Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Hiru rocker Chelsea zubian.

Modak eta rockerrak (ingelesez: mods anda rockers) 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren hasierako Erresuma Batuan elkarren etsaitutako bi gazte hiri tribu edo azpikultura dira.

Hedabideek 1964ko maiatzaren 18 eta 19ko asteburuan modak eta rockerrak Ingalaterrako hego-ekialdeko Brighton hirian izandako borroka latzaren albisteak nonahi ezagutzera eman eta britainiar gizartean bi hiri tribuak bortizkerizaleak eta bazter-nahastaileak zirelako irudipena hedatu zen.

Rockerrak motozaleak ziren eta larruzko jantzi beltzez jazten ziren, beren estilo estetikoan Marlon Brandok antzeztutako The Wild One filmak eragin handia izan zuen. Nagusiki 1950eko rock and roll gustatzen zitzaien, tartean Eddie Cochran, Gene Vincent eta Bo Diddley.

Aldiz, modak scooter motozaleak ziren, jaka eta gorbata, eta orokorrean formalki jazten ziren. Musikari, 1960ko hamarkadako soul, rhythm and blues, ska eta beat musika eta The Who, The Yardbirds eta Small Faces bezalako taldeak gustatzen zitzaizkien.

Kanpo estekak