuskal Herria naziotzat
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/

Noticias de Gipuzkoa Gipuzkoako egunkaria da, "Gipuzkoar guztion egunkaria". Egunkari elebiduna izan arren, gehienbat gaztelaniaz argitaratzen da. Diario de Noticias Iruñeko kazetaren taldea osatzen du, Noticias de Alava eta Deiarekin batera. Onda Vasca irrati katea ere talde berekoa da. 2005ean lehen alea kaleratu zuten. Donostiako Antiguo auzoan dauka egoitza nagusia. Paperekoa edizioaz gain, edizio digitala ere badu. Noticias de Gipuzkoa 2005ean sortutako eta Gipuzkoa osoan esklusiboki argitaratzen den egunkaria da. Egunkari honek Euskal Herria naziotzat dauka. .

Euskarriak

Egunero argitaratzen da Noticias de Gipuzkoa, bi euskarri ezberdinetan. Lehendabizikoa paperezko euskarria da, egunaren arabera prezio ezberdina duena, 1,5 euro balio du astelehenetik ostiralera baina larunbat eta igandeetan salneurri hori igotzen da, 1,8 euroko prezioa du larunbatetan eta igandeetan berriz 2,5 eurokoa (2019). Euskarri digitalean, ordea, prezioa egunero berdina da, 0,89 eurokoa.

Informazioa orotarikoa da, arlo guztiak lantzen ditu (politika, kirola, gizartea, ekonomia, kultura etab). Sekzio bakoitzaren inguruan albiste ugari publikatzen dira egunero. Gipuzkoa eta Euskadiko gertaerek izaten dute lehentasuna, normala den zerbait, Gipuzkoan bakarrik argitaratzen den egunkaria baita. Kirol arloan, adibidez, Reala futbol taldeak izaten du lehentasuna beste taldeekiko, talde horrentzako bakarrik sekzio bat dagoelako egunkarian.

Ibilbidea eta hedapena

Noticias de Gipuzkoak bere ibilbidea 2005ean hasi zuen, Grupo Noticiasen barruan (Deia, Noticias de Álava eta Diario de Noticias taldeekin batera). 2005eko azaroaren 24an argitaratu zen lehen alea, Gipuzkoa osoan. Hedabidearen lehen zuzendaria Pablo Muñoz izan zen. 2013an, Adolfo Roldán-ek ordezkatu zuen. Bost urtez izan zen zuzendari Roldán eta, 2018tik, Eduardo Iribarren da zuzendaria.

CIESen arabera, egunean batez beste 21.000 irakurle izan zituen 2017an[1]. Webguneko bisitei dagokienez, hedabidearen irakurle kopuruak gora egin du azken urte honetan, hilean milioi bat bisita baino handiagoa izatea lortu baitute, OJDren datuen arabera[2]. Duela hiru urte, 2016ko apirilean webgunearen hilabeteko bisita kopurua larri iristen zen 500.000ra baina hiru urteren buruan kantitate hori bikoiztu baino gehiago egin da.

Enpresa

Noticias Taldearen barruan dago Noticias de Gipuzkoa. Urgull 2004 SA da Gipuzkoako egunkariaren enpresa argitaratzailea eta Zeroa Multimedia SA, aldiz, taldearen enpresa nagusia. Jon Iñaki Alzaga da Noticias Taldeko presidentea.

Erreferentziak

  1. CIES. (Noiz kontsultatua: 2019/07/11).
  2. (Gaztelaniaz) Evolución Audiencia NOTICIAS DE GIPUZKOA. (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista